Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
Argazki gehiago
EUSKOSOUNDekoek gure ekitaldiko argazkiak igo dituzte haein webgunera.

Ikusteko klikatu hemen
ESKERRIK ASKO Euskosound!

Bizkaitik Bizkaira Euskal Herrian zehar (argazkiak)
Ikurrina

ESKERRIK ASKO EKITALDI BEREZI HAU ANTOLATZEN LAGUNDU DIGUZUEN GUZTIOI!

Argazkiak: Aner Mentxaka

Ikurrina Alaitz aurkezten_1 Alaitz aurkezten_2 Kaixarranka_1 Kaixarranka_2 Kaixarranka_3 Kaixarranka_4 Zintak_1 Zintak_2 Zintak_3 Zintak_4 Txakolin_1 Txakolin_2 Txulalai_1 Txulalai_2 Txulalai_3 Gasteizko balsa_1 Gasteizko balsa_2 Gasteizko balsa_3 Eltziego_1 Eltziego_2 Lantz_1 Lantz_2 Lantz_3 Lantz_4 Gotzon txistulari Gotzon, Idurre eta Jaime Axuri beltza_1 Axuri beltza_2 Axuri beltza_3 Buhameak_1 Buhameak_2 Buhameak_3 Martxa_1 Martxa_2 Martxa_3 Martxa_4 Abesbatza_1 Abesbatza_2 Bizar dantza_1 Bizar dantza_2 Bizar dantza_3 Bizar dantza_4 Bizar dantza_5 Kaxkarot_1 Kaxkarot_2 Uztai txiki Uztai handi_1 Uztai handi_2 Uztai handi_3 Sorgin dantza_1 Sorgin dantza_2 Sorgin dantza_3 Jone bertsotan Banango zaharra_1 Banango zaharra_2 Banango zaharra_3 Bagare_1 Bagare_2 Bagare_3 Bagare_4 Bagare_5 Bagare_6 Amaiera_1 Amaiera_2 Amaiera_3 Amaiera_4 Amaiera_5 Amaiera_6 Amaiera_7 Amaiera_8 TALDE OSOA
Gabonetako ekitaldi berezia!
BBEH_kartela
Aurten maskaradak Santa Grazik
Maskaradak 94
Argazkia: www.berria.info Santa Graziko azken maskaradak, 1994an.



Aurten Santa Grazi herriak antolatu eta eramango ditu maskaradak herriz herri eta ohitura denez Santa Grazin bertan izango dira lehen eta azken saioak.

Badira 17 urte Santa Grazi herriak maskaradarik ematen ez zuela (azkena, 1994an egin zuen) eta horregatik ikusmina handia da.

ARIZALE GEHIENAK EMAKUMEAK
Guztira 30 gaztek hartuko dute parte maskaradak antolatzen eta urritik ari dira ensaioak egiten. Baina 1994an ez bezala, aurtengoan emakumezkoak izango dira gehienak, baita kargu nagusietan ere. 2007an bezala, aurten ere Xorrotx biak neskak izango dira eta 2011an Kerestuak, Zamaltzaina zikiratzen dutenak, ere neskak izango dira lehenengo aldiz (beno, lehen-lehenengoz ez, 1992an, Eskiulan, maskarada bereziak egin baitziren, andrek bakarrik egindakoak).

Hauek izango dira arizaleetako batzuk:
XORROTXAK: Julie Iribe eta Sophie Xutahandi
KABANA HANDIA: Dominique Pinke
PITXU: Franck Errezaret
BUHAMEEN JAUNA (edo erregea): Herve Chuburu
DANTZA ESKOLATZAILE (irakasle): Jean Etxegoien


JELKALDIAK
Negu gorritik udaberria heldu arte, igandero izaten dira emanaldi edo jelkaldiak Zuberoan zehar. Hauxe da 2011ko Zuberoako maskaraden egutegia:

OTSAILA
- 6, Santa Grazi
- 13, Altzai
- 27, Arrokiaga

MARTXOA
- 6, Atharratze
- 12, Idauze
- 13, Ligi-Atherei
- 20, Iruri
- 27, Urdiñarbe

APIRILA
- 3, Aloze
- 10, Hoki (Sohüta)
- 17, Altzürükü
- 24, Barkoxe

MAIATZA
- 1, Larraine
- 8, Gamere-Zihiga
- 15, Santa Grazi


Iturriak: Xiberoko botza eta www.berria.info
Folklore jaialdia Loiun
Folklore-KARTELA


LOIUn
Abenduak 5, igandea, 13:00etan
(Loiuko Pilotalekuan)


DANTZA EMANALDIA:
- Grupo Folclórico de VILA VERDE - (Portugal)

- Grupo folclórico LOS JATEROS, Fregenal de la Sierra (Extremadura)

- Gorantzaileak Dantza Taldea, Sondika (Euskal Herria)



Sarrera doan!!

Euskal Herriko dantzari eguna 2010 Baionan.
dantzari eguna
Urtero herrialde desberdin batean antolatzen da Euskal Herriko Dantzari Eguna, eta iaz Atarrabian, Nafarroan, ospatu ondoren, 2010eko Dantzari Eguna Lapurdin, Baionan ospatuko da datorren maiatzaren 2an.

Pierre “Betti” Betelu larputar dantza-maisua izango dute gogoan
Dantzari Egunean, izan ere, aurten 20 urte bete dira Arrangoitzekoa
hil zela.

Baionako errugbi zelaian egingo da ekitaldi nagusia, eta aurreko
egunetan mahainguru bat eta ikuskizun bat izango dira.

OMENDUA: “Betti” Betelu
Pierre Betelu 1924an jaio zen Arrangoitzen. Oldarra taldean eman zituen lehen dantza urratsak 1944an eta 1953an Bi-harri taldea sortu zuen Biarritzen. 1969tik aurrera Begiraleak dantza taldearekin lan andana egin zuen eta mutxikoak irakasteari heldu zitzaion heriotzak 66 urterekin harrapatu zuen arte 1990eko otsailean.

EGITARAUA:
10:30ean: Desfilea.
11.30ean: DANTZA EMANALDIA Baionako errugby zelaian.
(Euria egingo balu, kiroldegian)
-ARABA: Neska mutilak azkenean pozik, Araiako jota, Uruñuela.
-NAFARROA BEHEREA: Soka-dantza, Euskaldunak, Sorginak eta Kadrila.
-BIZKAIA: Dantzari-dantza (zortzinango, makil jokoa eta txotxongilo), Gorulariak (arku-dantza eta dominguillo).
-GIPUZKOA: Agurra, Ezpata-dantza eta Zinta dantza.
-LAPURDI: Ahurtiko makil-dantza, Makil txiki berri eta Beteluren fandangoa.
-NAFARROA: Pamplonas, Desmayo, Lesaka (makil gurutze, zeharkakoa, zubi gainekoa).
-ZUBEROA: erabakitzeko dago.
14.00etan: Bazkaria
17.00etan: Erromeria
21.00etan: Amaiera

Informazioa eta argazkia: www.dantzan.com
Badatoz inauteriak!
Urtarrilaren 17tik otsailaren 21era, INAUTERIETAKO EGUTEGIA topera edukiko dugu Euskal Herrian. Egutegi osoa jakiteko edo inauterietako bideoak ikusteko klikatu hemen .

TXORIERRIN ere inauteriak ospatuko ditugu, guk Derion bertan eta SONDIKAKO INAUTERIETAN (otsailaren 19tik 20ra).

Domekan hasi ziren Maskaradak Zuberoan. Behean dituzue Larraineko dantzari eta arizaleen argazki batzuk.

ZUEK ERE HAS ZAITEZTE MOZORROAK PRESTATZEN!


(Argazkiak: Iñaki Zugasti ).

2010eko Zuberoako maskaradak
Larraineko maskaradak 2010
Argazkia: www.dantzan.com


Aurten Larraine herriak antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak eta ohitura denez Larrainen bertan izango dira lehen eta azken saioak.

Hauxe da 2010eko Zuberoako maskaraden egutegia:
• Urtarrilak 17, igandea: Larraine*
• Urtarrilak 24, igandea: Ligi
• Urtarrilak 31, igandea: Atharratze
• Otsailak 7, igandea: Eskiula
• Otsailak 14, igandea: Muskildi
• Otsailak 21, igandea: Arrokiaga
• Martxoak 7, igandea: Altzürükü
• Martxoak 14, igandea: Altzai*
• Martxoak 21, igandea: Santa Grazi
• Martxoak 28, igandea: Aloze
• Apirilak 4, igandea: Barkoxe
• Apirilak 11, igandea: Urdiñarbe
• Apirilak 18, igandea: Larraine

*Egun hauetan, maskarada eta barrikada segidan egin nahi dituzte, hau da, dena goizez eta ez goiz eta arratsaldez ohikoa den modura.

ELURRAREN ERAGINEZ BERANDUAGO
Joan den igandean hastekoak ziren, baina elurrarengatik bertan behera utzi behar izan zuten aurkezpen saioa. 20 zentimetroko elurrak estaltzen zituen Pirinioetako herritxo honetako kaleak eta, ondorioz, ospakizun egun handia bertan behera gelditu zen. Beraz, astebete atzeratu da maskaraden hasiera.


Iturria: Xiberoko botza
Zutik taldeko partaideak barriro alkartu dira.

(Argazkia handiago ikusteko, sakatu gainean)

Testua: Aikor!

Zutik Derioko dantza taldea 80ko hamarkadaren hasieran desagertu egin zen. Hogei urte baino gehiago pasatu dira ordutik hona eta partaide batzuek nostalgia izan, eta berriro elkartzea pentsatu dute. Lagunarteko bazkaria antolatu nahi dute eta horrezaz gainera, Santiago jaietan dantzatzeko prest dauden guztiekin dantza ekitaldia burutzeko asmoa ere badute.

Hori dela-eta, deialdi zabala luzatu die taldeko kide ohiei. Otsailaren 27an eta martxoaren 13an arratsaldeko 8etan bilduko dira Derioko institutuan, bazkaria zein dantza saioa prestatzen hasteko.

Antolatzaileekin konkatuan jarri nahi duenak telefono zenbaki honetara dei dezake: 94 608 95 42 (Esther); edo mezua agindu tx.martin@hotmail.com helbide elektronikora.

GORA DERIOKO DANTZARIAK!!!


Hasi dira aurtengo maskaradak.
kerextua eta buhamea
Aurten Barkoxeko (Zuberoa) gazteek prestatu dituzte Euskal Herri osoan hain ezagunak diren Zuberoako maskaradak. Urtarrilaren 11n hasi ziren eta apirilaren 12a arte herririk herri ibiliko dira domekaro. Guztira 12 emanaldi egingo dituzte, ohitura den legez, herrian bertan hasi eta amaituta. (Informazio gehiago hemen ).

Aurtengo maskaraden BIDEO BAT Berriaren webgunean dago.
Ikusteko sakatu hemen.

Deriotik 2004an egin genuen bidaiatxo bat Zuberoara eta primeran pasatu genuen, ezta lagunak? Horren lekuko beheko argazkiok.
kerextua eta buhamea barrikadak ikusten barrikadak Urdiñarben Kabana handia txerreroa, kantiniersak, zamaltzainak eta enseinaria txorierritarrak pertsonaiekin alproja taldea osorik
12Hurrengoak >
© Lainomendi 2008