Errezetak RSS Txokoa kudeatu
Lagatzu
144 Patatak saltsa berdean
Maite Lekerika
Osagaiak (lau lagunentzat):
    – Kilo eta erdiko lebatza
            (freskoa edo izoztua)
    – Kilo bat patata
    – 6 berakatz atal
    – Idar lata txiki bat
    – Perrexila
    – Oliba-olio txorrostada bat
    – 4 arrautza (gura bada)
    – Ura eta gatza



        
Prestatzeko erea:
    Berakatzak kazola baten prijiduko doguz. Apur bat gorritzen diranean, patatak gehituko doguz (zurituta eta zirkulutan ebakita). Ura, gatza eta perrexila bota eta su motelean 15 minutuan iminiko dogu egosten. Lebatza eta iderrak gehitu eta beste bost minutuan eukiko dogu surtan. Saltsea apur bat loditzen danean, eta gustukoa izanez gero, arrautzak botako doguz. Kazolea estali eta beste minutu baten izango dogu surtan.


        
(Aikor! 78) 2009ko urtarrila
130 Lebatza saltsan (Gabonetako menua 2)
Maite Lekerika



Osagaiak:
    – 8 lebatz-trontza
    – 300 g txirla
    – 500 g-ko lata bat zainzuri
    – oliba olioa (zurrustada bat)
    – 6 berakatz atal
    – perrexila
    – gatza
    – uruna
Prestatzeko era:
    Berakatzak ondo txikitu eta oliotan jarriko doguz lurrezko kazola baten. Surtan ipini eta berakatzak igoten hasten diranean, lebatza gehituko dogu (aurretik gatza bota eta uruneztatu beharko dogu). Lebatza su eztian izango dogu. Minutu bat pasau ostean, bueltea emon eta zainzurien ura eta txirlak botako doguz. Suabe-suabe eragingo deutsagu, harik eta saltsea atera arte. Perrexilea bota eta eragiten jarraituko dogu. Eginda dagoanean, zainzuriak gehituko doguz. Berotu apur baten eta zerbitzatuko dogu.
(Aikor! 66) 2007ko abendua
124 Marmitakoa
Maite Lekerika



        
Osagaiak (4 lagunentzat):
    - 2 kipula
    - Kilo bat patata
    - Kilo erdi hegaluze
    - Piper berde bat
    - 4 piper siku
    - Pipermin apur bat
    - Tomate heldu bat
    - Olio txorrotada bat
    - Ura
    - Gatza.
Prestatzeko era:
    Lehenengo eta behin, osagaiak prestatu ko doguz: kipulak zuritu eta ondo txikertu; patatak zuritu, garbitu eta txikertu; hegaluzea dadotan ebagi eta azala eta hazurrak ur apur baten egosi (ur egosia gordeko dogu); piper sikuak garbitu eta beratzen jarri. Irakinaldi bat emon eta mamina kendu; tomateak zuritu eta dadotan ebagi; piper berdeari haziak kendu eta karratuetan zatitu.
    Lapiko baten olioa, kipulea eta pipermina surtan ipini eta, erregosita dagozanean, piper berdea, tomatea, patatak, piperraren mamina eta gatza bota. Su motelean minutu pare baten euki ondoren, eragin eta bota saldea. Patatak eginda dagozanean (apurtu barik), bota hegaluzea eta euki beste minutu pare baten egosten. Jan aurretik egiten badogu, hobeto; hegaluzea askoz bigunago egongo da eta.
(Aikor! 61) 2007ko ekaina
116 Bisigua edo txitxarroa / Gabon Gauerako afari osasuntsu bat (2)
Maite Lekerika
Osagaiak:
    – 1/2 kiloko bisigua
    – Txitxarro bi
        (bakoitza 750 gramokoa)
    – 4 berakatz ale
    – Pipermin gorri apur bat
    – Ozpin apur bat
    – Gatza



Prestatzeko era:
    Arraina garbitu, eta erditik ebakiko dugu. Plantxa berotu ondoren, arrainari gatza bota eta erretzen jarriko dugu (olio apur bat erabili). Kolorea hartzen duenean, buelta eman, eta beste aldetik egingo dugu. Berakatzak xaflatan ebaki eta piperminarekin batera frijituko ditugu. Erregostea epeldu eta gero, ozpina gehitu eta arrainari botako diogu.
(Aikor! 55) 2006ko abendua
113 Txipiroiak
Maite Lekerika
Osagaiak (4 lagunentzat):
    – Kilo bat txipiroi (garbituta)
    – 3 kipula ertain
    – 6 berakatz ale
    – Tomate frijitua, baso txiki bat
    – Ardau baltza, baso txiki bat
    – Txipiroi tinta, 6-8 zorrotxo
    – Oliba olioa
    – Gatza


Prestatzeko era:
    Berakatza eta kipula ondo txikitu, eta kazola batean erregosten jarriko doguz olioagaz. Potxatuta dagozanean, txipiroiak gehitu eta gatza botako dogu. Hogei bat minutu inguru eukiko doguz su motelean. Tomatea eta ardaua botako doguz eta azkenean txipiroi tinta (horrek ur apur bategaz nahastauta egon behar dau). Su motelean hamar bat minutu gehiago eukiko dogu. Txipiroiak bezperan edota jan baino hamabi ordu lehenago eginda badagoz, askoz hobeto. Zerbitzatzen diranean, ogi zati frijitu bategaz be oso gozo dagoz.
(Aikor! 54) 2006ko azaroa
109 Legatza Susterrak erara
Maite Lekerika
Osagaiak (4 lagunentzat):
    – 8 legatz-xerra (meheak)
    – 4 urdaiazpiko-xerra (tamaina berekoak)
    – 2 berakatz-ale
    – Limoi txiki bat
– Perrexil apur bat
– 2 arrautza
– Irina
– Gatza
– Oliba olioa
Prestatzeko era:
    Legatz-xerra baten gainean urdaiazpiko-xerra bat jarriko dugu eta, horren gainean, beste legatz-xerra bat. Gatz apur bat bota eta albardatu egingo dugu. Zartagin batean olio apur bat eta berakatzak jarriko ditugu. Horiek gorritzen direnean, perrexila eta limoi zukua botako ditugu. Olio errea legatzaren gainean botako dugu.
(Aikor! 52) 2006ko iraila
107 Zapo- eta otarrainxka-brotxetak
www.sukaldeon.org
Osagaiak:
     – Zotz luzeak
    – 150 g zapo garbi
    – 8 otarrainxka
    – 4 cherry tomate
    - 4 txanpinoi
    – Piper berdea edo horia
Prestatzeko era:
    Zotzean otarrainxka-isats bat jarriko dugu. Eta ondoren, piper zati bat, tomate txiki bat, zapo puska bat, txanpinoi erdi bat, beste langostino bat… Zartaginean olio tanta bat bota eta brotxeta bi aldeetatik erreko dugu. Erre ostean, gatza botako dugu gainetik.
(Aikor! 51) 2006ko uztaila
106 Zurrukutuna
www.karlosnet.com
Osagaiak (4 lagunentzat)
    – 8 baratxuri-atal
    – Kipula 1
    – 1/2 piper berdea
    – 250 g. bakailao
        (gezatua eta papurtua)
    – 3 piper txorizero
        (urtean izango ditugu)
    – 1/2 sopako ogia
    – 1 l. haragi-salda
    – 1/2 l. ura
    – Olioa

Egiteko era:
    Lapiko batean 5-6 olio koilarakada bota eta sutan jarriko dugu. Baratxuri-atalak zuritu ostean, lapikora botako ditugu. Kipula eta piperra txikitu eta horiek ere botako ditugu lapikora. Gorrituta daudenean, bakailaoa eta piper txorizeroen okela gehituko ditugu. Sueztitzen utziko dugu apur bat, eta ondoren, sopako ogia botako dugu (hori txikitu beharko dugu aldez aurretik). Azkenik, haragi salda eta ura bota, eta su motelean irakiten utziko dugu 25-30 minutuan. Zurrukutuna zopontzi batean zerbitzatuko dugu.
(Aikor! 50) 2006ko ekaina
103 Pikillo piperrak bakailao ketuagaz
Mari Tere Onaindia
Osagaiak:
    – Pikillo piperrak
    – Bakailao ketua
    – Oliba olioa
    – Berakatza
Prestatzeko era:
    Pikillo piperrak plater baten ipini, berakatza txiki-txiki eginda ganean zabaldu, oliba olioa bota eta bakailao zati batzuk zabaldu piperren ganean.
    Mikrouhin-laban sartu, apur bat epeldu eta mahaira. On egin!
(Aikor! 49) 2006ko maiatza
102 Pil-pilean onddoekin eginiko bakailaoa
Gaminiz jatetxea (Zamudio)

Egiteko era:
            Onddoak oliba oliotan konfitatuko ditugu. Ondoren, onddoak konfitatzeko erabilitako olioa kendu eta hozten utziko dugu.
    Olio hori hoztu denean, bakailaoa konfitatzeko erabiliko dugu; ondoren, pilpila prestatuko dugu. Plater zapal batean bakailao-xerrada jarriko dugu, baita onddo-xaflak, onddo konfitatuak eta pil-pila ere. Gainetik perrexil txikitua botako dugu.
Osagaiak:
    – Bakailaoa pil-pilean
    – Oliba olioa
    – Onddoak
    – Onddo-xaflak
        (oso meheak)
    – Perrexil txikitua


(Aikor! 48) 2006ko apirila
1234Hurrengoak >
Bilatu

Honi Buruz
Aikor! aldizkarian agertutako errezetak aldizkaria sortu zenetik. Apurka-apurka joango gara sartzen
© Lagatzu 2008