Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
ZORIONAK IXONE!!!
Irteeran1
Pasa dan maiatzaren 29an EUSKAL EZKONTZA euki gendun barriro Derion. Oraingoan gure taldekide baten benetako ezkontza izan zan! ZORAGARRIA!

Taldeko “beteranetako bat” dogu Ixone. Lainomendiren hasieratik partaide eta dantzari izan da eta baita urte askotan irakasle be. Ondo merezitako dantza-sorta dantzatu geuntsan! Ez zendun gitxiago merezi Ixone!

Hasteko ohorezko Aurreskua Ixone eta Sagasentzat. Lau mutil aurretik (lehenengo zatia Alexek, bigarrena Ikerrek eta hirugarrena Xabierrek eta Aratzek) eta neskak eta FAMILIAKOAK atzetik Agurra (Ixoneren ama Esther eta neba Xabi eta Sagasen lobak). ZELAKO SORPRESA HARTU EBEN BIEK! Ez ebezan familiakoak hor espero inondik inora!

Gero taldekideok Agintariena dantzatu geuntsan (ezpata ondo dagoz, ezta Sagas?) eta jarraian, ezkonbarriakaz batera Txapeloaz (Ryan´s polka) egin gendun. Taldeko argazkia atara eta kalejiran beherantza joan ginen.

Behean, Elenaren taberna aurrean, Kaixarranka dantzatu geuntsan, zelan ez! Eta amaitzeko Banangoa neska eta mutilak eta baita andragaiak be! AUPA IXONE JANTZARI! HORI DONA ETA!

Zorionak IXONE eta SAGAS!!!
ZORIONTSUAK IZAN!




OHARRA: Argazkiak handiago ikusteko klikatu ganean eta gero lupan.
Irteeran1 Aitagaz sarreran Dantzariak eta jentea Arkua-1 Arkua-2 Arkua-3 Irteeran2 Alex Iker Xabi eta Aratz Agurra1 Ezkonbarriak Agintariena Txistulariak1 Txapeloaz-IXONE Txapeloaz-SAGAS Talde osoa Kaixarranka Txistulariak2 Sujetadoreak-1 Kaixari adi Sujetadoreak-2 Banangoa-NESKAK Banangoa-MUTILAK Banangoa-IXONE+ARATZ IXONE JANTZAN
Dantzari eguneko argazkiak Aikorren
Sondikan ospatu zan Dantzari eguneko argazkiak igon deituez Aikor.com-era.
Begiratu ze dotore agertzen garen Lainomendikoak!

Aupa Xabi eta bere “sujetadoreak”!

Agintariena

Hemen Sondikakoak (aurrean) eta gu (atzean).

Zamudioko neskak be agertzen dira.

Larrain dantza.
Dantzari eguneko argazkiak Dantzaneten
Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren web orrian be hainbat argazki dagoz Dantzari egunekoak. Behean deukozuez gu agertzen garenetako batzuk.
Sª Isidro eta dantzari eguna: Luhartzen bideoak






ESKARRIK ASKO LUHARTZ!!!
Erdu Lainomendiren ekitaldira!
Zorionak Almike!!
Amike eta Kepa


Aurreko zapatuan beste taldekide bat ezkondu zitzaigun, Almike. Emozionantea izan zen benetan!

Kepak, bere senargaiak, agurra dantzatu zion berak ezer ez zekiela (beheko argazkiak abarketak janzten ikus dezakegu) eta denok harrituta utzi gintuen! Erne ibili Kepa, Lainomendiko hurrengo fitxajea izango zara eta!

Andonik eta Mirenek ere (bere neba-arrebak) dantza bana dantzatu zioten beste taldekideokin. Amaieran, denok batera (ezkonberriak barne) Olagueko esku dantza dantzatu genuen.

Hurrengo ezkontza maiatzaren 29an.
Amike eta Kepa Danok jantzan Kepa abarketak ipiniten Miren+neskak Ezkonberriak Almike despedidan
Eta argazki gehiago!
Txokolatea hartzen
Argazki eta bideoak ikusita ez dago esan beharrik, ezta? PRIMERAN pasau genduan Derioko aratusteetan!

Kiroldegian talde osoak batera egin genduan jantzan: txikerrak, ertainak, nagusiak eta andrak.

Gero, Guraso Elkarteak prestautako txokolate beroa edan ostean, herriko kaleetatik jarraitu genduan lotu barik!
Hotza kentzeko modu hoberik ba ete dago?
Txokolatea hartzen Jendea Ainhoa semeagaz BNko martxa Martxa-txikiak1 Martxa-txikiak2 Martxa-txikiak3 Txokolate beroa Amaiketako aurrean Amaiketako aurrean Amaiketako aurrean dantzari batzuk kalez kale kalez kale
Inauterietako BIDEOAK!
ZAZPI JAUZI


TABERNETAN JANTZAN


Argazki gehiago
Danok
Danok Gorka Txistua zakarrontzi gainean Banangoa Banangoa danok Txistulariari Beheeera
Inauterietako argazkiak
Nor da?
Nor da? Neska gaztetxoak Andrak Derioko mulatak Musikariak Jolasten Tisanan Tabernan jantzan Neba-arrebak jantzan Katea Borobila Jota Mendian Batzuk
1234Hurrengoak >
Honi Buruz
DERIOKO LAINOMENDI TALDEA EUSKAL KULTURAREN ALDEKO TALDEA DA.

1989an sortu zen eta 1990etik hona euskal dantza eta txistu klaseak eten gabe eman izan ditugu, baita euskara eta euskal kulturaren aldeko ekitaldietan parte hartu ere.
Argazkiak
Bilatu

© Lainomendi 2008