Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
MUNDIALA IZAN ZEN
Kamiseta
Apirilaren 19 eta 20an Lainomendiren 18.urteurrena ospatu genuen Derion. Zapatuan jai polita egin genuen herriko kaleetan eta frontoian. Kalejira, umeen jolasak, trikipoteoa, herri bazkaria eta erromeria. Denetik eta denentzako izan genuen eta ume, gazte zein nagusiek, denek PRIMERAN pasatu genuen, hori baieztatzeko beheko argazkiak ikusi baino ez duzue egin behar. Makina bat kontu eta dantza, emozio eta negar, oroitzapen eta erronka, jolas eta barre egin genuen egunean zehar. Errepikatu beharko da, ezta?


Eta domekan alardea! Eguraldia lagun, azkenean lortu genuen alardea egitea. Txorierrriko eta Uribe Kostako talde gehienak (12) egon ginen bertan, denok batera dantzatuz. Jendetza batu zen gu ikusteko eta hori eskertu egiten da benetan. Pastelari ginda “Udaberri” dantzak ipini zion. Lehenengoz, alarde baten dantzatu baikenuen, Jose Luis Orbe dantzaren asmatzailea bertan zela. Guretzat ohore handia izan zen Jose Luis bertan egotea, eskerrik asko Jose Luis!


Alardea amaitzean, herria dantzazalez bete-beterik zegoen. Giro ederra igartzen zen kaleetan, dantzazalea, euskalzalea. Urteurren honekin giro hori zabaltzea lortu badugu, gu pozik!

AUPA LAINOMENDI!!! ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO!!


OHARRA: Argazki gehiago eskumako zutabean.
Kamiseta Txistulariak1 Txistulariak2 Kalejiran1 Kalejiran2 Sª Migelen Gernikako Arbolan Iraiaren familia Magoa ikusten Gurasoak txapak egiten Dantzari eta txistulariak txapetan Magoa ikusten2 Magoa1 Magoa2 Magoa ikusten3 Murala margozten1 Jendetza Uxue I. eta Irati Aner artista Familiak Aurpegiak margozten1 Jendetza2 Magoagaz Arantzazuren ikurrina Lexuri eta Oihane Jose Angel argazkilari Pankarta Alaia eta Jone Ane, Alaitz eta Esti Poteoan1 Poteoan2 Poteoan3 Poteoan4 Unai eta Iker Bazkaria1 Bazkaria2 Bazkalostea1 Bazkalostea2 Isabel eta Rufina Bazkalostean3 Isabel, Ixone, Leire eta Alex Mutil nagusiak
EDERTO pasa genuen asteburua. Nektuta bukatu genuen, baina Lainomendik eta bere kideek merezi genuen. Bertan ehundaka pertsona bildu ginen, adin, sexu, ideia,... oso ezberdinekoa eta elkarrekin ezin hobeto pasatu genuen.
Arrakasta ikusirik hagian, urtero zerbait ospatzea pentsatu beharko dugu!!

GORA LAINOMENDI ETA LAINOMENDITARRAK!!
2008.05.27 10:44 - Erabiltzailea: "AUSKALO" dela dio
Ederto egon zan!!! Lan asko egin genuen baia dena zelan irten zen ikusita esfortsuak pena merezi izan du. 20. Urteurrena mundila izango da! Hori bai, lan asko egin beharko dugu. Jendearen eritzi orokorra entzunda eta ikusita zelan disfrutatu zuen jendeak, satisfakzio itzelagaz gelditu naiz ni.
AUPA LAINOMENDI ETA AUPA LAINOMENDIKO LAN TALDEA! LAN BIKAINA EGIN DUGU!
2008.05.27 13:16 - Erabiltzailea: "NEU" dela dio
Izena:
Emaila:
Erantzuna:
Irudian agertzen diren hizkiak idatzi alboko testu-kutxan.
Idatzitako kodea ez dator bat aurreko irudikoarekin. Saiatu berriro:
Honi Buruz
DERIOKO LAINOMENDI TALDEA EUSKAL KULTURAREN ALDEKO TALDEA DA.

1989an sortu zen eta 1990etik hona euskal dantza eta txistu klaseak eten gabe eman izan ditugu, baita euskara eta euskal kulturaren aldeko ekitaldietan parte hartu ere.
Argazkiak
Bilatu

© Lainomendi 2008