tximintx RSS Txokoa kudeatu
Tximintx
Zirika zirkusen ekitaldiaren argazki gehiago








Zirika zirkusen ekitaldiaren argazki batzuk








TXARRIBODAN, TXOKO BETE TXIMINTX!









Bizkaia irratian elkarrizketa
Pasa den hilean elkarrizketa egin ziguten Bizkaia irratian. Tximintxeko Txerra Rodriguez elkarrizketatu zuten eta Txorierriko berbalaguneko arduraduna den Itsasne Zubiri. Hemen behean duzue entzungai elkarrizketa:

Asteburu honetan Literaturia
Larrabetzun izango da Literaturia, euskarazko literaturaren azoka, euskarazko literaturaren plaza urian. Kontzertuak, poesia emanaldiak, liburu aurkezpenak. literaturiatxoa, herri bazkariak, ... Denetarik egongo da Larrabetzun asteburu honetan.

Tximintxek ere bere aletxoa jarri du: liburutrukea.



Leidu euskaraz ba ...
Liburutrukea (ekainaren 1a)
Mugimendu badabil gure liburu trukean. Badakizue eskatu eta gozatu.
Badakizue, liburuak eskatzeko bi bide daude: telefonoz (635753595 telefonoan) edo posta elektronikoz (tximintx@gmail.com). Eta liburuak ekarri nahi badituzue, ba bide berak erabili ditzakezue.
LIBURUAK:

Narratiba/Eleberria

Marguerite Duras: MAITALEA, Ibaizabal, 1984 (Mikel Garmendia Ugarte)
Joseba Sarrionandia: LAGUN IZOZTUA, Elkar, 2001
Ramon Saizarbitoria: GUDARI ZAHARRAREN GERRA GALDUA, Erein, 2000
Laura Mintegi: ECCE HOMO, Txalaparta, 2006
Joan Mari Irigoien: BESTEA DA MUNDUA, Elkar, 2008

Saiakera
Lander Garro: EZ MERKEENAK! BAI ONENAK! ARGIA EUSKAL PUBLIZITATEA ABIAN, Alberdania, 2006

9 urtetik gorakoak
Pello M. Zabaleta: TXORIMALOARENAK, SM Baporea, 1992
José Luis Olaizola: BONI MARTÍNEN ISTORIOA, Anaya, 1987
R.A. Montgomery eta Paul Granger: ELURRETAKO GIZON NARDAGARRIA, Elkar, 1982

12 urtetik gorakoak

Joxerra Garzia: MALEN LABERINTO MADARIKATUAN, SM Baporea, 1986

Nikolai Gogol: SUDURRA, Elkar, 1992 (X. Mendiguren Bereziartu)


Helduen euskalduntzean irakurtzeko aproposak (5. urratsetik gora)

H. Rider Haggard: SALOMO ERREGAREN MEATZEAK, Elkarlanean, 1998

Robert Louis Stevenson: BOTILAKO DEABRUA, Elkarlanean, 2003

W. Shakespeare: HIRU ISTORIO, Elkarlanean, 2003
Jaietan be euskera ahoan
Derioko jaiak badatoz ... Hurrengo asteburuan izango dira. Eta ohitura den legez, Tximintxek txosna jarriko du. Bertatik pasatu ahal zarete bokata gozo bat jatera edo lagunarteko giroan trago eder batzuk egitera.



Eta, zelan ez, barikuan, maiatzaren 14an .... kontzertu mundiala antolatu du beste behin ere Tximintxek. Honako hauek joko dute:

- Betagarri>


- Eta, ondoren, gaupasa
Nafarrek euskaraz bizi nahi dute
Baita bizkaitarrok ere. Horregatik Derioko Tximintx euskara elkarteak Iruñeara joateko deia egiten du, maiatzaren 15ean, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, kalera ateratzera. Gutako asko ezin izango da joan herriko jaien egun handia delako, baina hala ere ahal dutenei joateko ahalegina egin dezaten eskatzen diegu, merezi du-eta.


Informazio gehiago, blog honetan:

Ruper barikuan Lezaman
Eta Derion sarrerak salgai .....

Aduna: euskararen herriak ezagutu
Gipuzkoan hasiko dugu bira, Beterrin. Aduna herri txikia da, 350 biztanlekoa. Andoain eta Billabona artean dago, Zizurkil eta Asteasutik gertu. Donostiatik 18 kilometrotara dago Aduna. Deriotik joateko biderik laburrena A8 autopistatik da. Zarautz pasatuta, N1 errepidea hartu Gasteizerako norantzan. Andoain pasatuta Andoain-Aduna izeneko irteera du autobideak.



Herri gune txikia du Adunak. Bertan daude udaletxea, frontoia, taberna-ostatua, soziedadea eta eskola. Dena eskura. Hala ere, betidanik izan du Adunak herri izaera gotorra. Izan ere, Tolosa eta Donostia artean ibili da urteetan, XIX. mendearen amaieran independentzia lortu zuen arte.
Ikustekoak baditu Adunak. Herriguneaz gain, baserri ederrak ditu herriak. Mendi bueltak ere egin daitezke Adunatik bertatik. Ez dira oso gogorrak, edonork egiteko modukoak dira. Interesgarriena Belkoain mendiko igoera da.


Hala ere, beste batzuk dira Adunaren berezitasun nabarmenenak. Negu partean Adunan dauden sagardotegi biak, Zabala eta Aburuza, Aburuza eta Zabala. Eta uda partean AEK-ko barnetegia eta Adunako jaiak, abuztuaren 15ean. Eta jaietan batez ere oilasko jokoa.
Zer da oilasko jokoa? Herriko gazteak baserriz baserri ibiltzen dira oiloak jasotzen, mozorrotuta. Behin baserri guztiak bisitatuta, herriko plazara itzultzen dira. Bertan oilasko guztiak jarrita, herriko gazteak begiak estalita, oilaskoak akabatu behar dituzte igitaikada bakar batekin. Ondoren, oiloekin herri bazkaria egiten da herrian.


Informazio praktikoa:

- Non lo egin?
Zabale nekazal-turismoa: http://www.nekatur.net/zabale
Uztartza ostatua: 943 693 481 Herriko plaza

- Non bazkaldu/afaldu
Aburuza sagardotegia: http://www.sidrasaburuza.net/index_euskera.htm
Zabala sagardotegia: http://www.rzabala.com/esk/presentacion.htm
Benta jatetxea: 943 693 094 Elbarrena 30. Parrilla eta arroza txirlekin. Edukiera: 50 pax
Urritza jatetxea: 943 693 396 Urtaki industrialdea. Eguneko menua. Edukiera: 150 pax.
Uztartza jatetxea: 943 693 481 Herriko plaza



Inguruetan zer egin:
* Leitzaran haranean ibilaldiak eta ondarea
* Zizurkil herria
* Tolosaldea

- Informazio gehiago Adunari buruz:
* Udala
* Wikipedia
* Tolosaldeko hitza

* Aiurri herri aldizkaria

* Euskararen normalizazioa Adunan
123Hurrengoak >
© Tximintx 2007