tximintx RSS Txokoa kudeatu
Tximintx
Antzerki trebatzaile ikastaroa


Programa


Iraupena: 9 ordu

Egunak eta ordutegia:
Uztailak 2 (osteguna) → 18:00-20:30
Uztailak 3 (ostirala) → 18:00-20:30
Uztailak 4 (larunbata) → 9:30-13:30

Ikastaroaren prezioa:
Bazkideak 10€
Gainontzekoak 15€

Baldintzak:
a) 18 urtetik gorakoa.
b) Euskalduna.


IZENA EMATEKO:
635.75.35.95 // tximintx@gmail.com




Edukiak:
a) Antzerkiaren didaktika
* Haurrentzako antzerkia eta haurren antzerkia (zer, nola, noiz, non, nortzuk, norekin, zertarako, adinak,..)
* Zaletasuna; ohitura falta; errespetua….
* Antzerkiaren hezkuntza zentzua
* Antzerkia eta jolas dramatikoa
* Jolas dramatikoa (1,2,3,4,5,6)
* Jolas dramatikoaren garapena
* Etapak: eboluzio antzerkia

b) Antzerki trebatzailea eta ikasgela

c) Ariketa dramatikoak
* Izan litezkeenak (klown, mimoa, jolas dramatikoa: inprobisazioak, sketxak..; txotxongiloak, ahotsa, gorputz adierazpena, erlaxazioa, arnasketa, makillajea, atrezzoa, ipuingintza, esgrima eszenikoa, testuen lanketa, koreografia, eszenografia, eszena: beldur eszenikoa – eszenatokia ; maskarak,,

d) Praktikak: ariketak eta programazioa

e) Beste esperientzia batzuk.
Monda eta Lironda-ren ekitaldiko argazkiak




Antzerkia umeentzat
D5K. Talde osoa
D5K. "Turkia, ...., Nepal. Joan-etorria furgonetaz"






D5K "New York"
ATOTZ GOIKOETXEA: New York

Ostegunean Udal Euskaltegian tokatzen zen hitzaldia. Espazio faltagatik Udaletxeko bilkura aretoan egin genuen azkenean, Udal Euskaltegitik 5 metrotara. 20:00etan, aretoa lepo zegoen eta Atotz bere berbalditxoa emateko prest.



Ez da erraza hain hiri handia eta nahasia ordu betean deskribatzea, baia Atotzek erradiografia primeran egin zion. Auzoak deskribatuz hasi zen: Manhattan, Brooklyn, Queens, Bronx eta Staten Island. Bakoitzak bere izaera berezia du.

Manhttan da ezagunena: “Central Park” parke famatua (New Yorken “birikia”), finantzen gunea, etxeorratz izugarriak, Empire State ,“0 gunea”, Chinatown, Guggenheim museoa, … Denetik dago auzo honetan. Brooklyn auzorik populatuena da, 2.472.523 biztanle dauzka 182,9 kilometro koadroko azaleran! Bronx berriz, auzorik arriskutsuena da; banden arteko borrokak oso ohikoak dira, taxi hori ezagunak ez omen dira auzo horretan sartzen eta turistei autobusetik ez jaisteko aholkua ematen die gidak, nahiz poliziaz eskoltatuta joan. Pentsa, polizia bera ere goizez baino ez da sartzen Bronx auzoan! Hala ere, gure bidaiari ausarta autobusetik jaitsi zen, graffittiei argazkiak ateratzeko, han graffittiak ikusgarriak baitira, benetako artelanak.

Hain berezia den hirian, denetariko biztanleak bizi dira, arraza eta kultura guztietako jendea: zuriak, beltzak, latinoak, txinatarrak, juduak, kristauak, budistak, argalak gutxi eta lodi ugari, famatuak leku guztietan, fidantza andre-gizonak alde batetik bestera korrika, … Zelako nahaste-borrastea eta zelako estresa!

Turista gisa ikustea merezi duen hiria da New York, baina bizitzeko ez omen da batere gomendagarria, batez ere, mendia etxe alboan ikustera ohituta gauden euskaldunontzat.


D5K "Hego Afrika"
Eguazteneko laburpena:

Txapas taberna. Tximintx eta 5 kontinenteak. Berbaldian Kristina Gago derioztarra. Herria: Hegoafrika. Bidaia 2001ean.



Cape Town. Zurien hirian mugitu behar. Kasurik ez. Beltzen autobusa-edo. Komeriak. Baina azkenean ondo. Hartu kamioia. Bidaia antolatua. Gorantza. Namibiarantza. Bidaia antolatua. Ingelesez moldatu behar, ezta?

Paisaia zoragarriak. Animaliak nongura, hur-hur. Errinozeronteak, lehoiak, gepardoak, jirafak, ñuak eta, batez ere, elefanteak. Basamortu itzela. Basamortua itsasoraino. Hori bai hondartza handia. Hezurrak eta fokak. Fokak eta fokak. Denak etzanda.

Safaria. Kayukoak. Korrika egiten badut, zuek nire atzetik egin korrika. Padurak eta eltxoak. Txabolak herrian lataz eginda. Umeen aurpegiak. Argazki zoragarriak. Lehoiak jan eta jan. Gauero kanpineko putzura animaliak zetozen. Beti gorantza. Hotza gauetan eta beroa eguerditan. Forroa behar.



Lehoi emeak lanean, lehoi arra potrojorran. Egunsenti ederrak. Kolore festa, kolore festa ikaragarria. Gorria bizi-bizi. Ilargia eta eguzkia batera. Lasaitasuna. Baretasuna. Eta gosea. Jateko gutxi, kakahueteak nongura.

Bidaia amaiera. Victoria urjauziak. Itzelak, luze-luzeak, eta basati-basatiak. Zubia muga egiten. Eguzkia itsasoa besarkatzen. Merezi du. Joan zaitezte, antolatua bada ere.
D5K. "Nord Kapp. Iparralderantz bidea amaitu arte"




D5K "Kuba"
Olatz Zubieta
Master bat egitera HABANAra joan zen duela bi urte eta iaz, eta “Derioztarrak 5 kontinenteetan” hitzaldi sortako lehen emanaldia egin zuen Txepetxa-AEK euskaltegian.




Bidaia Karibeko itsaso urdinetik harago joan zen, Kubatarren bizimoduan barrena izan zela esango genuke. Berak ezin hobeto erakutsi zuen turistentzako HABANA eta bertakoena. Turistek disfrutatu ahal dutena eta bertakoek bizi duten errealitatea.
Kubatarrek blokeoa gaindituz, oinarrizko beharrizanak beteta dituztela; kultura maila ikaragarria dutela eta baita hezkuntza eta medikuntza maila ere.
Kubatarren espiritua ulertzeko bi esaldi entzuten zituzten hangoen ahotan: “Zaharrak gazteen erretaguardia dira” eta “Kuban ez dugu soberan daukaguna ematen, baizik eta daukagun apurra banatu egiten dugu”.
Patxada handiko herria izanik ere, Olatzek esan zigun denek izan ahal dutela zeregin bat eta besteekin konpartitu. Eta dantza eta musika edonon ikus daitekeela.
Ikaragarri emanaldi polita izan zen.

Derioztarrak 5 kontinenteetan
Ez galdu:
12345678910Hurrengoak >
© Tximintx 2007