Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
SANTIAGO JAIETAN
Agintariena
Santiago jaiak, 2008

Aurten ere, uztailaren 25ean Derioko Santiago jaietan parte hartu dugu. Tradizio handiko jaiak dira Santiagokoak Derion, eta pozik erantzun diogu jai batzordeak egindako gonbidapenari.
Santiago egunean Dantza agerraldia eguerdiko ordu batean hasi genuen AGINTARIENA dantzarekin. Gero mutilek, ZORTZIKO, EZPATA JOKO TXIKIA eta TXOTXONGILO dantzak plazaratu zituzten, eta jarraian neska nagusiek AGURRA dantzatu zuten.
Ondoren taldeko adin guztietako dantzariok ZAZPI JAUZI, BUHAMEAK, XOXODANTZA, TXULALAI, ZAPATAIN, SAN PETRIKE, SAGARDANTZA, BANANGO ZAHARRA, EUSKO DANTZA eta BIZKAIKO ZINTA DANTZA dantzatu genuen eta agerraldiri amaiera emateko JOTA ETA ARIN ARIN.

GORA DERIOKO SANTIAGO JAIAK!
Agintariena Itxaroten Xoxo dantza Euskodantza Euskodantza Euskodantza Xoxo dantza Xoxo dantza Txulalai Dantzatzeko prest Sagar Dantza Sagar Dantza Banango Zaharra Banango Zaharra Banango Zaharra Zinta Dantza Zinta Dantza Ederto neskak! Dantzariak gerizpetan Adi-adi Eguzkitan Amaierako biribilketa Biribilketa Amaierako biribilketa
Izena:
Emaila:
Erantzuna:
Irudian agertzen diren hizkiak idatzi alboko testu-kutxan.
Idatzitako kodea ez dator bat aurreko irudikoarekin. Saiatu berriro:
Honi Buruz
DERIOKO LAINOMENDI TALDEA EUSKAL KULTURAREN ALDEKO TALDEA DA.

1989an sortu zen eta 1990etik hona euskal dantza eta txistu klaseak eten gabe eman izan ditugu, baita euskara eta euskal kulturaren aldeko ekitaldietan parte hartu ere.
Argazkiak
Bilatu

© Lainomendi 2008