Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
ALGORTAKO EUSKAL JAIA
Azaroaren 9an urtero bezala Algortako Euskal jaian egon ginen. Agurra dantza taldeak gonbidatuta dantza erakustaldian parte hartu genuen.
Europako Rubik txapelketaren inaugurazinoan jantzan
Inaugurazinoan jantzan
Aurreko barikuan, irailak 19, Derion ospatu zan Europako Rubik kuboaren txapelketaren inaugurazioan dantzatu gendun.

Bertan enteratu ginan Lainomendik aurreskularia eta abesbatza be badeukozala!! Egia ete da?? Jakin gura dauana datorrela barikuetako entsaioetara. Je, je, je!!!!


OHARRA:Argazki gehiago eskoako habean.
SONDIKAKO SANTA KURTZEA JAIETAN
kalejira hasten da
Irailan ekin diogu kurtso berriari eta hasi bezain pronto Sondikako jaietan ekitaldi bat izan genuen. Horren frogarako hona hemen argazki batzuk-
kalejira hasten da kalejira kalejira kalejira kalejira kalejira kalejira
SANTIAGO JAIETAN
Agintariena
Santiago jaiak, 2008

Aurten ere, uztailaren 25ean Derioko Santiago jaietan parte hartu dugu. Tradizio handiko jaiak dira Santiagokoak Derion, eta pozik erantzun diogu jai batzordeak egindako gonbidapenari.
Santiago egunean Dantza agerraldia eguerdiko ordu batean hasi genuen AGINTARIENA dantzarekin. Gero mutilek, ZORTZIKO, EZPATA JOKO TXIKIA eta TXOTXONGILO dantzak plazaratu zituzten, eta jarraian neska nagusiek AGURRA dantzatu zuten.
Ondoren taldeko adin guztietako dantzariok ZAZPI JAUZI, BUHAMEAK, XOXODANTZA, TXULALAI, ZAPATAIN, SAN PETRIKE, SAGARDANTZA, BANANGO ZAHARRA, EUSKO DANTZA eta BIZKAIKO ZINTA DANTZA dantzatu genuen eta agerraldiri amaiera emateko JOTA ETA ARIN ARIN.

GORA DERIOKO SANTIAGO JAIAK!
Agintariena Itxaroten Xoxo dantza Euskodantza Euskodantza Euskodantza Xoxo dantza Xoxo dantza Txulalai Dantzatzeko prest Sagar Dantza Sagar Dantza Banango Zaharra Banango Zaharra Banango Zaharra Zinta Dantza Zinta Dantza Ederto neskak! Dantzariak gerizpetan Adi-adi Eguzkitan Amaierako biribilketa Biribilketa Amaierako biribilketa
KAIXARRANKAREN ARRISKUAK


Interneten topatu dogu bideo hau. Mutilak, kontuz gero!!
Markinan itzel!!!!!!!
Talde osoa

Maiatzaren 18an Markinara joan ginen, Bizkaiko dantzari egunera eta primeran pasa gendun. Hori baieztatzeko, hamen argazki batzuk!


OHARRA: Eskumako zutabean gehiago.
Talde osoa Talde osoa galtzekotan... txikitxuak taldea itxaroten itxaroten itxaroten estreinaldia estreinaldia estreinaldia estreinaldia
SAN ISIDRO 2008
Agurra
Urtero bezela Isidro Deunaren jaietan Lainomendi dantza taldekoek herriko plazan ekitaldia eskeini genuen. Arratsaldeko seiak bueltan hasi zen Institutuan hasitako kalejira batekin, Herriko Plazan bukatuz, non, ordu t´erdi - bi orduko dantza saioa izan zen ikusgai.

Ikurrin dantzarekin eman genion hasiera, 106 dantzariok plazan gure tokietan prest geundelarik. Dantza ezberdinak dantzatu ziren, hala nola, Dantzari dantza, Zozo dantza, Gipuzkoako Arku dantza, Bizkaiko Zinta dantza, Txulalai, Zapatain, San Petrike, Kaxkarrot… eta aipagarrienen artean, berritasun bezela, mutil nagusiek dantzaturiko Banango Zaharra eta neska nagusiek dantzaturiko Jota eta Arin-arin koreografia izan genituen.

Ekitaldiari amaiera emateko, berriz ere, 106 dantzariok plazaratu ginen Lantzeko Ihauteriak dantzatuz, dantzariez gain ikusleen arteko jendeak ere parte hartu zuen.

Jai giro atsegina sortu genuen plazan, 200-250 ikusle inguru bildu zirelarik.

Gure ekitaldiarekin argi geratu zen Derion Euskal Kulturak baduela bere txokoa eta ehunka pertsonez jarraitua eta babestua dela.
Agurra Sagar Dantza Agurrari adi Txikitxuak Txikitxuak Txikitxuak Arku Dantza Gipuzkoako Arku Dantza Zozo Dantza Zozo Dantza Zozo Dantza Banango Zaharra Mutilak Bizkaiko Zinta Dantza Fandango...
Jose Luis Orbe,
J.L.Orbe1
"Dantzariak izan gara eta jarraitzen dogu izaten"

Jose Luis Orbe Dañobeitia. Gurasoak Lezamatarrak, bera Bilbotarra jaiotzez eta bizilekuz. Dantzarien semea eta bera be dantzaria. Dantzen sortzailea be bai. Derioko Lainomendi dantza taldeak 18 urte ospatzeko egin dauazan ekitaldietan harrapatu dogu lagun talde bategaz.

Euskaraz egiten dozu Bilbotarra izanda.


Gu ikastolara ez ginen joan, ganera eskolan be zigortuta egoan baia etxean ahalegina eginda, ba aurrera atara dogu euskera.

Dantzaria izan zara?

Dantzaria izan naz eta naz. Nire aita be dantzaria zan eta ohiturari jarraitu neutson. Talde askotan ibilia naz, "San Antonio Bizinai" dantza taldea fundatu genduan, oraindino bizirik dagoana, gero "Oiñaztarri", gaur desagertuta. Deustun "Gaztetxorta", Lemoan, Zornotzan, Ugaon bere ibili naz dantza taldeetan, Seminarion be bertakoei dantzak erakusten. Azkenean, orain dala 45 urte inguru, Erandio Goikoako "Goialden" ibili nintzen luzaro, txistua be jotzen neuan, etxean ikasita, belarriz. Orain jubilatu edo erdi-jubilatu lagun talde bat gara. Danok gara dantzariak, izan gara eta jarraitzen dogu izaten. Erromerietan eta ibilten gara, Iparraldeko jauziak, Nafarroako mutil-dantzak ...

Dantzari izatez aparte dantzak sortu be egin dozuz.

Bai, batzuk erdi galduta dagoz. "Mendiko soinua" esaterako. Musika partitura baegoan txistularientzat eta aprobetxatu neuan dantza egiteko, pausuak atarateko.
Gaur hemen dantza egin dabeena "Udaberri dantza" da. Lehen gehienbat dantza erakusketak egiten ziren, erdi debekatuta egon arren. Ez egoan erromeririk. Orduan asmatu behar izan zan mutil eta neskentzako dantza bat. Dantza horretan baliokideak dira mutilak zein neskak. Bikote bi, hamar, edozein izan leike kopurua, bikoteak osatzeko pareak eginda nahiko da. Azken partean txistulariari omenalditxo bat egiten jako, txistularia erdian jartzen da eta dantzariek inguruan dantzatzen dabe. Hori egin genduan ikusita amaitzen danean txaloak dantzarientzat izaten dala eta txistularia baztertuta lotzen dala. Doinuaren lehenengo partea asmatua da, bigarrena Felipe Arrese Beitiaren bertso batetan oinarrituta dago, guk abestuz dantzatzen dogu.
J.L.Orbe1 J.L.Orbe2 Lainmendik Udaberri Danok Udaberri1 Danok Udaberri2
ZORIONAK AINHOA!!
Ainhoa 2002an
Apirilaren 26an beste taldekide bat ezkondu zitzaigun, Ainhoa Gutierrez eta, zelan ez, ezkontza egunean dantzatu egin genion Derioko Sª Isidro eleizan. (Perla ederra eraman duzu Jabi!).

Ezkondu zaigun hirugarren taldekidea da Ainhoa. Aurretik Maider eta Gorka ere ezkondu ziren, nor izango ote da hurrengoa?????? Bota izena!! Apustuak onartzen dira.
Ainhoa 2002an Agurra Arku dantza1 Arku dantza2 Ainhoa txikitan (1993) Ainhoaren despedida
MUNDIALA IZAN ZEN
Kamiseta
Apirilaren 19 eta 20an Lainomendiren 18.urteurrena ospatu genuen Derion. Zapatuan jai polita egin genuen herriko kaleetan eta frontoian. Kalejira, umeen jolasak, trikipoteoa, herri bazkaria eta erromeria. Denetik eta denentzako izan genuen eta ume, gazte zein nagusiek, denek PRIMERAN pasatu genuen, hori baieztatzeko beheko argazkiak ikusi baino ez duzue egin behar. Makina bat kontu eta dantza, emozio eta negar, oroitzapen eta erronka, jolas eta barre egin genuen egunean zehar. Errepikatu beharko da, ezta?


Eta domekan alardea! Eguraldia lagun, azkenean lortu genuen alardea egitea. Txorierrriko eta Uribe Kostako talde gehienak (12) egon ginen bertan, denok batera dantzatuz. Jendetza batu zen gu ikusteko eta hori eskertu egiten da benetan. Pastelari ginda “Udaberri” dantzak ipini zion. Lehenengoz, alarde baten dantzatu baikenuen, Jose Luis Orbe dantzaren asmatzailea bertan zela. Guretzat ohore handia izan zen Jose Luis bertan egotea, eskerrik asko Jose Luis!


Alardea amaitzean, herria dantzazalez bete-beterik zegoen. Giro ederra igartzen zen kaleetan, dantzazalea, euskalzalea. Urteurren honekin giro hori zabaltzea lortu badugu, gu pozik!

AUPA LAINOMENDI!!! ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO!!


OHARRA: Argazki gehiago eskumako zutabean.
Kamiseta Txistulariak1 Txistulariak2 Kalejiran1 Kalejiran2 Sª Migelen Gernikako Arbolan Iraiaren familia Magoa ikusten Gurasoak txapak egiten Dantzari eta txistulariak txapetan Magoa ikusten2 Magoa1 Magoa2 Magoa ikusten3 Murala margozten1 Jendetza Uxue I. eta Irati Aner artista Familiak Aurpegiak margozten1 Jendetza2 Magoagaz Arantzazuren ikurrina Lexuri eta Oihane Jose Angel argazkilari Pankarta Alaia eta Jone Ane, Alaitz eta Esti Poteoan1 Poteoan2 Poteoan3 Poteoan4 Unai eta Iker Bazkaria1 Bazkaria2 Bazkalostea1 Bazkalostea2 Isabel eta Rufina Bazkalostean3 Isabel, Ixone, Leire eta Alex Mutil nagusiak
12Hurrengoak >
Honi Buruz
DERIOKO LAINOMENDI TALDEA EUSKAL KULTURAREN ALDEKO TALDEA DA.

1989an sortu zen eta 1990etik hona euskal dantza eta txistu klaseak eten gabe eman izan ditugu, baita euskara eta euskal kulturaren aldeko ekitaldietan parte hartu ere.
Argazkiak
Bilatu

© Lainomendi 2008