tximintx RSS Txokoa kudeatu
Tximintx
Gurea Aretoa txiki gelditu zen Antzerki Topaketetan


Aikor aldizkarian argitaratutako berria:


Ekainean, Txorierriko Antzerki Topaketak egin ziren bigarren aldiz, Derioko Gurea Aretoan. Jarduera hori Tximitx euskara elkarteak antolatu zuen, Kurkuluxetan Bilboko antzerki eskolaren laguntzaz.

Topaketetan Kukuke Derioko antzerki eskolako ikasleek eta Kurkuluxetan eskolako ikasleek hartu zuten parte. Aktore gazteek lau lan antzeztu zituzten: Romeo eta Julieta, Bankuaren lapurketa, Itsasoko misterioa eta Edurne zuri, zer zuri!. Gurea aretoan jendetza handia batu zen eta batzuek kanpoan gelditu behar izan zuten leku faltaz. Aipatu beharra dago, antzezlanak euskaraz izan arren, erdaldunak ere joan zirela aretora, eta antzezleen gurasoak, senideak eta lagunak izan zirela ikusleen artean.

Topaketek helburu bikoitza izan zuten: alde batetik, antzerki eskolako ikasleek ikasturte osoan egindako lana jendaurrean erakustea eta, bestetik, Derioko eta Bilboko eskoletako kideek elkarrekin trukatzea euren esperientzia.

Kukuke antzerki eskola aurten jarri da martxan, eta bertan 12 ume aritu dira. Antzerki Topaketak erabat arrakastatsuak izan dira eta, haiei esker, ume asko animatu dira datorren ikasturtean eskolan parte hartzera. Aurrematrikula ekainean izan bazen ere, irailean berriro zabalduko da izen ematea.
Asteburu honetan Literaturia
Larrabetzun izango da Literaturia, euskarazko literaturaren azoka, euskarazko literaturaren plaza urian. Kontzertuak, poesia emanaldiak, liburu aurkezpenak. literaturiatxoa, herri bazkariak, ... Denetarik egongo da Larrabetzun asteburu honetan.

Tximintxek ere bere aletxoa jarri du: liburutrukea.



Leidu euskaraz ba ...
Txorierriko II Antzerki Topaketak


Aurton bigarrenez, Txorierriko Antzerki Topaketak izango ditugu gure herrian. Aurton, gainera, berritasun batekin: Derioko Kukuke Antzerki eskolako umeeen emanaldia ikusteko aukerarekin.

Eguna: ekainaren 7a.
Ordua: 18:30
Lekua: Gurea aretoa, Derio.
Liburutrukea (ekainaren 1a)
Mugimendu badabil gure liburu trukean. Badakizue eskatu eta gozatu.
Badakizue, liburuak eskatzeko bi bide daude: telefonoz (635753595 telefonoan) edo posta elektronikoz (tximintx@gmail.com). Eta liburuak ekarri nahi badituzue, ba bide berak erabili ditzakezue.
LIBURUAK:

Narratiba/Eleberria

Marguerite Duras: MAITALEA, Ibaizabal, 1984 (Mikel Garmendia Ugarte)
Joseba Sarrionandia: LAGUN IZOZTUA, Elkar, 2001
Ramon Saizarbitoria: GUDARI ZAHARRAREN GERRA GALDUA, Erein, 2000
Laura Mintegi: ECCE HOMO, Txalaparta, 2006
Joan Mari Irigoien: BESTEA DA MUNDUA, Elkar, 2008

Saiakera
Lander Garro: EZ MERKEENAK! BAI ONENAK! ARGIA EUSKAL PUBLIZITATEA ABIAN, Alberdania, 2006

9 urtetik gorakoak
Pello M. Zabaleta: TXORIMALOARENAK, SM Baporea, 1992
José Luis Olaizola: BONI MARTÍNEN ISTORIOA, Anaya, 1987
R.A. Montgomery eta Paul Granger: ELURRETAKO GIZON NARDAGARRIA, Elkar, 1982

12 urtetik gorakoak

Joxerra Garzia: MALEN LABERINTO MADARIKATUAN, SM Baporea, 1986

Nikolai Gogol: SUDURRA, Elkar, 1992 (X. Mendiguren Bereziartu)


Helduen euskalduntzean irakurtzeko aproposak (5. urratsetik gora)

H. Rider Haggard: SALOMO ERREGAREN MEATZEAK, Elkarlanean, 1998

Robert Louis Stevenson: BOTILAKO DEABRUA, Elkarlanean, 2003

W. Shakespeare: HIRU ISTORIO, Elkarlanean, 2003
Zapatuan izan zan eskualdeko bertsolari txapelketa

Uribe-Butroeko lehenengo Bertsolari Txapelketako finalaz from Kopla Barik TB on Vimeo.

120 buru, 240 belarri eta oholtza gainean 6. Mungiko hiru (Mikel Goiriena, Asier Legarreta eta Olatz Ibarluzea), Leioako bi (Peru eta Beñat Vidal) eta derioztar bat (Ortzi Garitano). Pasa den zapatuan, Derion, Gurea aretoan, Uribe Butroeko bertsolari txapelketaren finala.
Ortzi hasi zen agurrean egurra ematen. Eta gero beste denak. Saioa txukuna izan zen, orokorrean, gorabeherak gorabehera. Tentsioa eta urduritasuna nabarmena izan zen, baina era berean bertso eta bertsoaldi txukunak entzun eta gozatu genituen. Ofizioka aritu ostean, bakarkako lana etorri zen. Eta, horren ostean, buruz burukoa. Horretara Mungiako bi bertsolari pasa ziren: Olatz Ibarluzea eta Mikel Goiriena. Merezita.
Eta buruz burukoa. Pena izan zen Olatzek ofizioka doinua galdu izana, pena, baina zuzenekoak horrelakoak dira. Buruz burukoa amaituta, Mikel Goirienak jantzi zuen txapela, Uribe Butroeko lehen txapelduna dugu mungiarra.
Sari banaketa etorri zen gero. Txakoli botilak banatu zituen Derioko alkateak, eta Karlos Ibarzabalek. Eta Mikeli txapela jantzi. Ortzi Garitano derioztarrak hirugarren egin zuen saioan. Orain ikusi beharko da Bizkaiko txapelketara sartzeko behar beste puntu batu dituen.
Ekainaren 6an, Mintza eguna Arrasaten


Ekainaren 6an, domeka, hitzordu garrantzitsua izango dugu Arrasaten!
MINTZA EGUNA!!!


EGITARAUA:
11:00etan: Ongietorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan: Ibilaldi gidatua
13:30etan: Kalejira
14.30etan: Bazkaria herriko plaza nagusian (20€)
15:30etan: Sari-banaketa
16:00etan: Erromeria Kataia taldearen eskutik

Anima zaitezte!!


Txorierritik autobusez joango gara.
IZENA EMATEKO: txorierri.berbalaguna@gmail.com // 635.75.35.95
(Maiatzaren 26a baino lehen)
Aupa Ortzi!!
Ortzi_Garitano
Bihar izango da Uribe Butroeko bertsolari txapelketa Derion, Gurea aretoan. Eta parte hartuko duten bertsolarien artean, Ortzi Garitano derioztarra izango da. Aupa Ortzi!! Egurre bihar ........
Bizkaiko bertso txapelketa. Uribe-Butroeko finala.
Derioko Gurea Aretoan
Maiatzaren 22an (larunbata) arratsaldeko 18:00etan
Bertsolariak: Asier Legarreta Legarreta, Beñat Vidal Gurrutxaga, Mikel Goiriena Larrazabal, Olatz Ibarluzea Santisteban, Ortzi Garitano Agirre eta Peru Vidal Gurrutxaga.
Gai-jartzailea: Bernar Mandaluniz.

Jaietan be euskera ahoan
Derioko jaiak badatoz ... Hurrengo asteburuan izango dira. Eta ohitura den legez, Tximintxek txosna jarriko du. Bertatik pasatu ahal zarete bokata gozo bat jatera edo lagunarteko giroan trago eder batzuk egitera.



Eta, zelan ez, barikuan, maiatzaren 14an .... kontzertu mundiala antolatu du beste behin ere Tximintxek. Honako hauek joko dute:

- Betagarri>


- Eta, ondoren, gaupasa
Liburuaren Nazioarteko eguna: Edorta Jimenez Derion.
Edorta Jimenez (Wikipediako argazkia)


Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen Unescok 1996an, orduz geroztik, hainbat eta hainbat ekintza egiten dira gure herrietan egun hau ospatzeko.


Katalunian egiten duten elkartrukea, esate baterako, oso ezaguna da: liburuak eta larrosak elkartrukatzen dituzte egun honetan, Sant Jordi
egunean.


Derioko Udalak egun hau ospatzeko ekitaldi bi antolatu ditu:

Gaur, APIRILAK 23, ostirala, Udal liburutegian:

1) Hitzaldia: “Irakurketa bultzatuz”
Hizlaria: EDORTA JIMENEZ
Ordua: Goizeko 11:00etan.

2) Errezetaldi poetiko musikala “Angela Figuera gogora ekarriz”
Fernando Zamora, Mª Carmen Perez eta Derioko musikariak.
12Hurrengoak >
© Tximintx 2007