tximintx RSS Txokoa kudeatu
Tximintx
Getarin getari ....
Txorierriko Txepetxako lagunek asteburuko barnetegia antolatu dute hil honen akaburako. Azaroaren 28an eta 29an Getariara joango dira euskaraz praktikatzera. Baina irekia da irteera, eta gura duten guztiek izango dute joateko aukera. Beraz, Tximintxeko kideak animatu gura ditugu Getariara joateko.

Argibideak Txepetxako blogean bertan izango dituzue.

D5K. Talde osoa
D5K.






D5K
Eguazteneko laburpena:

Txapas taberna. Tximintx eta 5 kontinenteak. Berbaldian Kristina Gago derioztarra. Herria: Hegoafrika. Bidaia 2001ean.



Cape Town. Zurien hirian mugitu behar. Kasurik ez. Beltzen autobusa-edo. Komeriak. Baina azkenean ondo. Hartu kamioia. Bidaia antolatua. Gorantza. Namibiarantza. Bidaia antolatua. Ingelesez moldatu behar, ezta?

Paisaia zoragarriak. Animaliak nongura, hur-hur. Errinozeronteak, lehoiak, gepardoak, jirafak, ñuak eta, batez ere, elefanteak. Basamortu itzela. Basamortua itsasoraino. Hori bai hondartza handia. Hezurrak eta fokak. Fokak eta fokak. Denak etzanda.

Safaria. Kayukoak. Korrika egiten badut, zuek nire atzetik egin korrika. Padurak eta eltxoak. Txabolak herrian lataz eginda. Umeen aurpegiak. Argazki zoragarriak. Lehoiak jan eta jan. Gauero kanpineko putzura animaliak zetozen. Beti gorantza. Hotza gauetan eta beroa eguerditan. Forroa behar.



Lehoi emeak lanean, lehoi arra potrojorran. Egunsenti ederrak. Kolore festa, kolore festa ikaragarria. Gorria bizi-bizi. Ilargia eta eguzkia batera. Lasaitasuna. Baretasuna. Eta gosea. Jateko gutxi, kakahueteak nongura.

Bidaia amaiera. Victoria urjauziak. Itzelak, luze-luzeak, eta basati-basatiak. Zubia muga egiten. Eguzkia itsasoa besarkatzen. Merezi du. Joan zaitezte, antolatua bada ere.
D5K. Nord Capp




Lizarrara bidaia (maiatzak 1)
Maiatzaren bateko zubian, asteburu pasa ederra egin genuen Lizarrara. Arratsaldeko 17:00etan irten ginen Deriotik Lizarrantz. Aurpegi alaiak ikusten ziren autobusean, batzuk berriak ere bai (ondo etorri Kontxi, Silvia eta Usoa).








Lizarran maletak aterpetxean utzi eta hango Garean Euskara Elkartekoekin geneukan hitzordua: Bisita gidatua eta luntxa. Lizarrako alde zaharra erakutsi ziguten Gareanekoek, ondo erakutsi ere! A ze azalpenak Larraitz! Bisita gidatu polita eta benetan interesgarria, marrazkidun azalpen orrialde eta guzti! Bikain!







Bisita amaitu eta txoko batera joan ginen. Luntx gozo-gozoa geneukan zain eta ezin muzin egin. Gustura edan eta jan genuen, Garean Euskara Elkarteko kideekin batera. “Berba eta mintza” ibili ginen, hango “Mintzakideak” ezagutuz (hemengo “Berbalgaunak”), Lizarrako eta Derioko euskararen egoerak zeintzuk diren kontatuz, … Ezagunen bat ere ikusi genuen, ama lezamarra zuen andre bat, bermeotarra zen mutil bat, … Ze txikerra den Euskal Herria!



Eta halako batean, Mentxuk eta Gemak trikitrixa eta panderoa atera eta mundu guztia dantzan ipini zuten!! Erromeria bertan!! Hau gaugiroa!




Lizarrara bidaia (maiatzak 2)
Larunbat goizean Urbasara igo gintuen Harkaitzek (txoferrak) bere autobusean. “Pilatosen balkoitik” Urederrara jaitsi ginen oinez. Euskal Herriak “margolari batek bere paletan dituen beste berde” dauzkala ikasi genuen han. “Urederra” erreka zergatik deitzen den horrela? Bada, argazkiak ikusi eta hortxe erantzuna.











Ibilalditxoaren ostean, Bakedanoko “Urederra” jatetxean jan genuen guztiok batera.










Bazkalostean, autobusean, bazkideentzako sorpresa! Bazkide txartel berriak!!!



Gure “panpintxoa” lo etorri zen autobusean, baina Irantzura heldu orduko izartu zen. Non dagoz zaldiak, Gontzal?





Gauean batzuk nekatuta zeudenez ohera joan ziren zuzenean, baia beste batzuk oraindik martxarako gogo zuten. Hor daude futbolzale sutsuak Althetic ikusten.


Lizarran egonda ezin zen Larrain dantza falta! Goizaldeko ordu txikitan, etxera joan aurretik, Larrain dantza dantzatu geneuen lizarrakoekin batera.
Lizarrara bidaia (maiatzak 3)
Igandean turismoarekin jarraitu genuen lasai-lasai. Goizean Eunate baseliza ezaguna, Andeloseko erromatar herria (Mendigorria) eta Artaxoako harresia ikusi genituen.














Eguerdian Olitera joan ginen, bertan bazkaldu eta Oliteko gaztelua ikusteko.



Jende gutxi joan ginen bidaiara, baina ondo baino hobeto pasa genuen guztiok, errepikatzeko moduan!!! Eskerrik asko guzti-guztioi eta, batez ere, Garean Elkarteko lagunei (bereziki, Mentxu, Larraitz eta Txusmari). Hurrengoan zuei tokatzen zaizue, e!

Laster arte lagunok!
NAFARROARA goaz!! Bazatoz?



EGITARAUA


BARIKUA
ARRASTIAN:
17:00 Deriotik Lizarrara (ordu 1 eta erdi).
18:30 Lizarrako aterpetxean maletak itxi.
19:00 Lizarrako Garean Euskara Elkarteko kideekin elkartu:
hango euskararen egoera ezagutu, herria ikusi, luntxa, ...


ZAPATUA
GOIZEZ:
9:30 Lizarratik Urbasara autobusez.
10:00 Urbasa-Urederra-Bakedano mendi ibilaldia oinez (2-3 ordu).


BAZKARIA: (14:30) Bakedanon .

ARRASTIAN: Lizarrako Aterpetxera.

AFARIA: Aterpetxean.

GAUEAN: Libre (Lizarran gaugiro ederra dago gura dauenarentzat).

DOMEKA
GOIZEAN: Lizarraldea ikusiko dogu: Mendigorria (Andelos, erromatar hirira bisita gidatua), Artaxoa (harresiak, eliza, e.a.), Eunate, …

BAZKARIA + ARRASTIA: Olite /Erriberrin (libre). Gaztelua ikusteko aukera .

ARRASTIAN: Deriora buelta.
Derioztarrak mundura!
Testua: Ixone Zubieta, Tximintx euskara elkarteko kidea



Nori ez litzaioke gustatuko munduko bazter guztiak ezagutzea, bertan dauden paisaia bitxiak ikustea eta, zelan ez, munduan dauden kultura eta ohitura hain ezberdinetan murgiltzea. Baina, lastima, gehienok ez daukagu ez astirik, ez dirurik hori egiteko.
Uda heltzear dagoela, ohikoa izaten da galdera hau: “Zu, nora zoaz oporretan?” Eta erantzuna zenbat eta herrialde exotikoagoa izan, hainbat hobea dela ematen du. Baina, ze demontre, aukera izan ezkero…

Ekainaren hasieran, astebetean zehar, munduko kontinente ezberdinetan bidaiatzen ibili diren herritarren istorioak entzuteko aukera paregabea izan genuen Derion. Bakoitzak herrialde hori aukeratzeko arrazoiak, bidaiatzeko modua, bertakoekin izandako harremanak eta aurkitutako trabak kontatu zizkigun, baita ikusitako paisaien hainbat argazki erakutsi ere.
Gu ere haiekin ibili gara astebetez, arratsalde bakoitzean mundu zahar honetako kontinente batetik, eta guzti hori Deriotik mugitu gabe. Eskerrik asko gurekin esperientzia hori konpartitu nahi izan duzuen guztiei, nik, behintzat, asko disfrutatu dut eta!
Ondo pasa oporretan, zoazen lekura zoazela, eta ea datorren urtean Derioko puntu ezberdinetan zure bidaiaren zati txiki bat konpartitzeko aukera daukagun.
12Hurrengoak >
© Tximintx 2007