TxepetxaAEK RSS Txokoa kudeatu
Txepetxa AEK
Eskerrak emanez AEKri laguntzeagatik KORRIKA arrakastatsua burutzen
Txorierritik igaro da 18. Korrika parte hartze ikaragarriarekin. Larrabetzutik Enekuriraino, makina bat jende hurbildu zaio herri guztietan. “Eman euskara elkarri” leloa transmititu nahi izan dugu eta erantzunak argi utzi du herritar gehiengoa prest dagoela euskara babesteko eta laguntzeko.
“Badator Korrika” entzun eta jendea martxan hasten da. Lehenik, herritar batzuk hasten dira batzordeak antolatzen, lanak, ideia berriak eta ekitaldiak pentsatzen eta prestatzen... Eta gero, herritar gehiago hurbiltzen da parte hartzera: Korrika aurkezpena (Zamudion), arropa desfilea (Larrabetzu), murala pintatzea (Derion), herriko bazkariak eta afariak... Baita euskara elkarteak ere: antzerkia, zinea eta dokumentala. Eta Bertso eskola. Herri batzordeen ardura eta lanari esker ere jaitxoak antolatzen dira, erakusketak, umeentzako ekitaldiak... Ekitaldi kultural andana ipintzen dugu martxan borondatezko lana eginda.
Udalek ere laguntzen dute baimen bereziak ematen, lokalak uzten eta bestelako lanak egiten. Adibidez, Loiuko Udalak Korrika txikia antolatu du bertako batzordearekin batera. Baina aurten bereziki aipatu behar duguna gazteen ekintza berria da. Txorierriko herri guztietatik pasatuz eta musikaz, kantaz, jokoez eta umore onaz baliatuz, “Pintxopote maratoia” antolatu dute, eta herri bakoitzean, alaitasun eta armonia ederrean, euskaraz bizitzeko bizipoza zabaldu dute, egun bateko jai polita eginez.
Korrika lasterketa bat baino gehiago dela konturatuko zineten dagoeneko. Lekukoa eskuz esku pasatu dugu; horren ohorea batzuek izan dute, baina ondoan egon direnek indarra, ilusioa eta berotasuna eman dute. Tipi-tapa, tipi-tapa, badator Korrika; eta konturatu orduko di-da joan da.
Txorierriko AEKtik denoi eman nahi dizkiegu eskerrak: Zornotzatik etorri den irlandarrari, nekatuta egon arren Enekuri bidean oinez jarraitu duenari, Zamudion muletekin ibili denari, Metroak egin dituenari, klasetik irten eta itxaroten ordu bat baino gehiago eman duten Politeknikako eta Institutuko ikasleei, eskoletako irakasleei, haurrei, eta gurasoei, kilometro erdia erosi duten euskaltegiko ikasleei, enpresei, komertzioari, lagun elkarteei, bide bazterrera hurbildu diren herritarrei eta langileei, harrituta egon diren guiri-ei... den-denei, ESKERRIK ASKO.
Amets Azallus-ek idatzi eta irakurri zuen mezua
Ama hizkuntza


Ama hizkuntza esaten dugu hizkuntzak erditzen gaituelako.

Erditzen esaten dugu amak gu egiten gaituenean guk ere bera egiten dugulako ama, elkar egitea da erditzea. Antzeko zerbait gertatzen da hizkuntzarekin ere. Hizkuntzak egiten gaitu gu eta guk egiten dugu hizkuntza. Elkarren lekuko gara. Elkarri emanez bizi gara. Hizkuntzak guri eta guk hizkuntzari, arnasa eta izatea.

Ikasten ari denak ematen dio irakasten ari denari zentzua. Irakasten ari denak ematen dio hiztun zaharrari norabide berri bat. Hiztun zaharrak eman behar dio ikasten ari denari eskua. Denok eman behar diogu elkarri euskara.

Euskara da ene ama hizkuntza. Baina ama hizkuntza zer da? Ama hizkuntza ez da lehenik ikasten den hura, ez da amaren magalean jaso genuen hura, ama hizkuntza da, enetzat, pentsatzeko baliatzen dugun hizkuntza. Gure arrazoiak eta irudiak nola fabrikatzen ditugun han dago gure ama hizkuntza. Eta posible da, bizitzan zehar, euskara ama hizkuntza bilakatzea, euskaraz pentsatzen ikastea. Bide horretan zatoztenoi miresmen eta goraintzi, eta norbaitek esaten baldin badizue zuek euskaldun berriak zaretela, edo euskara ez dela zuen ama hizkuntza, esaiozue zaharra izatea ez zaiola inori gustatzen, eta bide batez, esaiozue, ama hizkuntza ez dela lehenik ikasten den hura, pentsamendua sortzen duen bakoitzaren hizkuntza baizik.

Herri hau ere euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen. Hautatzen diogun ama hizkuntzaren arabera dago gure herriaren geroa. Erdaraz mintzaraziko gaituztela? Badakigu hori. Herri honek pentsatu beharko du zerbait erdarari buruz, baina herri hau ezin da pentsatu erdaraz, herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen.

Herri bat erditu nahi badugu, inork erditzekotan, ama hizkuntzak erdituko gaitu.

Amets Arzallus
18.KORRIKA argazkiak Txorierri
Larabetzu
Aurten ordua eta eguraldia lagun eskolumeak ere parte hartu dute korrikan
Larabetzu Larrabetzu Lezama Lezama Zamudio Zamudio Derio Derio Loiu Loiu Sondika Sondika Erandio Goikoa Erandio Goikoa Derio Gure Señeak Larrabetzu Larrabetzu Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larabetzu Larrabetzu Larrabetzu Sondika Sondika Pintxopote-Zamudio pintxopote-Erandio Pintxopote-Loiu Pintxopote-Loiu Pintxopote-Sondika Pintxopote-Sondika Pintxopote-Sondika Pintxopote-Sondika Pintxopote-Sondika Pintxopote-Sondika Pintxopote-Sondik Pintxopote-Sondik Pintxopote-Sondik Pintxopote-Sondik Pintxopote-Sondik Pintxopote-Sondik Pintxopote-Sondik Pintxopote-Sondik Pintxopote-Sondik Pintxopote-Sondik Pintxopote-Sondik Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Derio Pintxopote-Zamudio Pintxopote-Zamudio Pintxopote-Zamudio Pintxopote-Zamudio Pintxopote-Zamudio Pintxopote-Zamudio Pintxopote-Zamudio Pintxopote-Zamudio Pintxopote-Zamudio Pintxopote-Zamudio Pintxopote-Zamudio Pintxopote-Zamudio pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-Lezama pintxopote-busean pintxopote-busean pintxopote-busean pintxopote-busean pintxopote-busean pintxopote-busean pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Horibai pintxopote-Erandio Zamudiotik Ikaslea-Lagatzukidea-Berbalagin 1732 Zamduio Zamdio Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Ikasleen kilometroa Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Larrabetzu Lezama Lezama Lezama Lezama Lezama Lezama Lezama Lezama Lezama Lezama Lezama Lezama Lezama Zamudio Zamudio Zamudio Zamudio Zamudio Zamudio Zamudio Zamudio Zamudio Zamudio Zamudio Zamudio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Derio Loiu Loiu Loiu Loiu Loiu Loiu Loiu Derion-erakuskta Zamudion pintxopote Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Sondika Erandio Goikoa Erandio Goikoa Erandio Goikoa Erandio Goikoa Erandio Goikoa Erandio Goikoa Erandio Goikoa Erandio Goikoa Erandio Goikoa Erandio Goikoa
Argazki gehiago.
AEKren Flickr erabiltzailetik lortutako argazkiak dira honako hauek.
Korrika Txorierritik!! Larrabetzuko bideoak!
ESKERRIK ASKO HAMAIKA TELEBISTA!!



Loiuko Korrika txikia
Joan den domekan, martxoaren 17an, egin genuen Korrika txikia Loiun. Euria egin arren, parte hartzaile asko izan genituen: umeak, gazteak, gurasoak, udaleko partaideak ...

Hauek izan ziren lekuko eramaleak:
1- Asier eta Sara (nagusienak)
2- Aitor eta Lander
3- Nahia eta Maite
4- Garbiñe eta Maialen
5- Markel, Endika eta Irati
6- Naroa eta Urko
7- Eider eta Eneko
8- Nora, Haizea eta Adriana
9- Oihana, Iratxe eta Galder
10- Jon eta Beñat
11- Irati eta Olatz

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZAILE GUZTIOI!!!!
Argazki erakusketa Derioko Kultur birikan
Erakusketa 2013
Aurreko Korrikako argazkiak ikusgai daude Derioko Kultur birikan (kultur etxe berrian).

ORDUTEGIA: 10:00etatik 22:00etara eta zapatu goizetan.

EGIN OSTERATXOA ETA IKUSI-IKUSI!!
Pintxo-poteo maratoia 1: Erandio-Loiu
Pintxo-poteo maratoia 2: Sondika
Pintxo-poteo maratoia 3: Derio
12345678910Hurrengoak >
© Txepetxa AEK 2008