![]() | Osagaiak: – 200 g tomate heldu – 4 arrautza – 2 urdaiazpiko xerra – esnea – gurina – azukrea – gatz apurtxo bat – cherry tomate batzuk, apaingarri ipintzeko |
| Prestatzeko era: Tomateak garbitu eta zuritu. Azukre apurtxo bat egin eta irabiagailua erabili, purea egiteko. Arrautza-gorringoak tomate purearekin nahastu. Arrauntza zuringoak elur-punturaino irabiatu eta albo batean utzi. Urdaiazpiko xerrak txikitu eta haiek ere albo batean utzi. Banakako flan-ontzi batzuk gurinaz igurtzi. Purea zartaginean ezarri eta sutan eduki. Arteetan denbora osoan eragin. Elur-punturaino irabiatu diren zuringoak, gatza eta piperra gehitu. Ondoren, urdaiazpiko txikitua eta zorrotada bat esne bota. Eragin. Hura guztia flan-ontzi prestatuetan ezarri. Labea 180ºC-tan berotu. Tenperatura horretan dagoenean, flan ontziak sartu eta bertan eduki, gatzatu arte. | |


Zabaldu
Bildu
Del.icio.us