Errezetak RSS Txokoa kudeatu
Lagatzu
92 Sagar-zopa hotza, curryarekin
        
Osagaiak:
     – sagar gorri bi
     – arrautza-gorringo handi bi
     – limoi ura (limoi erdia)
     – gurina (intxaur baten tamainako puska)
     – koilarakada bat curry
     – tipula bat
     – baso erdi esnegain
     – hiru baso barazki-salda
     – eskukada bi berro
Prestatzeko era:
     Tipula zuritu eta zatitu; sagarretariko bat ere xaflatan ebaki.
     Gurina urtu eta tipulari frijitu arin bat eman, gorritu arte.
     Horri sagar zuritua, salda eta currya gehitu eta irakiten jarri.
     Irakiten hasten denean, tapa ipini eta 20 minutuan egosi su motelean.
     Apur bat hozten utzi eta puregailutik pasatu edo irabiagailuaz xehatu; gatzaz eta piperraz ondu eta esnegainarekin nahasitako arrautza-gorringoak zopari gehitu.
     Minutu batzuk su motelean eduki eta eragin, harik eta zopa loditu arte.
     Zopa-ontzi batera bota eta hozkailuan gutxienez hiru orduan hozten utzi.
     Beste sagarra zuritu eta dadotan ebaki. Kaiku txiki batean limoi urarekin ipini, ez dadin ugertu. Mahaira atera baino lehen, sagar-dadoak eta berroak zopara bota eta eragin. Jateko prest dago.
(Aikor! 44) 2005eko abendua
Izena:
Emaila:
Erantzuna:
Irudian agertzen diren hizkiak idatzi alboko testu-kutxan.
Idatzitako kodea ez dator bat aurreko irudikoarekin. Saiatu berriro:
© Lagatzu 2008