tximintx RSS Txokoa kudeatu
Tximintx
Ekainaren 6an, Mintza eguna Arrasaten


Ekainaren 6an, domeka, hitzordu garrantzitsua izango dugu Arrasaten!
MINTZA EGUNA!!!


EGITARAUA:
11:00etan: Ongietorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan: Ibilaldi gidatua
13:30etan: Kalejira
14.30etan: Bazkaria herriko plaza nagusian (20€)
15:30etan: Sari-banaketa
16:00etan: Erromeria Kataia taldearen eskutik

Anima zaitezte!!


Txorierritik autobusez joango gara.
IZENA EMATEKO: txorierri.berbalaguna@gmail.com // 635.75.35.95
(Maiatzaren 26a baino lehen)
Literaturia motorrak berotzen
Aurten ere, LITERATURIA euskarazko literaturaren inguruko jardunaldiak izango dira Larrabetzun ekainaren 4, 5 eta 6an.
Aurten ere, apirila eta maiatzean, Larrabetzun, Txorierrin, Bizkaian eta Euskal Herrian literaturia motorrak berotzen joango da. Hona hemen apirilerako prestatu direnak:

* Apirilaren 12-16: Yolanda Arrieta idazketa tailerra emoten dabil Larrabetzuko eskolako 5.mailako umeari.


* Apirilaren 15a: Ruper Ordorikaren kontzertua Lezamako frontoian 22:30etatik aurrera. ZORRIZKETANen 11 urteak ospatuteko be aprobetxatuko dogu. Sarrera 10€.


* Apirilaren 17an: LITERATURA ESKOLAk antolatuta, Itxaro Bordak Allande Oihenarti buruzko eskola arteztuko dau, Oreretako Mikelazulo elkartean goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.


* Apirilaren 22a: Eider Rodriguezek KATU JENDEA liburua aurkeztuko dau 20:00etatik aurrera Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.


* Apirilaren 28an: Raul Zelik idazlearen LAGUN ARMATUA liburuari buruzko solasaldia egingo da 19:00etatik aurrera Basauriko Euskarabila elkartearen lokalean. Moderatzailea Harkaitz Cano izango da eta Edorta Matauko eta Petra Elser itzultzaileak arituko dira berbaz.


* Apirilaren 30ean: Txorierriko Berbalagunek antolatuta, BIKO TEATROAk Larru haizetara eskainiko dau Larrabetzuko HORI BAI gaztetxean gaueko 22:30etatik aurrera.
Berbalagunen martxoko agenda
Otsaileko berbalagunen agenda
Hilero moduan, Txorierriko berbalagunen agenda ekartzen dugu blogera (hil honetan apur bat berandu bada ere).

Euskararen eguna Txorierrin, aurton Zamudion
Txorierriko Mankomunitateak urtero legez, euskararen eguna dala eta ekitaldiak antolatu ditu Txorierrin, aurton Zamudion.

Honako ekitaldi hauek izango dira:

- Azaroak 27, barikua: bertso-saioa Zamudion,
Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza eta Unai Iturriagagaz.

- Azaroak 28, zapatua:
12:00tan Umeentzako tailerrak eta puzgarriak
13:00tan Diapositiba emanaldia: Trekkingo Baltoro, GI eta GIIra
19:00tan Taberna ibiltaria

Eta, horrez gain, institutu eta eskoletan ekintza gehiago. (Ikus beheko kartela)

Aurton ere gura duzu?


Zuk ere gura duzu? Pote bat hartu, gurekin gelditu, parkean ibili, kirola egin, jende berria ezagutu… EUSKARAZ! Hauxe da zure aukera!


ZATOZ BERBALAGUNERA!

- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea.
- Euskaraz berba egin gura duen jendearekin elkartuko zaitugu talde txikietan (3-7 lagun).
- Zuek erabakiko duzue non, noiz eta zertarako bildu: kafetxoren bat hartzeko, ibiltzera joateko...
- Ez dira klaseak, helburua euskaraz berba egitea da.
- Modu erraz eta naturalean, zure euskara hobetuko duzu.
- Euskaldun gehiago ezagutuko dituzu.


Gainera, beste talde batzuk ezagutzeko, ekintza mordoa antolatzen dugu ikasturtean zehar. Hemen behean dituzu iaz egindako ekintzen argazki batzuk. Zeuk ere berdin egin dezakezu aurten.

ANIMA ZAITEZ!



2008-2009ko ARGAZKIAK

LARRABETZUKO TAILERRA


MASAJE IKASTAROA


TALO TAILERRA


IPUN KONTALARIA



BERBA-AFARIA





MENDI IBILALDIAK







KORRIKA





MINTZA EGUNA

Badator SASIMARTXO!!
Asteburu honetarako ez deukozula planik??? Derion bertan, euskarazko hainbat aukera dagoz.

- Barikuan, zezeilak 20,

o ARATUSTEAK DERION. Egun osoan zehar ekintzak.
o ANTZERKIA EUSKARAZ "Ezker eskuma" umorezko antzerkia. (Derioko Udalak antolatuta).


(Informazio gehiago www.deriokoudala.net -en ).

- Domekan, zezeilak 22,

o Goizean MENDI IBILALDIA: LAUROETA-LOIU.
(Txorierriko Berbalagunek antolatuta).

Ikusi mapa handiagoa

IKUSIKO DITUGUNAK:
- “Burdinezko gerrikoko” bunker bat Lauroetan bertan.
- Goikogane eta hango bistak.
- Aiartza auzoa (Mungiarako tren zaharraren inguruko kontakizunak).
- Sª Esteban ermita (laster aireportuak botako duena).
- Santimami ermita (Derio-Zamudio).
- Bilboko hilerria (barruan dauden lekurik garrantzitsuenak).

o Arrastian SASIMARTXO:
Ohitura zaharrari jarraituz, Santimamiko ermita ondoan batuko gara, txitxiburduntzi gozoa egiteko. ERDU GUGAZ SASIMARTXO OSPATZERA!!

17:00etan Santimamiko landetan.

ANIMATU eta PARTE HARTU!!!


Eta Deriotik asko mobidu barik be, badago zer egin:

- Eguena, zezeilak 19,
o Larrabetzun Xabier Amurizak hitzaldia emongo dau bere azken eleberriari buruz. (Arrekikili Euskara Alkarteak antolatuta).

- Barikua, zezeilak 20,
o Zamudion, kanta afaria, Galbarriatuko txokoan. (Lagatzu Euskara Alkarteak antolatuta).

Ez dago atxakirik! Gozatu egizu euskaraz!!!
Txorierri ermitaz-ermita eta +. Bigarren etapa prest.
Urtarrilaren 25an, domekan, Berbalagunek antolatuta "Txorierri ermitaz-ermita eta +" ibilaldiaren 2. etapa egingo da.
2. etapa hau Loiun hasiko da Derion amaitzeko.
Ikusi eta ikasiko dugunen gauzen artean. Loiuko elizako organoa, erroten garrantzia eta kopurua inguruan, latinezko inskripzioaren arazoa, "Arbilduko ermita" historikoa eta bertako pasadizoak, gerra garaiko bunkerra, Aiartzako aspaldiko tren geltokia, San Esteban ermita, lekuz aldatutako Santi Mami ermita, "Vista Alegre" kanposantuko bitxikeriak...

Badakizue gura izanez gero ibilaldi hau egin, urtarrilaren 25an, goizeko 9etan, Loiuko plazan.
 
Ikusi mapa handiagoa
Berbalagun agenda ABENDUA ( II )


Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
Berbalagunen eskutik ezagutu Txorierri ermitaz ermita.
Hasi gara ermitaz ermitako bidea egiten. Hona hemen lehen etaparen laburpena.

Erandioko Andramari elizako hilobian hasi gara. Bertan Martiartuko Martin banderizo gerlaria eta Zamudioko Mayora ei daude XV mendetik.
Goiherrirantz jo eta "desagertuta" ei dagoen San Martin ermita ikusi dugu. Lehen karlistadan Espartero general liberalen tropak hondatu eta harrezkero baserri bihurtutakoa.

Bidez aldatu eta laster Aresti baserri ondotik pasatu gara, bertako bat Colonen lehen bidaian joan ei zen Ameriketara eta bertan hil.
Gure lehen ermitara heldu gara. Santi Mami. Erandio eta Leioako mugan. Zergatik daude inguruko Santi Mami guztiak herri bien arteko mugan? Hona argazkia



Aurrera jarraituz Unibertsitateko eskultura eta inguru bitxitik pasatu gara


Laster San Kristobal ermita eta ondoan dagoen "Madalena" ermitatxoa.


Goiherriko sokatira talde txapeldunaren entrenamendu lekua ikusi dugu. Programan egon ez arren, Tomas Olabarrietaren etxe ondotik pasatu eta bera han zegoela aprobetxatuz bere "altxorra" bisitatu dugu. Hainbeste museo etnografiko egongo dira berak baino pieza gutxiagorekin! Begiratu argazkian gure koadrilak jartzen duen interesa


Martiartura heldu gara. San Antonio ermita eta dorre galanta


Hainbeste konturen ostean berandu egin da eta Andramariturri eta Akarlanda beste baterako utziz artez bueltatu gara Erandiora.
123Hurrengoak >
© Tximintx 2007