Bertoko RSS Txokoa kudeatu
Bertoko
KEPA JUNKERARI ELKARRIZKETA AIKORREN
Kepa Junkera.Etxea.
Aikorreko Gaizka Eguzkiza kazetariak elkarrizketa egin dio Kepa Junkera trikitilariari. Elkarrizketa paperezko hurrengo edizioan argitaratuko da laster baten eta dagoeneko irakurgai dago www.aikor.com –en.

Osorik irakurtzeko sakatu hemen.



KRITIKA ARGIA ALDIZKARIAN

Bestalde, Argia astekariaren 2.155.alean Junkeraren disko berriari egindako kritika irakur daiteke Gure etxea Iberian ote den deituriko artikuluan. Hauxe ipintzen du Argian:


Azken egunetan leku guztietan izan dugu Kepa Junkeraren Etxea diskoaren berri; telebistan, irratian, prentsan. Hainbat erdal kantarik euskal kantu herrikoiak abestu dituzte lan horretan. Albisteak askori poz txikia eragingo zien, baina Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariari kezka sortu dio eta iritzi artikulua idatzi du aldizkarian. Hemen aurrerapen bat:

"Boladan dagoen joera da, Euskal Herriko euskaldun-erdaldunek kontsumi dezaketen produktua izateaz gain, penintsula osoan ere sal daitekeelako, musikari ezagun horiek gaztelaniaren kulturaren zentrotik egiten duten trakzioa baliatuz (...) Grabitatea da arazoa: gorputz baten masak txikiagoengan eragiten duen erakarpena. Gaztelaniaren kultur industriak euskararena erakartzen du, indarka batzuetan, balakuz bestetan". (ARGIA, 2.155 zenbakia, 2008-10-19)

ITURRIA: www.argia.com
PAELLADA ITZELA!!!
Urtero legez, Berotokoko kideok "paellada" itzela antolatu gendun irailaren 20an, Zamudioko bueltagaz batera. Egun horretan, Bertokoko kide, guraso eta lagunak batu ginen eta egun zoragarri bat pasa gendun alkarregaz.

Umore onik ez zan falta izan. Jan, edan, jo eta kanta ibili ginen lotu barik poteoan, bazkarian, ... Batzuk ahotsa urrutu arte!
Sats eginda amaitu gendun eguna, baia merezi zeuen!

Datorren urtean gehiago!

OHARRA: Argazki gehiago eskoako habean.
V. Txalaparta jaia Algortan


V. Txalaparta jaia izango da zapatuan, irailaren 27an, Algortako San Nikolas plazan.

Uktest elkarteak (Uribe Kostako Txalaparta Ekimenetarako Sustapen Taldea) antolatzen du urtero eta perkusiojole eta zaleen topaketa izaten da.

Egun osoan zehar ume zein helduentzako tailerretan parte hartzeko aukera izango da.

Informazio gehiago hemen.
Lagatzu eta Arroetakoakaz Iparraldera bidaia
Zamaltzainaren jantzia

Bertokokook itzel ondo pasa gendun Iparraldean apirilaren 21etik 22ra.

Lagatzuk eta Arroetak alkarregaz antolatutako asteburupasara gustura asko joan gintzezan eta oraindino pozago etorri.

Lagun talde ederra (80 ingiru), eguraldi itzela eta giroa hobeagoa ezin; zer gehiago eskatu lei?

Zapatuko afal ostetik hasita, jo eta jo ibili gintzezan lotu barik: Heletan, Saran, Larrunerako trenean, Larrun puntan, ...

Mundu guztia kantetan eta jantzan imini gendun!
Eta astelehenean abotsa urrututa eta agujetak kendu ezinik egon arren, merezidu izan zeuen.

Datorren urtean be joango gara, seguru!

ARGAZKIAK: Josu Mentxaka eta Oihane Ziordia
Zamaltzainaren jantzia BUAAAA!!!! Xorrotxak Kerestua Deine eta Estigaz ligetan. Ligoteoari adi! Jauziak Afalostean_01 Afalosean_02 Sarako tabernan_01 Sarako tabernan_02 Sarako plazan joten Sarako plazan jantzan Kremailera trenean joten Larrun puntan be joten Larrunetik beherantza
Aupa Bertoko!
Baserritarren jantzita dotore-dotore!
Aurten 11 urte beteko doguz!

Herriz herri, jairik jai, aurrera goaz lotu barik. Ingiruko baztarrak ailaitu guran, makina bat kalejira, bazkal/afaloste, poteo eta jaialditan joten dogu trikitixa eta laster, gauzak ondo badoaz, albokea be bai!

Datorren hiletik aurrera ostabere "goi denboraldia" hasiko daku, prepara zaitezie, bagatoz eta!
Baserritarren jantzita dotore-dotore! Ertainainak, panderojole bikainak! Markinan
Honi Buruz
ZAMUDIOKO "Bertoko" ELKARTEAREN BLOGA.

Euskal musika tresna tradizionalak irakasten ditugu (Txalaparta, trikitixa, panderoa, dultzaina, alboka, ...).

HARREMANETARAKO: bertokozamudio@hotmail.com edo 615.74.95.68/ 615.74.95.70
Argazkiak
© Bertoko 2008