“Olentzero-Gabonak, kontaiguzu” lehiaketa antolatu dogu, lehen hezkuntzako 2. mailatik 6. mailara bitarteko umeei zuzenduta. Bigarren mailakoek orrialde bateko lana idatzi beharko dute; eta gainerakoek, orrialde batetik gorakoa. Lanak elkartearen postontzian utzi ahal izango dira (Aresti 2, behea) abenduaren 19ra arte. Lanak gutun-azal handi batean aurkeztuko dira, eta ba- rruan beste gutun-azal txikiago bat sartuko da. Bertan datu hauek jarriko dira: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Gutun-azal txikiaren kanpoaldean kate- goria idatziko da. Sariak abenduaren 29an banatuko dira, iluntzeko 8etan, kiroldegian. Hiru sari emango dira kategoria bakoitzean, eta irabazleek material didaktiko erosteko diru-txartel bana jasoko dute saritzat. Tor magoak saioa eskainiko du bertan.
Noiz:
2011 /11 /24 |
Erantzunak(0) | Etiketak:
Rock-a 50eko hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan. Handik hona, garapen handia izan du, eta mundu osora zabaldu da. Euskal Herria ez da salbuespena izan. Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak rock-aren gaineko ekimena antolatu du abenduaren 1erako, iluntzeko 8etan, Zamudiotorren. Han, euskal rock-aren aztarnak, historia eta pasarteak modu eraginkor eta praktiko baten bidez hurbilduko zaizkie parte-hartzaileei. Horretarako, musika-estilo honen hastapenak errepasatuko dira, eta, bereziki, Euskal Herriko
rockean sakonduko da: argitaletxeak, taldeak, gertaera bat edo bestea markatu duten abestiak, diskoen gainbehera eta industriaren birmoldaketa, besteak beste. Horrezaz gainera, musikaren entzunaldia egongo da eta mahai ingurua egingo da. Rock musika tresnen inguruko solasaldi teoriko-praktiko laburra ere eskainiko da. Ekimenean, Ritxi Aizpuru musika editoreak eta Alex Sardui eta Haimar Arejita Gatibuko musikariek hartuko dute parte. Baga-biga argitaletxeak sustatu du ekimena.
“Euskal Herriko musikaren ikastaroa. Rockaren historia” proiektuaren edukiak lau atal izango ditu:
A) Euskal Herriko rock musikaren historia (hitzaldia).
1954 AEB, Rock around the clock
Country, rythm and blues
Roy Orbison, Chuck Berry
Elvis Presley
1962 The Beatles
1965 Bob Dylan
Folk eta rock
1969 Woodstock jaialdia AEBn
The Who, Jimi Hendrix, Janis Joplin, Crosby, Still, Nahs, Young
1969 “Euskal rock and roll” (Etxart)
1970-71 Bertsioak, plaza taldeak
Kantaldiak uztartuta dantzaldiekin
1970-71 El Fuego, Errobi, Minxoriak (44 musikari)
Wax (Niko Etxart), El Fuego (Anje Duhalde), Errobi (Mixel Ducau)
1972 Tinka (Niko Etxart, Jimmy Arrabit)
1974 Errobi “Errobi” diskoa
Folka eta rockaren nahasketa
Hegoaldean %80
Gasteleraz eta ingeleraz abesteko proposamena eta diskoa. Ez!!!
CBS diskoetxeak onartu taldearen baldintzak
Kontratua sinatzear taldea banandu (1980)
Zaldibobo (Mitxel)
Akelarre (Anje)
Daniel Landart “Ni hemengoa naiz” vs Sarri “Ni ez naiz hemengoa”
1978 Xoxoa diskoetxea
Jaime Iarritu
1981 Soiñua diskoetxea
Jokin Zamarbide
1982 Minxoriak “Rock Maskarada”
Antzerkia, aintzineko ohiturak, mimoa, rocka eta reggae. Esperimentua.
1982 Discos Suicidas.
Oscar Amezaga
1982 Destruye fanzinea
1987-94 Basati diskak
1987 Oihuka diskoetxea
1991-2001 Esan Ozenki diskoetxea
Fermin Muguruza
1991 Gor diskoetxea
Marino Goñi
1995 Gaztelupeko Hotsak diskoetxea
2001 Metak diskoetxea
2006 Baga-Biga diskoetxea
B) Euskal Herriko rock musikaren entzunaldia
C) Euskal Herriko rock musikariaren hitzaldi-mahaingurua (Gatibu)
D) Rock musika tresnen inguruko solasaldi teoriko-praktiko laburra (Gatibu)
Noiz:
2011 /11 /09 |
Erantzunak(0) | Etiketak:
XENTIMORIK GABE antzerkia izango dogu Dorretxean, urriaren 27an, arrastiko 20:00etan Ramon Agirre & Inazio Tolosaren eskutik.
«Ray eta Nick» bikotea sortu zen garaian artistak binaka ibiltzen ziren, Guardiazibilak bezala. Garai hartakoak dira: Simon & Garfunkel, El duo Dinamiko, Al bano eta Romina Power, Pantxoa ta Peio, eta gure oroimenean iltzatuta geratu diren hainbat eta hainbat artista haundi eta artista haundi. Arrastoa utzi digutenak. Guardiazibilak bezala.
Bi artista haundi hauek bi hamarkada baino gehiago eman dituzte (28 urte eta 9 hilabete) munduan zehar euren abilidadeak erakusten. Ez dago kontinenterik, ez hiri haundi edo herrixkarik -Ray eta Nik?en arteaz gozatu ez duenik.
Noiz:
2011 /10 /10 |
Erantzunak(0) | Etiketak:
Bazkaldu ostean, Taberna Ibiltariagaz batera taldeka kanteu gendun denon artean.
Amaitu ta gero, gentearen laguntzaz mahaiak batu eta garbitu gendun patio, dantzatzeko prest itxiteko.
Jarraian Trikizio taldeak hasiera emon eutsan banangoagaz eta beste hainbat dantza ta dantza...
Noiz:
2011 /07 /07 |
Erantzunak(0) | Etiketak:
Ekainaren 22tik aurrera salgai egongo dira. Argazkian ikusten diren koloreak neskentzat dira, mutilentzat eta umeentzat kolore gehiago daude!!
Noiz:
2011 /06 /20 |
Erantzunak(1) | Etiketak:
Ekainaren 17an, izan gendun gure Perretxiko Gozoa pastelaren aurkezpena Olaia Aurreren eskutik aurkezle lanetan.
Gende asko urbildu zan dastatzera, eta berriro nahi duenak dastatu Lagatzu eguna - Euskal Jaian egingo dan bazkariko postrea izango da.
Noiz:
2011 /06 /20 |
Erantzunak(0) | Etiketak: