Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
LAINOMENDI TALDEA UDAN
santiago 2009
EKITALDIAK
Uztailaren 25ean Derion Eguerdian Santiagotan dantzatuko dugu.

UDAKO ENSAIOAK
Uztailaren 5, 12 eta 19an (astelehenak). Ensaio guztiak betiko orduetan izango dira. Uda osteko lehen ensaioa IRAILAREN 10ean izango da.

GOGORATZEKO
Uztailak 5 - Ensaioa
Uztailak 12 - Ensaioa
Uztailak 19 - Ensaioa
(BETIKO ORDUETAN)
UDA OSTEKO LEHEN ENSAIOA IRAILAREN 10ean
ZORIONAK IXONE!!!
Irteeran1
Pasa dan maiatzaren 29an EUSKAL EZKONTZA euki gendun barriro Derion. Oraingoan gure taldekide baten benetako ezkontza izan zan! ZORAGARRIA!

Taldeko “beteranetako bat” dogu Ixone. Lainomendiren hasieratik partaide eta dantzari izan da eta baita urte askotan irakasle be. Ondo merezitako dantza-sorta dantzatu geuntsan! Ez zendun gitxiago merezi Ixone!

Hasteko ohorezko Aurreskua Ixone eta Sagasentzat. Lau mutil aurretik (lehenengo zatia Alexek, bigarrena Ikerrek eta hirugarrena Xabierrek eta Aratzek) eta neskak eta FAMILIAKOAK atzetik Agurra (Ixoneren ama Esther eta neba Xabi eta Sagasen lobak). ZELAKO SORPRESA HARTU EBEN BIEK! Ez ebezan familiakoak hor espero inondik inora!

Gero taldekideok Agintariena dantzatu geuntsan (ezpata ondo dagoz, ezta Sagas?) eta jarraian, ezkonbarriakaz batera Txapeloaz (Ryan´s polka) egin gendun. Taldeko argazkia atara eta kalejiran beherantza joan ginen.

Behean, Elenaren taberna aurrean, Kaixarranka dantzatu geuntsan, zelan ez! Eta amaitzeko Banangoa neska eta mutilak eta baita andragaiak be! AUPA IXONE JANTZARI! HORI DONA ETA!

Zorionak IXONE eta SAGAS!!!
ZORIONTSUAK IZAN!




OHARRA: Argazkiak handiago ikusteko klikatu ganean eta gero lupan.
Irteeran1 Aitagaz sarreran Dantzariak eta jentea Arkua-1 Arkua-2 Arkua-3 Irteeran2 Alex Iker Xabi eta Aratz Agurra1 Ezkonbarriak Agintariena Txistulariak1 Txapeloaz-IXONE Txapeloaz-SAGAS Talde osoa Kaixarranka Txistulariak2 Sujetadoreak-1 Kaixari adi Sujetadoreak-2 Banangoa-NESKAK Banangoa-MUTILAK Banangoa-IXONE+ARATZ IXONE JANTZAN
Dantzari eguneko argazkiak Aikorren
Sondikan ospatu zan Dantzari eguneko argazkiak igon deituez Aikor.com-era.
Begiratu ze dotore agertzen garen Lainomendikoak!

Aupa Xabi eta bere “sujetadoreak”!

Agintariena

Hemen Sondikakoak (aurrean) eta gu (atzean).

Zamudioko neskak be agertzen dira.

Larrain dantza.
Dantzari eguneko argazkiak Dantzaneten
Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren web orrian be hainbat argazki dagoz Dantzari egunekoak. Behean deukozuez gu agertzen garenetako batzuk.
Sª Isidro eta dantzari eguna: Luhartzen bideoak






ESKARRIK ASKO LUHARTZ!!!
Erdu Lainomendiren ekitaldira!
Bizkaiko Dantzari eguna Sondikan

(ARGAZKIAN, EZKERRETARA, LAINOMENDIKO MUTILAK)

Berton egongo gara!

DANTZATUKO DOGUZAN DANTZAK:
- Dantzari dantza osoa.
- Gipuzkoako dantzak: Agurra, Makil txiki eta Zinta dantza.
- Dantzari ertainek: Antzina pika, Ostalersa, Olagueko esku dantza.
- Eltziegoko dantzak.
- Gorulariak: Domingilo eta Arku dantza.
- Dantzari txikiek: Txulalai, Zapatain, Esku dantza eta Xan Petrike.
- Kaixarranka.
- Larrain dantza.

EGITARAUA:
AZOKEA, Txorierri etorbidean (Loroño tabernaren aurrean): materiala eta erropea.
10:45: Kalejirea.
11:00-14:00: Puzgarriak eta txosnak Larrabarrena parkeko kirol-gunean.
11:30 Dantzen agerraldia, Basozabal futbol-zelaian.
14:00-20:00: Puzgarriak, Ikurrinaren plazan.
15:00 Bazkaria, frontoian.
17:00 Erromeria, Luhartz taldearen eskutik. Tren-geltokiko aparkalekuan.

OHARRA:
Aikorren argitaratutako artikulua, argazkiak eta Gorantzaileak taldekoei egindako elkarrizketa hemen .
Zorionak Almike!!
Amike eta Kepa


Aurreko zapatuan beste taldekide bat ezkondu zitzaigun, Almike. Emozionantea izan zen benetan!

Kepak, bere senargaiak, agurra dantzatu zion berak ezer ez zekiela (beheko argazkiak abarketak janzten ikus dezakegu) eta denok harrituta utzi gintuen! Erne ibili Kepa, Lainomendiko hurrengo fitxajea izango zara eta!

Andonik eta Mirenek ere (bere neba-arrebak) dantza bana dantzatu zioten beste taldekideokin. Amaieran, denok batera (ezkonberriak barne) Olagueko esku dantza dantzatu genuen.

Hurrengo ezkontza maiatzaren 29an.
Amike eta Kepa Danok jantzan Kepa abarketak ipiniten Miren+neskak Ezkonberriak Almike despedidan
Euskal Herriko dantzari eguna 2010 Baionan.
dantzari eguna
Urtero herrialde desberdin batean antolatzen da Euskal Herriko Dantzari Eguna, eta iaz Atarrabian, Nafarroan, ospatu ondoren, 2010eko Dantzari Eguna Lapurdin, Baionan ospatuko da datorren maiatzaren 2an.

Pierre “Betti” Betelu larputar dantza-maisua izango dute gogoan
Dantzari Egunean, izan ere, aurten 20 urte bete dira Arrangoitzekoa
hil zela.

Baionako errugbi zelaian egingo da ekitaldi nagusia, eta aurreko
egunetan mahainguru bat eta ikuskizun bat izango dira.

OMENDUA: “Betti” Betelu
Pierre Betelu 1924an jaio zen Arrangoitzen. Oldarra taldean eman zituen lehen dantza urratsak 1944an eta 1953an Bi-harri taldea sortu zuen Biarritzen. 1969tik aurrera Begiraleak dantza taldearekin lan andana egin zuen eta mutxikoak irakasteari heldu zitzaion heriotzak 66 urterekin harrapatu zuen arte 1990eko otsailean.

EGITARAUA:
10:30ean: Desfilea.
11.30ean: DANTZA EMANALDIA Baionako errugby zelaian.
(Euria egingo balu, kiroldegian)
-ARABA: Neska mutilak azkenean pozik, Araiako jota, Uruñuela.
-NAFARROA BEHEREA: Soka-dantza, Euskaldunak, Sorginak eta Kadrila.
-BIZKAIA: Dantzari-dantza (zortzinango, makil jokoa eta txotxongilo), Gorulariak (arku-dantza eta dominguillo).
-GIPUZKOA: Agurra, Ezpata-dantza eta Zinta dantza.
-LAPURDI: Ahurtiko makil-dantza, Makil txiki berri eta Beteluren fandangoa.
-NAFARROA: Pamplonas, Desmayo, Lesaka (makil gurutze, zeharkakoa, zubi gainekoa).
-ZUBEROA: erabakitzeko dago.
14.00etan: Bazkaria
17.00etan: Erromeria
21.00etan: Amaiera

Informazioa eta argazkia: www.dantzan.com
Martxoaren 8a
Martxoak 8 dugu
Gaur(ko) ospakizuna
Emakumeak denak
Merezi(ko) eguna

Langileak lehenak
alabak eta amak,
zaharrak zein gazteak
mugi gaitezen ja!


Lainomendi taldeko andreek urteroko ohiturari eutsiz, martxoaren 8a afari batekin ospatu zuten.
12345Hurrengoak >
Honi Buruz
DERIOKO LAINOMENDI TALDEA EUSKAL KULTURAREN ALDEKO TALDEA DA.

1989an sortu zen eta 1990etik hona euskal dantza eta txistu klaseak eten gabe eman izan ditugu, baita euskara eta euskal kulturaren aldeko ekitaldietan parte hartu ere.
Argazkiak
Bilatu

© Lainomendi 2008