Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
Erromeri ibiltariko bideoak 2: Banangoa
Erromeri ibiltariko bideoak 1: Arku dantza
Erromeri ibiltariko argazkiak


2010eko abenduaren 26an osapatu genuen ERROMERIA IBILTARIA.
Hemen dituzue argazki batzuk.
Bizar dantza egin genuenekoa
Folklore jaialdia Loiun
Folklore-KARTELA


LOIUn
Abenduak 5, igandea, 13:00etan
(Loiuko Pilotalekuan)


DANTZA EMANALDIA:
- Grupo Folclórico de VILA VERDE - (Portugal)

- Grupo folclórico LOS JATEROS, Fregenal de la Sierra (Extremadura)

- Gorantzaileak Dantza Taldea, Sondika (Euskal Herria)



Sarrera doan!!

Algortako XXI.Euskal jaian dantzatu genuen.

Urtero legez, Algortako Euskal jaira joan ginen pasa den azaroaren 14an. Aurtengoa XXI.Euskal jaia izan da eta, betiko moduan, domeka goizeko dantza alardera joan ginen Lainomendiko dantzariok.

Txikitxu batzuek lehenengoz dantzatu zuten eta horregatik oso urduri zeuden; baina, hala ere, denek PRIMERAN dantzatu zuten.

Hemen dituzue argazki batzuk.
LAINOMENDI TALDEA UDAN
santiago 2009
EKITALDIAK
Uztailaren 25ean Derion Eguerdian Santiagotan dantzatuko dugu.

UDAKO ENSAIOAK
Uztailaren 5, 12 eta 19an (astelehenak). Ensaio guztiak betiko orduetan izango dira. Uda osteko lehen ensaioa IRAILAREN 10ean izango da.

GOGORATZEKO
Uztailak 5 - Ensaioa
Uztailak 12 - Ensaioa
Uztailak 19 - Ensaioa
(BETIKO ORDUETAN)
UDA OSTEKO LEHEN ENSAIOA IRAILAREN 10ean
ZORIONAK IXONE!!!
Irteeran1
Pasa dan maiatzaren 29an EUSKAL EZKONTZA euki gendun barriro Derion. Oraingoan gure taldekide baten benetako ezkontza izan zan! ZORAGARRIA!

Taldeko “beteranetako bat” dogu Ixone. Lainomendiren hasieratik partaide eta dantzari izan da eta baita urte askotan irakasle be. Ondo merezitako dantza-sorta dantzatu geuntsan! Ez zendun gitxiago merezi Ixone!

Hasteko ohorezko Aurreskua Ixone eta Sagasentzat. Lau mutil aurretik (lehenengo zatia Alexek, bigarrena Ikerrek eta hirugarrena Xabierrek eta Aratzek) eta neskak eta FAMILIAKOAK atzetik Agurra (Ixoneren ama Esther eta neba Xabi eta Sagasen lobak). ZELAKO SORPRESA HARTU EBEN BIEK! Ez ebezan familiakoak hor espero inondik inora!

Gero taldekideok Agintariena dantzatu geuntsan (ezpata ondo dagoz, ezta Sagas?) eta jarraian, ezkonbarriakaz batera Txapeloaz (Ryan´s polka) egin gendun. Taldeko argazkia atara eta kalejiran beherantza joan ginen.

Behean, Elenaren taberna aurrean, Kaixarranka dantzatu geuntsan, zelan ez! Eta amaitzeko Banangoa neska eta mutilak eta baita andragaiak be! AUPA IXONE JANTZARI! HORI DONA ETA!

Zorionak IXONE eta SAGAS!!!
ZORIONTSUAK IZAN!




OHARRA: Argazkiak handiago ikusteko klikatu ganean eta gero lupan.
Irteeran1 Aitagaz sarreran Dantzariak eta jentea Arkua-1 Arkua-2 Arkua-3 Irteeran2 Alex Iker Xabi eta Aratz Agurra1 Ezkonbarriak Agintariena Txistulariak1 Txapeloaz-IXONE Txapeloaz-SAGAS Talde osoa Kaixarranka Txistulariak2 Sujetadoreak-1 Kaixari adi Sujetadoreak-2 Banangoa-NESKAK Banangoa-MUTILAK Banangoa-IXONE+ARATZ IXONE JANTZAN
Dantzari eguneko argazkiak Aikorren
Sondikan ospatu zan Dantzari eguneko argazkiak igon deituez Aikor.com-era.
Begiratu ze dotore agertzen garen Lainomendikoak!

Aupa Xabi eta bere “sujetadoreak”!

Agintariena

Hemen Sondikakoak (aurrean) eta gu (atzean).

Zamudioko neskak be agertzen dira.

Larrain dantza.
Dantzari eguneko argazkiak Dantzaneten
Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren web orrian be hainbat argazki dagoz Dantzari egunekoak. Behean deukozuez gu agertzen garenetako batzuk.
123Hurrengoak >
© Lainomendi 2008