Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Berba Lagun
Sarreren zozketa: irabazleen izenak.
Ruperren kontzerturako 10 sarrera zozketatu ditugu Berbalagunen artean eta irabazleak honako hauek izan dira (bakoitzarentzat bina sarrera):

Emi Uriarte
Iñaki Ugarte
Naiara Villa
Pili Gorbea
Verónica del Río

ZORIONAK IRABAZLEEI!!!

Pirritx, Porrotx eta Mari Motos: irabazleak.

Gaur arratsaldean, PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS pailazoak Zamudiora etorriko dira.

Sarrera guztiak astelehenean agortu ziren, baina guk lau sarrera zozketatu ditugu guraso zareten Berbalagunen artean.

Hauek izan dira bina sarrera erosteko aukera izan dutenak:
- Idoia Aurrekoetxea (Sondika).
- Ane Abaunza (Derio).


ZORIONAK!!!


Eta irabazleak dira...
Esther eta Marian sarrerak eskuan.




Isabel Bilbao (Zamudio)
eta
Esther Aurrekoetxea (Derio).


ZORIONAK!!!!



(Argazkian Esther eta Marian berbalagunak ageri dira. Elkarrekin joango dira antzerkia ikustera. ONDO PASA NESKAK!).
Antzerkirako sarrerak zozketatuko ditugu!!
Ezker-eskuma.Kartela.





Otsailaren 20an, ostirala, Glu-glu produkzioen “Ezker-eskuma” antzerki umoretsua izango dugu Derion, “Gurea aretoan” (Isidro Deuna elizaren alboan).

Derioko Udalak BI SARRERA BIKOITZ eskaini dizkigu Berbalagunen artean zozketatzeko, beraz, adi ibili eta …

ZORTE ON LAGUNOK!!!

Irabazleen izenak laster blog honetan bertan jakinaraziko ditugu.
(Informazio gehiago beheko aldean).




ZER: “Ezker-eskuma” ( umore antzerkia).
NOIZ: Otsailak 20, ostirala, 20:30etan.
NON: Derioko “Gurea aretoan” (Eliza ondoan).
PREZIOA: 7€ (sarrerak salgai etxebizitza udal informazio bulegoan).


FITXA TEKNIKOA
IZENBURUA: Ezker-eskuma
ZUZENDARIAK: Aizpea Goenaga eta Ane Gabarain.
AKTOREAK: LOLI ASTOREKA eta IÑAKE IRASTORZA.

SINOPSIA:
EZKER ESKUMA, antzerki labur bat da, emakumeen historiak kontatzen dituen antzezlana, beren bakardadeak eta adiskidetasuna. Bi emakume Rosa eta Sara, dira protagonistak, bakoitza bere etxean bizi da, bere munduan, eta beren egunerokotasunak dituen arazoekin borrokan. Kontu bakar batek elkartzen ditu, alegia, biak solairu berdinean bizi direla, ezker- eskuma.

Eta nahiz eta elkarrekin zer ikusirik ez izan, elkarren konpainia eta laguntasuna ezin bestekoa izango da eguneko borrokan aurrera egiteko. Rosa etxekoandre porrokatu prototipikoa da, bere bazkari eta janariak ditu hizpide. Beno, beste konturik ez du. Senar isil eta anonimoa du kidea, alegia, hutsaren parekoa.

Sara, berriz, bakarrik bizi den emakumea da, etxetik kanpo lan aspergarri bat duen emakumea. Noizean behin interneten sartzea beste denbora-pasarik ez duena.



Argazkiak helbide honetakoak dira: www.glugluproducciones.com
Ezker-eskuma.Kartela. Ezker-eskuma1 Ezker-eskuma2 Ezker-eskuma4 Ezker-eskuma5
Honi buruz
Txorierriko Berbalagunen bloga duzu hau. Irakurri eta parte hartu!!

Izena emateko deitu (635.75.35.95) edo idatzi hona: txorierri.berbalaguna@gmail.com-era.

Argazkiak
Bilatu

Gura duzu?
Euskaldunon mundua 200x460
Kaixo
Zerbait idazteko