XIII. Euskal kanta ikastaroa 2012 ZAMUDION
Maiatzaren 24an eta 31an,
Ekainaren 7an eta 14an,
Dorretxean arrastiko 19:30ean
Irakaslea Itsaso Arrieta izango da urtero legez.
Apuntatzeko kideei esan
944523447 telefonoan, martitzenetan 20:00etatik aurrera
edo lagatzu@lagatzu.org-ra bidali izena.
Noiz:
2012 /05 /14 |
Erantzunak(0) | Etiketak:
Presoak:
Xabier Amuriza, Juan Mari Arregi, Iñaki Aurtenetxe, Periko Berriategortua, Patxi Bilbao, Vicente Couce, Lukax Dorronsoro, Miel Elustondo, Jon Etxabe, Eduard Fornes, Alberto Gabikagojeaskoa, Mariano Gamo, Paco Garcia Salve, Felipe Izagirre, Julen Kalzada, Pablo Muñoz, Josu Naberan, Felix Placer, Martin Orbe, Periko Solabarria, Imanol Oruemazaga, Jose Angel Ubieta, Angel Zelaieta, Mikel Zuazabeitia eta Juan Mari Zulaika.
Hitzaurrea
Angel Zelaieta
Gure asmo apala, baina biziki gogotsua, 1968-1976 hamarkadan francotarren agintearen, Vatikanoko Elizaren eta apaiz euskaldunen artean gertaturiko gatazkaren berri ematea da. Zehatzago esateko, borroka horretan puntakoen izan zirenen testigantzak bildu nahi ditugu, bakoitzak eman liezazkiokeen ñabardurak barne. Lekukorik gehienak euskaldunak dira, bizkaitarrak ugari, eta Espainiako Estatuko zenbait ere bai.
Gertaera guztion muinean, 1969an bost apaiz euskaldunek
Bilboko Gotzaindegian egin zuten gose-greba jartzen dugu: Euskal Herrian bizi zen zapalkuntza eta errepresioa salatzen zuten. Gune berean agertu nahi dugu Zamorako Konkordatu Kartzelan izaniko ihesbide-tunela eta mutina, protagonistek eurek adierazia.
Izan ere, Francoren agintearen eta Vatikanoko Elizaren
konkordatuaren aurka jo zuten apaiz haiek Zamorako Konkordatu Kartzelan amaitu zuten: Elizaren eta Espainiako Estatuaren gatibu izan ziren.
Gotzaindegian gose-greba egin zuten bost apaizen aurkako sententzia oso-osorik jasoko dugu, garaiko Estatu militarizatuaren isla garbia baita.
Era berean, Zamorako kartzela-zuloko apaizek idatziriko zenbait oinarrizko dokumentu euren-eurenean emango ditugu.
Jasoko dugu, baita ere, gertaera haiek garaiko zenbait ekintzaile klerikalengan eta laikorengan izan zuten oihartzuna.
Aparteko era batez jaso nahi dugu, era berean, Zamorako kartzela inguruan sortu eta garatu zen kanpotikako laguntza taldea.
Zamorako kartzela-zuloa egoera baten hilobi eta berpizkunde
baten ihes-leku izan zen.
Noiz:
2012 /05 /04 |
Erantzunak(0) | Etiketak:
• Apirilaren 23tik uztailaren 23ra, IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU kanpaina.
Aukeratu liburu bat Zamudioko Udal Liburutegian, eroan etxera maileguan, irakurriz gozatu eta liburua liburutegira bueltatzerakoan beste liburu bat erosteko eta gozatzen jarraitzeko %25 edo (%50eko Lagatzuko bazkideentzat) balioa dauan erosketa-txekea lortuko dozu Zamudioko liburudendan trukatzeko.
Noiz:
2012 /03 /27 |
Erantzunak(0) | Etiketak:
Maiatzaren 4an, barikua,
19:00etan, “Zazpikoloroa” ikuskizuna eukiko dogu Pirritx, Porrotx eta MARIMOTOTSen eskutik, Zamudioko kiroldegian.
Bazkideak: 6€ (apirilaren 10etik 13ra erosi ezkero)
Bestelakoak: 8 €
• BAZKIDEENTZAT LEHENTASUNA: Bazkide bakoitzak bina sarrera hartu ahal izango ditu gehienez, 6€-an. Sarrerak erosteko, Lagatzuko lokalera etorri beharko da apirilaren 10etik 13ra (arrastiz, 18:00etatik 19:00etara).
Apirilaren 16tik aurrera bazkide izatearen lehentasuna galdu egingo da, eta ez da sarrerarik gordeko.
Sobera geratu diren txartelak, apirilaren 16tik 20ra, Zamudioko Udaletxean erosi ahal izango dira, baina 8 €an.
Zamudion erroladatutako umeek, 12 urtera artekoak, bakoitzak, gehienez, sarrera bina eskuratu ahal izango ditu (sarrerak agortu arte).
Noiz:
2012 /03 /21 |
Erantzunak(0) | Etiketak:
TIKETAK SALGAI:
LARRABETZUN: FOTERI TABERNAN
LEZAMAN: OXANGOITI TABERNAN
ZAMUDION: ESTANKOAN, MARI ELINEAN, BATZOKIAN, SUSTERRAKEN ETA LAGATZU@LAGATZU.ORG
DERION: AEK-TXEPETXAN ETA LILIAK LORADENDA
SONDIKAN
Noiz:
2012 /03 /13 |
Erantzunak(0) | Etiketak:
APUNTATEKO EPEA MARTXOAREN 9AN AMAITZEN DA.
ANIMATU ZAITEZ!
Noiz:
2012 /03 /05 |
Erantzunak(0) | Etiketak:
Datorren martxoaren 8an EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA izango da, eta Lagatzuk Antzerkia antolatu dau, "GEZURREZKO PRINTZEA" antzezlana, aktoresa Edurne Agirrezabala da eta Txirene antzerkiaren eskutik dator.
Martxoaren 5ean, astelehena arrastiko 20:00etan Zamudioko Dorretxean.
GONBIDATUTA ZAGOZ!
Noiz:
2012 /02 /22 |
Erantzunak(0) | Etiketak: