Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
Argazki gehiago
EUSKOSOUNDekoek gure ekitaldiko argazkiak igo dituzte haein webgunera.

Ikusteko klikatu hemen
ESKERRIK ASKO Euskosound!

Bizkaitik Bizkaira Euskal Herrian zehar (argazkiak)
Ikurrina

ESKERRIK ASKO EKITALDI BEREZI HAU ANTOLATZEN LAGUNDU DIGUZUEN GUZTIOI!

Argazkiak: Aner Mentxaka

Ikurrina Alaitz aurkezten_1 Alaitz aurkezten_2 Kaixarranka_1 Kaixarranka_2 Kaixarranka_3 Kaixarranka_4 Zintak_1 Zintak_2 Zintak_3 Zintak_4 Txakolin_1 Txakolin_2 Txulalai_1 Txulalai_2 Txulalai_3 Gasteizko balsa_1 Gasteizko balsa_2 Gasteizko balsa_3 Eltziego_1 Eltziego_2 Lantz_1 Lantz_2 Lantz_3 Lantz_4 Gotzon txistulari Gotzon, Idurre eta Jaime Axuri beltza_1 Axuri beltza_2 Axuri beltza_3 Buhameak_1 Buhameak_2 Buhameak_3 Martxa_1 Martxa_2 Martxa_3 Martxa_4 Abesbatza_1 Abesbatza_2 Bizar dantza_1 Bizar dantza_2 Bizar dantza_3 Bizar dantza_4 Bizar dantza_5 Kaxkarot_1 Kaxkarot_2 Uztai txiki Uztai handi_1 Uztai handi_2 Uztai handi_3 Sorgin dantza_1 Sorgin dantza_2 Sorgin dantza_3 Jone bertsotan Banango zaharra_1 Banango zaharra_2 Banango zaharra_3 Bagare_1 Bagare_2 Bagare_3 Bagare_4 Bagare_5 Bagare_6 Amaiera_1 Amaiera_2 Amaiera_3 Amaiera_4 Amaiera_5 Amaiera_6 Amaiera_7 Amaiera_8 TALDE OSOA
Gabonetako ekitaldi berezia!
BBEH_kartela
Txorierrin ere fandango!

Lainomendiko kideak ekitaldi osteko luntxean.


Aurtengoan be ez dogu hutsik egin!
Aikor aldizkariaren 10.urteurrenean egon gara.

Modu berezian hartu dogu parte, guk dakigun moduan, JANTZAN!!

Bertokoko kantariek Jotea eta Arin-arina abestu euskuezan eta
Txorierriko dantza talde guztietako ordezkariok alkarregaz egin gendun jantza!
ZORAGARRIA IZAN ZAN! ESKERRIK ASKO HURRERATU ZENTZIEN GUZTIOI!!!!

ZORIONAK AIKOR!

EKITALDIAN…

Eider eta Aratz lehenengo lerroan, atzean, Haritz eszenatokian.


Aretoa bete jende

LUNTXEAN…

Non dago Wally? Ezetz topatu Lainomendikorik?


Sondikako Gorantzaileak taldeko dantzariak.


Lezamako Kurutze dantza taldekoak.
Aurten maskaradak Santa Grazik
Maskaradak 94
Argazkia: www.berria.info Santa Graziko azken maskaradak, 1994an.



Aurten Santa Grazi herriak antolatu eta eramango ditu maskaradak herriz herri eta ohitura denez Santa Grazin bertan izango dira lehen eta azken saioak.

Badira 17 urte Santa Grazi herriak maskaradarik ematen ez zuela (azkena, 1994an egin zuen) eta horregatik ikusmina handia da.

ARIZALE GEHIENAK EMAKUMEAK
Guztira 30 gaztek hartuko dute parte maskaradak antolatzen eta urritik ari dira ensaioak egiten. Baina 1994an ez bezala, aurtengoan emakumezkoak izango dira gehienak, baita kargu nagusietan ere. 2007an bezala, aurten ere Xorrotx biak neskak izango dira eta 2011an Kerestuak, Zamaltzaina zikiratzen dutenak, ere neskak izango dira lehenengo aldiz (beno, lehen-lehenengoz ez, 1992an, Eskiulan, maskarada bereziak egin baitziren, andrek bakarrik egindakoak).

Hauek izango dira arizaleetako batzuk:
XORROTXAK: Julie Iribe eta Sophie Xutahandi
KABANA HANDIA: Dominique Pinke
PITXU: Franck Errezaret
BUHAMEEN JAUNA (edo erregea): Herve Chuburu
DANTZA ESKOLATZAILE (irakasle): Jean Etxegoien


JELKALDIAK
Negu gorritik udaberria heldu arte, igandero izaten dira emanaldi edo jelkaldiak Zuberoan zehar. Hauxe da 2011ko Zuberoako maskaraden egutegia:

OTSAILA
- 6, Santa Grazi
- 13, Altzai
- 27, Arrokiaga

MARTXOA
- 6, Atharratze
- 12, Idauze
- 13, Ligi-Atherei
- 20, Iruri
- 27, Urdiñarbe

APIRILA
- 3, Aloze
- 10, Hoki (Sohüta)
- 17, Altzürükü
- 24, Barkoxe

MAIATZA
- 1, Larraine
- 8, Gamere-Zihiga
- 15, Santa Grazi


Iturriak: Xiberoko botza eta www.berria.info
Aikorren 8.urteurrenean egon ginen
SARRERAN...




...ETA LUNTXEAN!



Eta primeran pasatu genuen!

ZORIONAK AIKOR!
Badatoz inauteriak!
Urtarrilaren 17tik otsailaren 21era, INAUTERIETAKO EGUTEGIA topera edukiko dugu Euskal Herrian. Egutegi osoa jakiteko edo inauterietako bideoak ikusteko klikatu hemen .

TXORIERRIN ere inauteriak ospatuko ditugu, guk Derion bertan eta SONDIKAKO INAUTERIETAN (otsailaren 19tik 20ra).

Domekan hasi ziren Maskaradak Zuberoan. Behean dituzue Larraineko dantzari eta arizaleen argazki batzuk.

ZUEK ERE HAS ZAITEZTE MOZORROAK PRESTATZEN!


(Argazkiak: Iñaki Zugasti ).

2010eko Zuberoako maskaradak
Larraineko maskaradak 2010
Argazkia: www.dantzan.com


Aurten Larraine herriak antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak eta ohitura denez Larrainen bertan izango dira lehen eta azken saioak.

Hauxe da 2010eko Zuberoako maskaraden egutegia:
• Urtarrilak 17, igandea: Larraine*
• Urtarrilak 24, igandea: Ligi
• Urtarrilak 31, igandea: Atharratze
• Otsailak 7, igandea: Eskiula
• Otsailak 14, igandea: Muskildi
• Otsailak 21, igandea: Arrokiaga
• Martxoak 7, igandea: Altzürükü
• Martxoak 14, igandea: Altzai*
• Martxoak 21, igandea: Santa Grazi
• Martxoak 28, igandea: Aloze
• Apirilak 4, igandea: Barkoxe
• Apirilak 11, igandea: Urdiñarbe
• Apirilak 18, igandea: Larraine

*Egun hauetan, maskarada eta barrikada segidan egin nahi dituzte, hau da, dena goizez eta ez goiz eta arratsaldez ohikoa den modura.

ELURRAREN ERAGINEZ BERANDUAGO
Joan den igandean hastekoak ziren, baina elurrarengatik bertan behera utzi behar izan zuten aurkezpen saioa. 20 zentimetroko elurrak estaltzen zituen Pirinioetako herritxo honetako kaleak eta, ondorioz, ospakizun egun handia bertan behera gelditu zen. Beraz, astebete atzeratu da maskaraden hasiera.


Iturria: Xiberoko botza
Dantzari bat Lehendakari
Modan dago antza, agintari izateko dantzari izatea. Halaxe erakutsi zigun EHUko errektore berriak, Iñaki Goirizelaiak, bere izendapen egunean bertan, dantzariekin jota ederra dantzatuz:


(Argazkia: www.deia.com)

Laster EAEko lehendakari izango omen den Patxi Lopez ere, gaztetan dantzaria izan zela deskubritu dugu. Hona hemen argazkia:


(Ezkerretik lehenengoa da. Argazkia: www.flickr.com)

Hemendik aurrera, agian, Curriculumean dantzariak garela maiuskulaz ipini beharko dugu. MODAN GAUDELA, AIZUE!!


Agoizko dantza taldearen
maiatza-ekaina
Agoizko (Nafarroa) dantzariek ETB2ko “El calendario del año” saioa irabazi zuten (Txorierriko Goiherri soka tira taldeari aurrea hartuz), baina programa eten egin dute. Egutegia osatu gabe geratzeko arriskua zutela ikusita, euren kabuz Lucho Rengifo programako argazkilariarekin berba egin eta bera eta bere lantaldea konbentzitu zituzten falta zitzaizkien 6 argazkiak ateratzeko.

Zugarramurdiko kobetan atera dituzte azken argazkiok eta Agintariena, Txotxongilo, Kaskarotak, Xemeingo ezpata-dantza, Uztai-dantza eta Aurreskua dira argazki berrietan ageri diren dantzak. ETB2ko programan ateratako beste sei argazkiak Agoitzen bertan atera zituzten eta hauek dira bertan ageri diren dantzak: Luzaideko kontradantzak, Zinta-dantza, Arabako paloteoa, Eltziegoko dantzak, Xiberuko godalet-dantza eta akelarre baten eszena.

2009ko egutegi hau internet bidez eros daiteke Angiluerreka webgunean.

Azken sei argazkiak beheko aldean dituzue ikusgai.
Programan ateratako seiak ikusteko, berriz, sakatu hemen.
ETB2ko programan Agoizko dantzariak agertu zireneko programa osoa ere sareratu dute eta hementxe duzue hiru zatitan:

Agoizko Dantzariak ETB2ko "El Calendario del Año" saioan. 1. zatia.


Agoizko Dantzariak ETB2ko "El Calendario del Año" saioan. 2.zatia.


Agoizko Dantzariak ETB2ko "El Calendario del Año" saioan. 3.zatia.
maiatza-ekaina Agintariena Aurreskua Kaskarotak Txotxongilo Uztai dantza Xemeingo ezpata dantza
12Hurrengoak >
© Lainomendi 2008