Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
Erromeri ibiltariko argazki gehiago
Erromeri ibiltariko argazkiak
Talde osoa
Talde osoa
Erromeria Ibiltaria
erromeria ilbiltaria
Abenduaren 19an 19:30etan Isidro Deuna elizaren aurrean, Lainomendi taldeko guraso, dantzari, musikari eta nahi duzuen dantza zaleak elkartuko gara Derioko kaleeetatik dantza, musika eta kantak eramateko.
Parke Teknologikoan, “ATEAK ZABALIK ” egunean
agintariena
Azaroaren 15ean, Parke Teknologikoan dantzatu genuen, “Ateak zabalik ” egunerako antolatu ziren ekitaldien barruan.

Taldeko txikiek eta gazteek hainbat ekintzatan parte hartu zuten dantzatu ondoren: jolasak, esperimentuak... , opariak jaso eta talo goxoa jateaz gain.

Datorren urtean errepikatzeko irrikitzen gelditu gara batzuk.
agintariena agintariena agintariena txotxongilo ezpata joko txikia sagar dantza sagar dantza txulalai zapatain arku dantza arku dantza arku dantza zozodantza zazpi jauzi kontrapas biribilketa jotarako prest
URTEROKO TXANGOA: ZESTOA, EKAINBERRI ETA ZUMAIA
Lainomendi
Urtez urte urriko azken domekan Lainomendi taldeko kideek dantzarako tresnak atara gabe badugu zeregin bat: Euskal Herriko txoko eder bat ezagutu eta disfrutatu eta berarekin lotuta dagoen Euskal Kulturan sakondu.
Aurtengo txangoaren programan ekintzarik garrantzitsuena, Ekain kobazuloetako erreplikara, Ekainberrira, bisita egitea izan zen. Erreplikara sartu eta erakusketa ikusi ondoren, bertoko monitore batek teknika prehistorikoen inguruan egindako erakustaldiak, txikiak zein nagusiak txunditu gintuen.
Goizean eta bazkalorduan Zestoa eta bere inguruak ezagutzeko aukera ere izan genuen.
Arratsaldea berriz, Zumaian, Euskal Herriko itsasertza politenetarikoaz gozatzen pasa genuen.
Dantzariak eta gurasoak kurtso berria elkarrekin hasteko modu ezin hobea zalantzarik gabe!
Lainomendi Lainomendi Lainomendi Lainomendi Lainomendi Lainomendi Lainomendi Lainomendi Lainomendi Lainomendi Lainomendi sarrera paseoan paseoan Zestoa Zestoa Zestoa Lau iturri (Zestoa) Lili jauregia (Zestoa) Lili jauregia (Zestoa) Lili jauregia (Zestoa) Zumaia Zumaia Zumaia
Zutik jarraitzen dogu


Testua: Belen Gana / Argazkiak: Zutik

Derioko Santiago jaiak bereziak eta hunkigarriak izan dira aurten, gure herrian agirian itxi dalako ohiturak mantentzearen garrantzia.
Lainomendi Derioko dantza taldea da gaur egun, baina aurretik Zutik dantza taldea egon zan. Batak testigua pasa eutson besteari, gurasoek seme-alabei pasatako testigua legez.
Zutik taldeko kide batzuei bururatu jaken lehengo partaide guztiei deitu eta ekitaldi bat prestatzea Santiagoko jaietarako. Esan eta egin. Jentea deitu, kartelak prestatu, gogotik entseatu, arropea aukeratu eta aurrera!
Talde biak jaietan alkartu eta emonaldi ikaragarri polita eskaini eben. Ganera, auzokide eta senideen konplizitatea zein babesa euki eben, ekitaldiagaz guztiek egin eben bat.
Plazea bete jente batu zan alardea ikusteko. Hil diran partaideen argazkiak plaza erdian kokatu ziran. Zutikeko andrak arropa dotorez jantzita eta gizonezkoak alkondara zuria eta mahoizko frakak soinean etorri ziran, eta Lainomendikoakaz pasakailean sartu ziran, Agintariena jantzatzera.
Ikurriña airean danok babesten sentitu genduanean, besoetako uleak tente imini jakuzan jantzari eta ikusleoi, eta momentu berezi haretan danok egin genduan bat jantza honen esanguragaz. Ostean, Txakarrankuan jantzaria gora igo zanean, “eup” indartsu bat entzun zan jente eta jantzarien artean. Zutikeko helduek hanka goraino altxatzea ez dabela ahaztu erakutsi euskuen Banango egin ebenean jantzan. Eta andrek Kontrapas jantza dotore baino dotoreagoa eskaini eben. Ekitaldia Lainomendiko gazte eta umeen saioakaz tartekatu eben, eta unerik hunkigarriena Jota eta Arin-arina jantzan egin ostean heldu zan. Hildakoen argazkiak plaza erditik hartu eta euren senitartekoei emon eutsiezan. Negar-apuluak danon begietan; gure artean sentidu genduzan.

Tradizinoaren balioa
Batzuek ezin izan eben jantzarik egin, baina jantzariz jantzita egon ziran han, laguntzen. Orduko taldeko txistulariak be bertan izan ziran erdi ahaztutako piezak joten. Eta txistulari bat esku bategaz txistua jo eta besteagaz jantzak grabatzen ibili zan.
Eguerdian lagun arteko bazkaria egin zan, baina garrantzitsuena danon artean sentidutakoa izan zan; gure tradizinoaren balioa eta mantentzearen sentimendua.
Zaharrek ez dabe ahaztu jantzan egitea, lagunartea, herriko taldea sentitzea... eta horregaitik alkartu dira barriz, bakotxa leku ezbardinetatik etorrita be. Eta gazteek baieztatu dabe egiten dabilzana sentimendu horren jarraipena dala, eta horregaz gozatu eben. Guztiok gozatu genduan.
“Izan ziralako gara eta garalako izango dira” esaera zaharra etorri jat burura. Euskaldunok gura dogunean, badogu ahalmena alkarren konplizitatea eta lana batu, eta indartsu aurrera egiteko. Eta gozatuz, ganera.


Bizkaiako dantzari eguna´09. BERMEON.


Datorren domekan, maiatzaren 17an, Bizkaiko Dantzari Egunean dantzatuko dogu.

ORDUA eta LEKUA:
11:30etan Bermeoko BURUJABETASUN ZELAIAN (HILERRI ONDOAN, ikus beheko mapa).

DANTZEN ORDENA:

•DANTZARI DANTZA
•GIPUZKOAKO DANTZAK (Agurra, Makil txiki eta zinta dantza)

•ERTAINAK (Martxa, Antzina pika, Hegi, Olagueko esku dantza)
•ELTZIEKOKO DANTZAK
•GURULARIAK (Arku dantza eta Domingilo)
•TXIKIAK (Txulalai, Zapatain, Esku dantza eta Xan Petrike)
•KAIXARRANKA
•LARRAINDANTZA


OHARRA:Dantza gehienak 12-4 lekuan dantzatuko doguz, Gorulariak (12-7) eta Kaixarranka (3-7) izan ezik.

Sª Isidrotako ekitaldia
Urtero legez, herriko jaietan ekitalditxoa egin dogu aurten be. Pasa dan zapatuan, maiatzaren 9an, herriko plaza dantzariz bete gendun.



Neska-mutil txikerrenetatik hasi eta andra nagusietara bitartean, adin guztietako derioztarrak ibili ginen jantza eta jantza. Txikitxuenek ilusio handiz dantzatu eben kursoan zehar ikasitakoa (Txulalai, Zapatain, Zazpi jauzi, ...) eta neska ertainek Kontrapasa lehenengoz egin eben.

Mutil txiker zein nagusiek, hanka zeinek gehiago altxatzen dauan erakutsi euskuen eta andra nagusiek, Biasteriko jota dantzatu euskuen dotore-dotore. Bikain neskak!!



Ez zan lehenengo aldia gure mutilek Kaixarranka dantzatu ebena, baia orain arte Xabik dantzatu izan dau eta aurten Iker estrenatu da. Ederto egin zendun Iker! Bermeon hobeto baietz!!


Ekitaldiagaz amaitzeko, dantzari guztiok kaixa inguruan jotea eta arin-arina egin genduzan.


Hurrengo ekitaldia BIZKAIKO DANTZARI EGUNA BERMEON!!!




Aupa Lainomendi!!



OHARRA: Argazkiak handiago ikusteko gainean sakatu.
Maiatzaren 9an, Derioko plazan.
Korrika 16. Tximintx + Lainomendi (1)
Korrika itxaroten

12Hurrengoak >
© Lainomendi 2008