TxepetxaAEK RSS Txokoa kudeatu
Txepetxa AEK
AEKideak mihia askatzeko antolatu dute Arabar Errioxara txangoa.
Derioko Txepetxa aek euskaltegitik ekainaren 21ean, ikasturteari amaiera emateko postre on bat antolatu genuen, hainbat lan, eskola ordu eta ekitaldi desberdin egin ondoren, Arabar Errioxako bodega batzuetara txangoa.
Goizeko 9:00etan ikasle, irakasle eta hainbat aekide Derion elkartu eta mini-minibus batean abiatu ginen Bastida aldera.
Lehenengo geldialdia Remelluri bodega dotorean egin genuen. Bertan bisita gidatua egin eta dastatzeko ardo kopa bat eman ziguten. Lekua zoragarria, Toloño mendipean, mahastiz inguratuta. Aukeran “Reserva” eta “Gran reserva” ardoak dastatu eta eros daitezke. Etxalde irteeran altxor historikoa, Erremelluriko nekropolia ikusi genuen.
Hemendik Eskuernagara, urtero legez, euskaltegian ezaguna dugun “Poroporen” bodegara, Ruiz de Oña Calvete bodegara, hain zuzen. Bertan etxean bezala; ardo dastaketa ikastaro azkarra eta bereziki goraipatzekoa, 2006ko uztakoa eta diseinuko ardoa.
Hortaz gain, bestelako kontuak ere azaldu zizkigun, familiaren transmisioa, zelan lan egiten duten, zein arazo dituzten orain, nola moldatzen diren… eta gu hamaiketakoa eta ardoak dastatzen, eta aipatzekoa bertako ogia, zein goxoa!!
Eguerdiko 15:00etan, poz-pozik, Eskuernagatik Rivas de Teresora bazkaltzera, arkumea goxo-goxoa eta noski, bertako ardo gehiago. Ondoren lo kuluxka, eta txangoari amaiera kultural-historikoa emateko La Hechicera trikuharria ikusi genuen eta mini-minibusa ardo kutxaz beteta buelta etxera.
Datorren urterako jadanik zerrenda osatua daukagu, berriro Eskuernagara joateko! Txangoaren balorazioa BIKAINA!
Hurrengorako ateak zabalik, gustoa badozu apunta zaitezke laguna.
Oso argazki politak, eta egun polita eduki zenuten! pena ezin izan nintzela joan. Besarkada bat!
2008.06.24 08:36 - Erabiltzailea: "Aintzane" dela dio
Ah, ah, ah! ardo beltz arabarra!!! ze gustora Eskuernagan-eta, jada
ia-ia gurean lez. Esan zidatenagatik Motril tabernako super bodegeroa ari da bodega handi bat egiten herrian..., ejem! uda goxoa pasau!!!
2008.06.25 09:59 - Erabiltzailea: "ziortza" dela dio
Egun polita eta jende jatorra. Pena da nik ez dut euskara hitz egiten!Baina datorren urtean, saiatuko dut!
Ondo pasa oporrak!
2008.06.25 18:00 - Erabiltzailea: "Ángeles" dela dio
Ze ondo pasatu zenuten,e! Argazkietan giro ezin hobea ikusten da. Lastima niri ez zaidala ardoa gustatzen, ze bestela... Ondo baino hobeto pasa uda!
2008.06.27 10:29 - Erabiltzailea: Oihana
KOCKTAIL EDER BAT PRESTATU GENUEN, LAGUN ONAK , EUSKAL HERRIKO ARDOA ETA NOSKI EUSKARA. ONDO PASA LAGUNTXUK!
2008.07.24 12:10 - Erabiltzailea: "Juanan" dela dio
Izena:
Emaila:
Erantzuna:
Irudian agertzen diren hizkiak idatzi alboko testu-kutxan.
Idatzitako kodea ez dator bat aurreko irudikoarekin. Saiatu berriro:
© Txepetxa AEK 2008