TxepetxaAEK RSS Txokoa kudeatu
Txepetxa AEK
ABUZTUAN ETA IRAILEAN ERE ATERA "MIHI PUNTAN" DUZUN HORI
Jada ikastaro eta barnetegi batzuk bukatu dira, baina oraindik asko falta da uda bukatzeko eta abuztuko bigarren hamanostaldian zein iraileko lehen hamabostaldian euskara ikasiz edo praktikatuz udaz gozatzeko aukera bat baino gehiago zabalik duzu. Euskaltegian egiten diren ikastaro trinkoez gain, hauek dira abuztuan eta irailean egingo diren barnetegiak:

EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK
1B, 2. eta 3. mailak (14 egun. 90 ordu)
Datak:

- abuztuaren 16tik 29ra (abuztuak 5)

- abuztuaren 30etik irailaren12ra (abuztuak 19)

Lekua: Arantza (Nafarroa), Forua (Bizkaia)

Prezioa : 462 €

3. MAILA/EGA AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA (14 egun. 90 ordu)

Datak: abuztuaren 16tik 29ra (abuztuak 5)
Lekua: Forua (Bizkaia)
Prezioa: 462 €

AZTERKETAK PRESTATZEKO IKASTAROAK
IRAILEAN :1-27 arte
TXORIERRIN ERE
TXEPETXA EUSKALTEGIAN
arratsaldez 3 ordu

apuntatzeko.abuztuaren 31 arte
txepetxa@aek.org










--------------------------------------------------------------------------------





OHARRAK:





Parentesi barruan, izena emateko azken eguna

Prezio barruan sartzen dira eskolak, egonaldia eta otorduak

Hegoaldean, barnetegi bat baino gehiago eginez gero, beherapenak daude
udan ere berba lagun AEKgaz ibiltari.
Larunbatean Urduñatik Murgiara 24 euskaltzale mendizale eman zioten hasiera udako eskaintza goxoari. Euskara, kirola eta Euskal Herria ezagutzeko ustartzen duen aukera polit honi. Argazki gehiago hemen.

Gogoratu oraindik izena eman ahal duzuela gogoan izan beste barnetegi ibiltaria (bizikletaz), uztailaren 17tik 31ra Euskal Herriko errepideetan ibiliko da.

Izena ematea: ibiltaria@aek.org 630148 159
Prezioa: 450 euro dena barne

argazkiak: Asier Arroita Flickr galeria
Euskaltegiek erantzuna exijitzen diote Eusko Jaurlaritzari
Urte bete igaro da HPSen aldaketa eman zenetik. Orain arte behin eta berriro entzun ditugu honelakoak HPSeko arduradunen ahotik: «Gure nahia garbia da: atzerapausorik ezertan ez».

Baina euskaltegiok beste era batean bizi dugu hau guztia. Izan ere, gaur da eguna oraindik ere ez dakiguna zein izango den 10-11 ikasturtean izango dugun diru laguntza. Hori azken urte hauetan maiatzerako jakin izan dugu, eta horren arabera antolatu dugu hurrengo ikasturtea. Hori dela-eta, kezka oso zabaldurik dago: borondate oneko hitzetatik haratago oraindik ezer ez jakitea oso larria da, hurrengo ikasturtea erabat baldintzatzen duelako. Eta are larriagoa dena, ezer onik etorriko ez den seinalea izan daitekeela susmatzen dugu. Datorren ikasturtea nolakoa izango den ez jakiteak, zalantzan egoteak, atzerapausoak egongo direla pentsatzera garamatza.

Bilerak egin, egin ditugu, eta ba omen dago borondatea gauzak bideratzeko. Baina “krisia” berba da etengabe haien ahotik entzuten dugun bakarra.

Gauzak horrela, euskaltegietara hurbiltzen diren milaka ikasle horiek ordaindu beharko dute krisia berriro ere. Hizkuntza ofiziala den euskara ikasteko orduan beren poltsikotik egin beharko dute ahalegin handiagoa; doakotasunerako bidean berriro ere atzerapausoa emango da. Eta ez ikasleek bakarrik, euskaltegietan lanean ari diren euskara irakasleak, oraindik egoera normalizatua lortu gabe dugunean, berriro egoera ez egonkor batera, sasoi ilunetara, bueltatzeko arriskua aurreikus dezakegu.

Are gehiago, egindako azken bileran honelakoak entzun eta gero: “Legealdi hau txarra izango da, eta aurrekontuetan artazia sartu behar duenak euskalduntzearekiko sentimendurik ez du”.

Beraz, horren aurrean dei berezia egiten diogu Jaurlaritzari. Hasteko, neurriak har ditzala orain arte lortutakoaren bidean atzerapausorik eman ez dadin. Bigarrenik, sektore honi behar eta merezi duen aitortza eman diezaiola. Eta, azkenik, diru laguntzetatik laguntza iraunkor batera igarotzeko pausoak eman ditzala. Borondatetik eta hitz onetatik ekintzetara pasatzeko unea heldu dela uste dugu.

Euskaltegiak:
Batuz, IKA, Elkarlan, Deustuko Euskal irakaslegoa,
Maizpide euskaltegia, Bai & by, AEK
Ardoaren nondik norakoak ikasi ditugu
Mintza pratika ederra egiteko, eta ardoari buruz gehiago ikasteko aukera izan genuen joan den larunbatean.

Eltziegon "Luberri" upategia bisita genuen eta PARKER adituak 95 puntuz egokitutako ardoa dastatu eta erosi genuen.
Joaquinek eta bere emazteak, ardoaren gaur eguneko egoerari buruz hitz egin ziguten eta hamaiketako ederra eman.

Ondoren San Vicente De La Sonsierran "Valdeloyo" upategiko nagusia den Albertok bere mahastietara eraman gintuen.
Bertan aintzinako nekropolis bat eta bere ondoan, hasieran nola eta non egiten zuten ardoa ere erakutsi zigun.

Harri egokituaren gainean mahatsa zapaldu eta horretarako prestaturik zegoen harrizko zulora, nola bideratzen zuten ardoa azaldu zigun.

Horrez gain, gaur egun mahatsak duen lana eta hainbat bete beharren berri eman ere
.
Ondoren, euren txokoan primerako bazkaria jan ostean, Bastidara leku berezi batera eraman gintuen, eguna borobiltzeko.

Esan beharrrik ez dago, bueltan denok lo etorri ginela Derioraino. Autobusean etortzearen abantaila.
Errioxara Txangoa
Txepetxa euskaltegitik
BISITA KULTURALA


Ekainaren 19an
Goizeko 09etan


“Luberri” upategia (Eltziego)
bisita eta kopue

“Valdeloyo” upategia
(San Vicente De La Sonsierra)
bisita eta bazkarie

Bazkalostea Bastidan…



Animatzen bazara apunta zaitez
Tfnoa:944 543 967
Email:txepetxa@aek.org
udako ikastaroetarako matrikula zabalik Txorierriko AEKn
MATRIKULA ZABALIK:
udako ikastaroak
• IKASTARO TRINKOAK
• MAILA OFIZIALAK ETA EGA
• 2 ASTEKO BARNETEGIAK
• FAMILIENTZAKO BARNETEGIAK
• BARNETEGI IBILTARIAK

BARNETEGIAK IZENA EMANTEKO AZKEN EGUNA
Uztailaren 5etik 18ra Ekainaren 24an
Uztailaren 19tik abuztuaren 1era Uztailaren 8an
Abuztuaren 2tik abuztuaren 15era Uztailaren 22an
Abuztuaren 16tik 29ra Abuztuaren 5ean
Abuztuaren 30etik irailaren12ra Abuztuaren 19an

www.aek.org

eta Txepetxa euskaltegian
ikastaro trinkoak
Uztailean/ goizez
Irailean arratsaldez
Informatzeko deitu 944 543 967 telefonora
idatzi: txepetxa@aek.org
helbidea:Gorbea kalea 5 Derio
Txorierrin
izena emateko azken eguna: ekainaren 29a.
Dida Ar-Redadeg. Tipi-tapaKorrika Bretainian
Brezhoneg er Ger-etxean bretoieraz ber egin- mezua dutela, korrika ekitaldia burutzen ari da Bretainian.

Erandioko Berbots elkarteko kideak joan bertara eta Brest inguruko Ploudalmezeau herrian egin dute korrika, gure erandioztar lagunak.

Bestalde bihar AEK-ko hainbat kide izango dira 1098. kilometroa korrika egiten.
Korrika ekimena Europan zehar, hizkuntz gutxituen alde korrika
Euskararen alde AEK-k antolatzen duen Korrika pixkanaka mundu zabalera hedatzen ari da, eta hainbat hizkuntza gutxituk hartu dute adibidetzat.
Aurten egin dute lehen aldiz gaelikoaren aldeko Korrika, Rith 2010, eta
Bretainian Korrika, Ar Redadeg, bretoieraren aldeko lasterketaren bigarren edizioa, astelehenean hasiko da Roazhon-en, ostiralean Pondinen amaitzeko. Maiatzaren 10etik 15era eta 1.200 kilometroko luzera izango du guztira. (mapa ikus dezakezue argazkietan)

Berbots, Erandioko euskara elkarteak 708.kilometroa erosi du, eta Bretainara bidaliko du ordezkaritza eder bat KORRIKA egiteko, maiatzaren 13an, arratsaldeko 17.15ean, Brest inguruko kostaldean, Ploudalmézeau-n herrian.
Herri honetan antza 1977an sortu zen lehenengo Diwan ( gure ikastolaren parekoa).

AEK-k 1098. kilometroan parte hartuko du , maiatzaren 15ean. Osatzen ari den delegazioan Maider Heguy (Iparraldeko AEK-ko presidentea) eta Jakes Bortayrou (Iparraldeko arduraduna) izango dira.

Aurtengoan, Diwan bretoierazko eskolen eta egitasmoen alde 100.000 euro biltzea izango du xede Ar Redadeg-ek.

Kilometroa 100€tan da eta internet bidez informatzeko helbidea hau duzue: http://ar-redadeg.org/drupal/fr/mode/1166 .
Euskararen alde NAFARROAN
Nafarroako euskalgintzak, tartean AEK-k, maiatzaren 15ean Iruñean egingo den manifestaziora deitu du.

Euskarak Nafarroan bizi duen egoerarekin kezkatuta eta Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen kontrako jarrera salatzeko manifestazioa antolatu dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskalgintzako kideek eta norbanako euskaltzaleek.

Nafarroan euskalgintzan diharduten talde eta norbanako ugarik agertu diote babesa manifestazioari.
AEK-Hiru hamarkada garena ikasten


AEKren 13. mintegia burutuko du martxoaren 27an Gasteizen. Historia apur bat eginez gogoratu behar dugu 1965 inguruan nola sortu ziren lehen alfabetatze taldeak, euskaldunak bere hizkuntzan idazteko gai izateko helburuaz, eta jarraian, euskara ez zekitenek berreskuratzeko taldetxoak egiten hasi ziren.

Mugimendu guztia Euskaltzaindiak babestua eta bultzatua izan zen.
1974-75 ikasturtean, Gipuzkoako gau-eskolen elkartea sortu zen.

Nafarroara eta Iparraldera ere hedatu zen mugimendua eta koordinatzeko beharra sumatu zen. Hala, 1976an Bizkaiko ikasguek koordinatzea erabaki zuten. Koordinakunde horrek lehendabiziko aldiz AEK izena hartu zuen eta beranduago 1979ko azaroan lehen Mintegia egin genuen.
1980an ofizialki Iparraldeko AEK sortu zen.

Hurrengo pausua Euskaltzaindiaren ardurapetik irten eta ikasgu autonomoen koordinakundea izatetik Euskal Herriaren ikuspegi argia duen erakundea izatera igaro ginen.

Bitartean borondateaz gain Erakunde antolatua eta Euskal Herria euskalduntzeko helburu duen erakundea izaten jarraituz, urrats garrantzitsuak ematen ari garen erakundea izaten jarraitzen dugu, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. 100 euskaltegi baino gehiago eta 600 irakasle inguru gara, eta aurrera pausuak egiten jarraitzen dugu.

Jende artean txertatutako herri ekimena izanik, euskararen eragile aktiboa izateko konpromisoa dugu.
Hizkuntza sustapena, erabilera eta normalizazio orokorreko atalean bultzada ematea dugu helburu eta baita ere horretarako geu prestatu eta inguruko eragileekin elkarlanean aritzea.

Urte hauetako ibilbidea gogorra eta mamitsua ere izan da eta aurrera begira, gure 13. Mintegia burutuko dugu datorren martxoaren 27an Gasteizen, non 2010-2014-rako plan estrategikoa onartuko dugun.

Hiru hamarkada garena ikasten.

Martxoaren 27an XIII,MINTEGIA.
12345678910Hurrengoak >
Honi Buruz
Txorierriko AEKren bloga
Bilatu

Argazkiak
© Txepetxa AEK 2008