Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
ZORIONAK IXONE!!!
Irteeran1
Pasa dan maiatzaren 29an EUSKAL EZKONTZA euki gendun barriro Derion. Oraingoan gure taldekide baten benetako ezkontza izan zan! ZORAGARRIA!

Taldeko “beteranetako bat” dogu Ixone. Lainomendiren hasieratik partaide eta dantzari izan da eta baita urte askotan irakasle be. Ondo merezitako dantza-sorta dantzatu geuntsan! Ez zendun gitxiago merezi Ixone!

Hasteko ohorezko Aurreskua Ixone eta Sagasentzat. Lau mutil aurretik (lehenengo zatia Alexek, bigarrena Ikerrek eta hirugarrena Xabierrek eta Aratzek) eta neskak eta FAMILIAKOAK atzetik Agurra (Ixoneren ama Esther eta neba Xabi eta Sagasen lobak). ZELAKO SORPRESA HARTU EBEN BIEK! Ez ebezan familiakoak hor espero inondik inora!

Gero taldekideok Agintariena dantzatu geuntsan (ezpata ondo dagoz, ezta Sagas?) eta jarraian, ezkonbarriakaz batera Txapeloaz (Ryan´s polka) egin gendun. Taldeko argazkia atara eta kalejiran beherantza joan ginen.

Behean, Elenaren taberna aurrean, Kaixarranka dantzatu geuntsan, zelan ez! Eta amaitzeko Banangoa neska eta mutilak eta baita andragaiak be! AUPA IXONE JANTZARI! HORI DONA ETA!

Zorionak IXONE eta SAGAS!!!
ZORIONTSUAK IZAN!




OHARRA: Argazkiak handiago ikusteko klikatu ganean eta gero lupan.
Irteeran1 Aitagaz sarreran Dantzariak eta jentea Arkua-1 Arkua-2 Arkua-3 Irteeran2 Alex Iker Xabi eta Aratz Agurra1 Ezkonbarriak Agintariena Txistulariak1 Txapeloaz-IXONE Txapeloaz-SAGAS Talde osoa Kaixarranka Txistulariak2 Sujetadoreak-1 Kaixari adi Sujetadoreak-2 Banangoa-NESKAK Banangoa-MUTILAK Banangoa-IXONE+ARATZ IXONE JANTZAN
Zorionak Almike!!
Amike eta Kepa


Aurreko zapatuan beste taldekide bat ezkondu zitzaigun, Almike. Emozionantea izan zen benetan!

Kepak, bere senargaiak, agurra dantzatu zion berak ezer ez zekiela (beheko argazkiak abarketak janzten ikus dezakegu) eta denok harrituta utzi gintuen! Erne ibili Kepa, Lainomendiko hurrengo fitxajea izango zara eta!

Andonik eta Mirenek ere (bere neba-arrebak) dantza bana dantzatu zioten beste taldekideokin. Amaieran, denok batera (ezkonberriak barne) Olagueko esku dantza dantzatu genuen.

Hurrengo ezkontza maiatzaren 29an.
Amike eta Kepa Danok jantzan Kepa abarketak ipiniten Miren+neskak Ezkonberriak Almike despedidan
© Lainomendi 2008