tximintx RSS Txokoa kudeatu
Tximintx
Ika, ika, ika ... gaur hasiko da Korrika
Bi urterik behin izaten da. Eta gaur da eguna. Arratsaldean Trebiñutik abiatuko da Korrika, beste behin ere Euskal Herri osoa zeharkatuko du.

Deriora apirilaren 16an sartuko da, goizetik. 7:23an Fuentenen hartuko du lekukoak Deriok eta 7:50an utziko dugu loiutarren eskuetan.

Baina, horrez gain, zapatu honetan ere bada ekitaldirik Korrikari loturik Derion.

Goizean umeentzako jolasak izango dira Derioko kaleetan, Lekukoaren bila jolasa barne. Gero eguerdi aldera poteoa izango da eta horren ostean bazkaria Arteaga jatetxean. Eta eguna borobiltzeko, bazkalosterako karaokea prestatu dute AEKko lagunek. Entzun dugunaren arabera, mundiala izango omen da. Beraz, badakizue ... beroketak egiten hasi Korrika dator eta

Bozkatu Tximintxen alde
Euskalakariak gara geu bebai, eta horregaitik bideoa grabatu genuen Euskalaklip lehiaketarako. Eta orain bozka emateko unea da. Tximintxen bideoa 7.a da, eman bozka Tximintxen alde (eta, bide batez, dauden bideo zoragarriak ikusi eta dastatu).
/>
Ari, ari, ari

Korrika goizaldean ailegauko da Txorierrira apirilaren 16an, zapatuan. Larrabetzutik sartu eta ibar osora zabalduko da, gure herriak zehartuz. Txorierritarrok euskerearen testiguaren zain izango gara.

Txepetxa AEK euskaltegiko arduradunek Korrika 17ren gaineko zehetasunak emon euskuezan hilaren hasieran, Urribarri Lezamako Topalekuan. Euskerearen aldeko lasterketa erraldoia apirilaren 7an aterako da Trebiñutik eta hilaren 17an ailegauko da Donostiara. Hamaika egunean, eta gelditu barik, euskerearen lekukoa eskuz esku pasauko da Euskal Herri osoko geografiaren zehar. Bi mila kilometro baino gehiago, “Maitatu, ikasi, ari... euskalakari” lelopean. Egunez zein gauez. Ehun milaka euskalakari, tipi-tapa. Baina zer da euskalakaria?
Euskalakaria euskerea maitetu, ikasi eta erabili egiten dauena da; euskerea ikasten dabilena, euskeraz sortzen dauen artistea, euskeraz diharduan enpresaria, euskerea sustaten dauen herritarra, euskerearen aldeko neurriak hartzen dituan herri-ordezkaria... Belen Gana Txepetxa AEKren arduradunak gogorarazo deuskun legez, euskerea maitetu baino egiten ez daben asko dagozalako gaur egun, eta maitetutetik ikastera pasau behar da, eta ikastetik erabiltera, euskeraz aritzera, euskerearen aldeko ekimenak egunero bultzatzera, euskerearen alde behar egiten dabenei laguntza eta babesa emotera...

AEK-k urteak daroaz alfabetatze-beharretan murgilduta, Euskal Herri osoan, eta horren haritik hainbat ekimen jarri ditu abian: euskera eskolak, ikerkuntza, material didaktikoaren sorkuntza, mintzalagun programak, kontzientziatze kanpainak eta kultur ekitaldien antolakuntzea, banaka batzuk aitatzearren. Halan, 500 irakasle baino gehiago ditu 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiagotan banatuta. Korrika 17ri esker bilduko dituan ekarpenak egitasmo horreek guztiak aurrera ateraten jarraitzeko erabiliko ditu AEK-k. Eta batez be Iparraldeko eta Nafarroako beharrei erantzuteko, bertako euskaltegiek eta gau-eskolek ez dabelako inondik be behar dabezan diru-laguntzak jasoten.

Euskalaklip
Euskal kultura bultzatzea eta euskerea gizartearen esparru guztietara zabaltzea AEKren helburuak be badira. Horren haritik Korrika Kulturalak euskerazko arte eszenikoak sustatutea, euskal sortzaile barriei bidea egitea eta jente-aurrean aurkeztu daitekezan beharrak sortuten laguntzea ditu helburu. Ekimen honen inguruan hainbat ikuskizun sortu eta Euskal Herriko aretoetan aurkeztu dira aurton, eta barrikuntza bi be egon dira: Euskalaklip eta Euskalaketa lehiaketak. Tximintx Derioko euskera alkartea animau egin da eta bideoklip dotorea egin dau Euskalaklip lehiaketarako. Bideoklipa helbide honetan dago ikusgai: www.aikor.com/txokoa/tximintx/. Txepetxa euskaltegiak be euskalaklipa eskegi dau www.aikor.com/txokoa/txepetxaaek webgunean.
Beste alde batetik, Txorierrin hainbat kultur ekimen euki doguz martxoan: erropa desfilea, Hori Bai Larrabetzuko gaztetxean, eta umeei zuzendutako antzezlanak, esate baterako. Eta apirila be ekitaldiz beteta etorriko jaku: Korrika txikia, Laburbira film laburren emonaldia, afariak, bazkariak, umeentzako jolasak... Hamaika aukera eukiko dogu Korrikaren zain gagozala. Txorierritarrok be euskalakari!

Badator!

Apirilaren 8an, barikuan
Goizean: Institutu eta eskolen arteko Korrika txikia, Derion. Ostean, bertsoak, antzerkia...
21:00: Afaria, Aurregoiti Loiuko jatetxean.

Apirilaren 9an, zapatuan
Goizean: Umeentzako jolasak, Derion.
Eguerdian: Bazkaria Arteaga Derioko jatetxean. Ostean, Karaoke Txapelketea.
21:00: Afaria, Altzaga Erandioko ikastolan.

Apirilaren 10ean, domekan
Goizean: Umeentzako jolasak, Alonsotegi Loiuko enparantzan.

Apirilaren 14an, eguenean
19:00: Laburbira film laburren emonaldia, Derioko Gurea Aretoan. Tximintxek antolatua.

Apirilaren 15ean, barikuan
Korrika txikiak, eskoletan.
21:00: Bertso afaria, Lubarrieta Zamudioko jatetxean: Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Etxahun Lekue. Lagatzuk eta Zorrizketanek antolatua.

Apirilaren 16an, zapatuan. KORRIKA EGUNA
Goizaldean: Txokolatea, Erandion, Sondikan, Derion, Zamudion eta Larrabetzun.
Goizean: Umeentzako jolasak, Ikurrina plazan, Sondikan.
13:00: Triki-poteoa, Sondika.
14:30: Bazkaria, Ola Sondikako jatetxean. Ostean, Taberna Ibiltariaren emonaldia.
Eguerdian: Bazkaria, Larrabetzuko eskolan. Ostean, erromeria Hori Bai gaztetxean.

Apirilaren 17an, domekan
Autobusa, Donostiara.

Oharra: Ekitaldietan izena emoteko, Korrika batzordeetara edo Txepetxa AEKra jo behar da.
Korrika badator
Apirilaren 16an pasatuko da Korrika Deriotik. Eta motorrak berotzen joango gara horri begira. Momentuz, aurtengo bideoklipa eta kanta.

Ikasi, maitatu, ari ... euskalakari (Euskaltzaindiak noiz onartuko du berba?).
Ika, ika, ika… BIHAR dator KORRIKA!!

24 ordu baino gitxiago falta dira Korrika Deriora heltzeko. Bihar, goizeko 8:30etan pasako da Deriotik. Tximintxek 2.164.kilometroan eramango dau lekukoa, Lainomendi dantza taldeagaz batera.

Aurten, lekukoa eroango dauan tximintxkidea Ziortza Sanz izango da. Derioztar gaztea sano pozik dago lekukoa eroateko proposamena egin deutsagulako eta eskerrak emonaz hau gutun hau idatzi deusku:

Eguerdion Tximintxkideak,

ordu gutxi faltan 2 urterik behineko sentsazio adoretsua ostabere bizitzeko eta eskertu gureko neuke zuen kilometroa korritzeko nigan pentsatu izana. Kriston ilusioa egin doste, ez da lekukoa eramaten doten lehengo aldia baina, txikitan nork eta Atotzek Lainomediko kilometroa egin nahi ez ta neu anima nintzen. Josus! oraindino dut akorduan une horretako zirrara.

Baina zapatuan diferentea izango da, guztiz diferentea gainera. Izan ere, nahiz eta txikitatik guraso eta inguruaren eraginez euskatzalea izan, oraingoan euskaltzale izateaz gain euskalduna naiz eta horixe be, guraso eta inguruaren laguntzaz izan da, nola ez.

Oraindik gogoratzen dut Lainomendin (horregatik ere dantzataldeagaz elkarbanatua izateak ere badauka berea) sartu nintzenean eta euskaldun Vs erdaldun kontzeptua bereganatzen hasi nintzenean...eskerrak horri, gurasoei, AEK-ri, txikitako koadrilari, zuei, herriko euskaldunei... Guzti honek nigan sortutako erantzunik gabeko mila galderek, hutsune sentsaziñoak, zentzurik gabeko hizkuntz-egoera pertsonalak hona ekarri nau eta beste erdaldun guztiengan horrelako sentimendua sortaraztearen alde egingo dut korrika zapatuan. Eskerrik asko ongi etorriagatik, horrelakoak beti eskertzen dira-eta.

oh: Korrika bai, euskaraz be bai, baina erritmo brasidarrak soinu banda. Badakizue-eta nahiko mestizarra naizela...ikusikozue, jejeje

Zapaturarteee!!!

Muxo muxu
Zior



Txorierriko kilometroei buruzko informazio gehiego beheko mapan dozue eta www.aikor.com/txokoa/txepetxaAEK eta Korrikari buruzko informazio gehiago www.korrika.org



Ikusi mapa handiagoa
Bihar film laburrak Derion
KABIA.fotograma

Bihar, arrastiko 8etan, Gurea aretoan film laburrak izango dira Derion.

Sinopsiak hemen: Eta ondoren solasaldia Garazi Rodriguez derioztarrarekin.

Bihar, arrastiko 8etan, Gurea aretoan film laburrak izango dira Derion.

Sinopsiak hemen:

Eta ondoren solasaldia Garazi Rodriguez derioztarrarekin.
KABIA.fotograma KABIA.zuzendariak BANKUAREN LAPURRETA.fotograma BERDE.fotograma BERDE.zuzendariak LO BAKARRIK.fotograma MUSIKA.fotograma P.D.ONDO IBILI.fotograma P.D.ONDO IBILI.zuzendariak POEMA BATEN...
Txorierriko Korrika Txikia ikusgai
Korrika16 badator
Korrika 16 badator. Tximintxek, Lainomendi dantza taldeagaz batera, korrituko duena hauxe da:
2.164 Km.a
2009.04.04/ 08:45 DERIO: Txoznan

Beraz badakizue, larunbat goizean 8:30 inguruan danok korritzeko prest.

Txorierriko kilometroei buruzko informazio gehiego beheko mapan dozue eta www.aikor.com/txokoa/txepetxaAEK eta Korrikari buruzko informazio gehiago www.korrika.org



Ikusi mapa handiagoa
VI. Film laburren zirkuitua Gurea Aretoan
Apirilaren 2an, eguena Derioko Gurea Aretoan arratsaldeko 20:00etan eta korrika kulturalagaz bat eginez



Emanaldiaren ostean, Garazi Rodriguez zuzendariagaz solasaldia izango dugu.

Korrika 16: Aurkezpen ekitaldia DERIOn.
Korrika_16.Laranja.



Txorierriko AEKk Korrika 16ren aurkezpen ekitaldira gonbidatu gaitu. Aurten, Derion bertan izango da, beraz, anima zaitezte!!!




KORRIKA 16: Aurkezpen ekitaldia.
Tokia: "GUREA" zinema aretoa, DERIO
Eguna: Martxoaren 6a, ostirala.
Ordua: 20:00

Oharra:erantzuna txepetxa@aek.org edo 94.454.39.67


(Korrika 16. Bideoklipa)


Kantaren letra eta informazio gehiago: www.korrika.org
Korrika_16.Laranja. K-16.Ibilbidea.
© Tximintx 2007