Errezetak RSS Txokoa kudeatu
Lagatzu
155 Koko birrinduzko flana
Maite Lekerika
Osagaiak (zortzi lagunentzat):
    – 6 arrautza
    – Litro erdi esne
    – 200 g azukre
    – 200 g esne kondentsauta
        (azukre bakoa)

    – 100 g koko birrindua
         (ordu baten izango dogu
           &nbspesnetan, beratzen)
    – Karamelu urtua
              
Egiteko erea:
    Karamelua molde baten igurtziko dogu. Osagai guztiak ondo irabiau eta nahasketa moldera botako dogu. Flana ordu erdi inguruan izango dogu laban, Maria bainuan (aldez aurretik labea 180 gradutan berotuko dogu 15 minutuan). Orratz luze bat sartuko dogu, flana eginda dagoan jakiteko; eta beharrezkoa bada, apur bat gehiago izango dogu laban. Hotzitu, moldetik atera eta izozki-bola pare batek lagunduta zerbitzatuko dogu.
(Aikor! 88) 2009ko abendua
154 Azpizuna plantxan, gaztainazko saltseagaz
Maite Lekerika

Osagaiak (lau lagunentzat):
    – Kilo bat azpizun
        (txahalkia edo txarrikia)
    – Kilo erdi gaztaina
    – Litro erdi esne
    – 200 ml esnegain
    – 100 g gurin
    – Ura eta gatza
Prestatzeko erea:
    Azpizun-xerrak gustura ebagiko doguz. Plantxan orio tanta batzuk bota eta okela erreko dogu. Gatz apur bat botako dogu.

Saltsea:
    Gaztainak, ur ugaritan, 10 minutuan izango doguz egosten gatz apur bategaz. Hotzitu eta azala kenduko deutsegu. Lapiko baten esnea, gurina eta gatz apur bat ipiniko doguz. Irakiten hasten danean, gaztainak gehitu eta, su eztian, 10-12 minutu izango dogu egosten. Bigun dagozanean, esnegaina bota eta irabiauko dogu.
(Aikor! 88) 2009ko abendua
153 Gaztai eta arabizko tartea
Maite Lekerika
Basea:
    – 8 sobao txiki
    – 125 g gurin
        
        
Betegarria:
    – 250 g gaztai
         (Philadelphia edo antzekoa)
    – 500 ml esnegain
    – Limoizko gelatina (sobre bat)
    – Arabizko mermeladea
Prestatzeko erea:
    Molde desmuntagarri baten sobaoak eta gurina (epel) nahastuko doguz eta nahasketa ondo zabalduko dogu moldean. Limoizko gelatina ur apur baten berotu dogu, desegin arte. Gelatina epeltzen itxiko dogu. Gaztaia, esnegaina eta gelatina irabiagailuaz nahastuko doguz minutu bian. Nahasketa moldera bota eta hozkailuan sartuko dogu lau orduan. Gogortzen danean, moldetik atera eta mermeladea ganetik botako deutsagu.
(Aikor! 87) 2009ko azaroa
152 Piper beteak
Maite Lekerika
Osagaiak (lau lagunentzat):
    – 18 pikillo piper
    – Kipula bi (txikituak)
    – Berenjena erdia (txikitua)
    – Piper berde bi (txikituak)
    – Azenario bat (egosia)
    – Koilarakada bat Maizena
    – Kikara bat esne
    – 200 ml esnegain
    – Oliba-olioa eta gatza

Prestatzeko erea:
    Betegarria: kipulea eta piper berde bat erregosiko doguz. Eginda dagozanean, berenjenea gehituko dogu. Eragin, eta bost minutuan izango dogu prijitzen. Ondoren, gainerako osagaiak botako doguz: azenarioa, pikillo piper bat, Maizena (eragingo dogu), esnea eta gatza. Su motelean egosiko dogu minutu bian, eta,loditzen danean, erretilu baten iminiko dogu. Hotzituten itxiko dogu.

    Saltsea: kipula bat prijiduko dogu. Piper berde bat gehitu eta, bigunduta dagoanean, pikillo piper bat botako dogu. Esnegaina bota, eta gatz apur bat ere bat. Ondo irabiatuko dogu. Lodiegi badago, esne apur bat botako dogu. Piperrak betegarriagaz bete eta saltsea ganetik botako dogu. Berotu eta zerbitzatu egingo dogu.
(Aikor! 86) 2009ko urria
151 Espagetiak ganbakaz
Maite Lekerika

Osagaiak (lau lagunentzat):
    – 300 g espageti
    – 150 g ganba (zurituak)
    – 4 berakatz atal
    – Oliba-olio txorrostada bat
    – Perrexila
    – Ura
    – Gatza
Prestatzeko erea:
    Ur ugaritan gatza eta olio apur bat bota eta espagetiak egosiko doguz 10-12 minutu inguruan. Uretan bertan itxiko doguz hotzituten, eta geroko gordeko doguz.
    Berakatzak txikituko doguz. Oliotan prijidu eta gorrituta dagozanean, ganbak gehituko doguz. Dena eragin eta eginda dagozanean, espagetiak botako doguz (ura kendu). Gatza eta perrexila, azken hau be ondo txikituta, botako doguz. Eragin apur bat eta zerbitzatuko dogu.
(Aikor! 85) 2009ko iraila
150 Pistoa
Maite Lekerika
Osagaiak (4 lagunentzat):
    – 4 kalabazin
    – Kinpula bat
    – Piper gorri bat
    – Piper berde bat
    – Tomate heldu bat
    – Arrautza bi
    – Olioa
    – Gatza



Prestatzeko erea:
    Osagai guztiak prestau behar dira; hau da, garbitu, zuritu, haziak kendu eta txikitu. Lapiko baten olio apur bat botako dogu eta, bero dagoanean, osagaiak gehituko doguz banan-banan: lehenengo, kinpula; hiru minutu geroago, piperrak; geroago, tomatea; eta, azkenik, kalabazinak eta gatza. Su eztian izango dogu. Arrautzak irabiatuko doguz. Lapikoan dogun nahastea biguntzen danean, arrautzak botako doguz. Danari eragin, eta minutu baten itxiko dogu egosten.
(Aikor! 84) 2009ko uztaila
149 Patata tortillea txanpiñoi saltseagaz
Maite Lekerika
Osagaiak (6 lagunentzat):
    – 750 g patata
    – Kinpula bat
    – 6 arrautza
    – Olioa eta gatza
Saltsarako:
    – 50 g pernil (txikitua)
    – 100 g txanpiñoi (txikitua)
    – 4 gazta-xerra
    – 200 ml esnegain
    – 4 berakatz atal (txikituak)
Prestatzeko erea:
    Patatak eta kinpulea garbitu eta txikituko doguz. Zartaginean olio ugari imini eta, bero dagoanean, patatea botako dogu. Bost minutu geroago, kinpulea gehituko dogu. Gatza botako dogu. Zartaginari estalkia iminiko deutsagu eta 15 minutu inguruan eukiko dogu su eztian (gorritu barik). Olioa kenduko dogu. Arrautzak irabiatuko doguz eta patatea gehituko deutsegu. Tortillea egingo dogu.

Saltsea: Berakatzak olio apur bategaz gorrituko doguz. Gainerako osagaiak ordena honetan botako doguz: txanpiñoiak, pernila, gaztaia eta esnegaina. Saltsea apur bat loditzen danean, tortilla gainetik zabalduko dogu.
(Aikor! 84) 2009ko uztaila
148 Makarroiak
Maite Lekerika
Osagaiak (lau lagunentzat):
    – 300 g makarroi
    – 1/2 k tomate birrindu
    – Tomate prijitua
        (zorrotada bat)
    – 100 g pernil (takotan)
    – 6 txanpiñoi (txikituak)
    – Txorizo erdia (txikitua)
    – 4 berakatz atal
    – Olioa, ura eta gaztaia


Prestatzeko erea:
    Makarroiak ur ugaritan egosiko doguz, gatza eta olio zorrotada bategaz (15 minutuan). Sarritan eragingo deutsegu, eta egosita dagozanean, ur hotzagaz garbitu eta gordeko doguz (uretan). Kazola baten olioa iminiko dogu. Berakatzak txikitu eta kazolara botako doguz. Gorritzen hasten diranean, txorizoa eta pernila botako doguz. Osagaiei apur bat eragin eta txanpiñoiak botako doguz. Tomate birrindua gehituko dogu eta ostean, tomate prijitua eta gatz apur bat. Makarroiei ura kendu eta horreek saltsara botako doguz. Su txikian bost minutuan izango doguz egosten. Jan baino lehen, 10 minutuan itxiko dogu jalkiten.
(Aikor! 83) 2009ko ekaina
147 Makarroi zuriak
Maite Lekerika


Osagaiak (lau lagunentzat):
    – 300 g makarroi
    – 450 g York pernila
    – 100 g txanpiñoi
    – 4 berakatz-atal
    – Perrexila
    – Ura eta gazta
Prestatzeko erea:
    Makarroiak ur ugaritan egosiko doguz, gatza eta olio-zorrotada bategaz (15 minutu). Sarritan eragingo doguz, eta eginda dagozanean, ur hotzagaz garbitu eta gordeko doguz.
    Kazola baten olioa iminiko dogu. Berakatzak txikitu eta kazolara botako doguz. Gorritzen hasten diranean honeek botako doguz: xanpiñoiak, makarroiak, gatz apur bat, pernila txikituta eta perrexila. Osagaiak apur bat eragingo doguz, makarroiak berotu arte. Jan baino lehen, 10 minutuan itxiko dogu jalkiten.
(Aikor! 82) 2009ko maiatza
146 Anis-erroskillak
Maite Lekerika
Osagaiak (lau lagunentzat):
    – 500 g ogi-urin
    – 250 g azukre
    – 3 arrautza
    – Kopa bat anis
    – Sobretxo bat legamia
    – Koilarakada bat olio
        (aldez aurretik berotu,
            eta epelduten itxiko dogu)


Prestatzeko erea:
    Ogi-urinari legamia bota eta nahastuko doguz. Ondoren, honeek gehituko doguz: azukrea, arrautzak, anisa eta olio epela. Osagaiak ondo nahastuko doguz eta orea trinko dagoanean, trapu batez estaliko dogu. Hozkailuan ordu parte baten gordeko dogu.
    Sartagin baten olio ugari iminiko dogu. Ore-puskak hartu eta erroskilla itxura emongo deutsegu. Su eztian prijituko doguz. Eskuak urinaz igurtziko doguz, erroskilak eskuetan ez itsasteko. Gustukoa bada, azukrea bota ahal jake ganetik.
(Aikor! 80) 2009ko martxoa
12345678910Hurrengoak >
Bilatu

Honi Buruz
Aikor! aldizkarian agertutako errezetak aldizkaria sortu zenetik. Apurka-apurka joango gara sartzen
© Lagatzu 2008