Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
Bizar dantza egin genuenekoa
Sª Isidro eta dantzari eguna: Luhartzen bideoak






ESKARRIK ASKO LUHARTZ!!!
Erdu Lainomendiren ekitaldira!
Sª Isidrotako ekitaldia
Urtero legez, herriko jaietan ekitalditxoa egin dogu aurten be. Pasa dan zapatuan, maiatzaren 9an, herriko plaza dantzariz bete gendun.



Neska-mutil txikerrenetatik hasi eta andra nagusietara bitartean, adin guztietako derioztarrak ibili ginen jantza eta jantza. Txikitxuenek ilusio handiz dantzatu eben kursoan zehar ikasitakoa (Txulalai, Zapatain, Zazpi jauzi, ...) eta neska ertainek Kontrapasa lehenengoz egin eben.

Mutil txiker zein nagusiek, hanka zeinek gehiago altxatzen dauan erakutsi euskuen eta andra nagusiek, Biasteriko jota dantzatu euskuen dotore-dotore. Bikain neskak!!



Ez zan lehenengo aldia gure mutilek Kaixarranka dantzatu ebena, baia orain arte Xabik dantzatu izan dau eta aurten Iker estrenatu da. Ederto egin zendun Iker! Bermeon hobeto baietz!!


Ekitaldiagaz amaitzeko, dantzari guztiok kaixa inguruan jotea eta arin-arina egin genduzan.


Hurrengo ekitaldia BIZKAIKO DANTZARI EGUNA BERMEON!!!




Aupa Lainomendi!!



OHARRA: Argazkiak handiago ikusteko gainean sakatu.
Maiatzaren 9an, Derioko plazan.
SAN ISIDRO 2008
Agurra
Urtero bezela Isidro Deunaren jaietan Lainomendi dantza taldekoek herriko plazan ekitaldia eskeini genuen. Arratsaldeko seiak bueltan hasi zen Institutuan hasitako kalejira batekin, Herriko Plazan bukatuz, non, ordu t´erdi - bi orduko dantza saioa izan zen ikusgai.

Ikurrin dantzarekin eman genion hasiera, 106 dantzariok plazan gure tokietan prest geundelarik. Dantza ezberdinak dantzatu ziren, hala nola, Dantzari dantza, Zozo dantza, Gipuzkoako Arku dantza, Bizkaiko Zinta dantza, Txulalai, Zapatain, San Petrike, Kaxkarrot… eta aipagarrienen artean, berritasun bezela, mutil nagusiek dantzaturiko Banango Zaharra eta neska nagusiek dantzaturiko Jota eta Arin-arin koreografia izan genituen.

Ekitaldiari amaiera emateko, berriz ere, 106 dantzariok plazaratu ginen Lantzeko Ihauteriak dantzatuz, dantzariez gain ikusleen arteko jendeak ere parte hartu zuen.

Jai giro atsegina sortu genuen plazan, 200-250 ikusle inguru bildu zirelarik.

Gure ekitaldiarekin argi geratu zen Derion Euskal Kulturak baduela bere txokoa eta ehunka pertsonez jarraitua eta babestua dela.
Agurra Sagar Dantza Agurrari adi Txikitxuak Txikitxuak Txikitxuak Arku Dantza Gipuzkoako Arku Dantza Zozo Dantza Zozo Dantza Zozo Dantza Banango Zaharra Mutilak Bizkaiko Zinta Dantza Fandango...
© Lainomendi 2008