tximintx · 2011 RSS Txokoa kudeatu
Tximintx
Zirika zirkusen ekitaldiaren argazki gehiago








Zirika zirkusen ekitaldiaren argazki batzuk








Zirika Zirkus Deriora
Abenduko Berbalagun agenda
TXARRIBODAN, TXOKO BETE TXIMINTX!









Larrabetzun da aurten euskararen eguna
Txorierriko Mankomunitateak antolatzen duen euskararen eguna Larrabetzun da aurten. Egitarau oparoa dakar aurten ere.

Gauza batzuk nabarmentzekotan hauek:

- Azaroak 26: euskara elkarteen arteko euskal jolasen txapelketa (Tximintxek ere hartuko du pare, gura baduzu izena emon, ahalik eta arinen esan). Eta ondoren, taberna ibiltariagaz ibiliko gara Larrabetzun zehar.



- Azaroak 27: Berbalagunak antolatuta, sendabedar ikastaroa eta ibilbidea egingo da Larrabetzutik zehar.



- Abenduak 1: euskal kulturaren transmisioari buruzko berbaldia egingo dute Lorea Agirrek, Mitxelko Urangak eta Paul Bilbaok.



- Abenduak 3: Kukai dantza taldearen emanaldia eta ostean berba zaharren txapelketa.



Baina Tximintxek beste gauza bat nabarmendu gura du. Ekitaldiak antolatzeko Mankomunitateak Larrabetzuko eragile eta taldeen ekarpenak jaso eta egitarauan txertatu ditu. Hori da elkarlanerako bidea. Aurrera ba!
Euskararen Eguna Larrabetzun
Euskarazko produktuak erosi edo oparitu gura?
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez. Aurtengoa 14. Edizioa da.

Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek.

Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.



Horretaz gain, www.katalogoa.org webgunean, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurkitu daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko. Urte osoan zehar bizirik eta eguneratua dagoen gunea da, argitaletxeek berek aukera baitute produktu berriak sartzeko merkaturatu ahala eta deskatalogatuak gelditu direnak kentzeko. Hartara, Euskarazko Produktuen Katalogoaren webgunea urte osoan kontsulta daiteke, eta irakurleek, beren iruzkinak eta komentarioak egin ahal izango dituzte bertan, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.
Txorierriko Izarren Distiran Kukuke antzerki eskola irabazle
Aupa zuek!

Aikorren irakurri dugun kronika.



Azaroaren 5ean Izarren Distira! galea egin zan bigarrenez Sondikako Kultur Etxean. Aurreko edizinoan moduan, aretoa leporaino bete zan, eta gure izar gazteak inoiz baino distiratsuago aritu ziran.

Eguraldi-aurreikuspenek ez eben kale egin, eta egun osoan zehar barra-barra ari eban euria. Baina eguraldi txarrak ez eban ikuskizuna ilundu. Sondikako Kultur Etxera txorierritar-andana handi bat hurbildu zan eta sarrerak berehala agortu ziran. Ikusmina nagusi zan publikoaren artean, eta taula gainean aritu ziran gazteek ez eben inor desengainau, talentua sobran dabelako. Galea Nerea Aliasek aurkeztu eban. EITBko aurkezleak profesionaltasun eta erraztasun handiz emon eutsen txandea parte-hartzaileei.
Izarren Distira! Talentu Lehiaketaren Durangaldeako irabazleek euki eben ikuskizunari hasierea emoteko ardurea. Horreen ostean, Txorierriko artistak igon ziran eszenatokira, aretoan bildu ziran guztiei gozarazoz. Galan lau talde izan ziran. Kukuke Derioko taldeko antzezle gazteek mobimentuan ipini ebezan ikusleak, Mamma mia! abestian oinarritutako Ai amatxo! saioa hasi bezain laster. Gainontzeko parte-hartzaileek be dantzatzen eta kantaten parekorik ez dabela erakutsi eben. Halan, Sondikako eta Loiuko neska bik osatutako bikotea, June eta Seiane, bizitasunez eta trebeziaz ibili ziran eszenatikoan zehar, eta Lezamako Zuri beltz taldeak be erritmoa zainetan daroela erakutsi eban. Bestetik, Idurre Sondikako dantzariak aho bete hortz itxi eban publikoa bere mobimentuakaz. Lehiaketaren ostean, eta epaimahaia erabagia hartzen zebilen bitartean, Getxoko galan aritu zan talde batek eta Revolta permanent hip-hop taldeak eskaini eben saioa.

Txalo beroak
Parte-hartzaile guztiek erakutsitako maila eta talentua hain zan handia, ezen epaimahaiak ez eban bape erreza izan erabagia hartzea. “Asko pentsau ostean, Kukuke antzerki taldeari emotea erabagi genduan. Saria emoteko orduan, besteak beste, euskerearen erabilerea hartu dogu kontuan, eta talde horrek Mamma mia! abestia euskerara egokitzen egundoko beharra egin dauala uste dogu”, esan deuskue epaimahaitik. Ha honeek osatu eben: Ugaitz Alegria aktorea eta dantzaria, Xabier Hoo Enkore taldeko abeslaria eta Laura Martinez, Txorierriko Mankomunidadeko euskera teknikaria. Kukuke taldeko kideek bideo kamara bana jaso eben saritzat. Baina ez ziran galearen irabazle bakarrak izan, epaimahaiak zein ikusleek gainontzeko beharra eta esfortzua be aintzat hartu ebezalako. Halan, bigarren Zuri beltz taldea eta Idurre lotu ziran, eta saritzat MP5 bana jaso eben. Junek eta Seianek osatutako bikotea hirugarren gelditu zan; saritzat liburu eta diskoak erosteko bono bana jaso eben.
Pozik egoteko moduko galea eskaini eben Txorierriko izar gazteek zapatu hatan. Aurreko hilebetetan egindako behar gogorrak eszenatokian euki eban isla. Izan be, gazteek 16 orduko ikastaro baten hartu eben parte, galea prestatzeko. Ikastaroa Ugaitz Alegria eta Ylenia Baglietto aktore eta dantzariek emon eutseen, eta han talde bakotxak behar eban alderdia landu eben. Saria publikoaren txalo beroetan topau dabe.
Izarren distira! lehiaketea Txorierriko Mankomunidadeak antolatutako ekimena da. Beste batzuen artean, gazteen sormena piztea, euren arteko harremanak sendotzea eta euskerea eta aisialdia buztartzea dauz helburu.
Txarriboda bertso-bazkaria
123456Hurrengoak >
© Tximintx 2007