tximintx RSS Txokoa kudeatu
Tximintx
Gurea Aretoa txiki gelditu zen Antzerki Topaketetan


Aikor aldizkarian argitaratutako berria:


Ekainean, Txorierriko Antzerki Topaketak egin ziren bigarren aldiz, Derioko Gurea Aretoan. Jarduera hori Tximitx euskara elkarteak antolatu zuen, Kurkuluxetan Bilboko antzerki eskolaren laguntzaz.

Topaketetan Kukuke Derioko antzerki eskolako ikasleek eta Kurkuluxetan eskolako ikasleek hartu zuten parte. Aktore gazteek lau lan antzeztu zituzten: Romeo eta Julieta, Bankuaren lapurketa, Itsasoko misterioa eta Edurne zuri, zer zuri!. Gurea aretoan jendetza handia batu zen eta batzuek kanpoan gelditu behar izan zuten leku faltaz. Aipatu beharra dago, antzezlanak euskaraz izan arren, erdaldunak ere joan zirela aretora, eta antzezleen gurasoak, senideak eta lagunak izan zirela ikusleen artean.

Topaketek helburu bikoitza izan zuten: alde batetik, antzerki eskolako ikasleek ikasturte osoan egindako lana jendaurrean erakustea eta, bestetik, Derioko eta Bilboko eskoletako kideek elkarrekin trukatzea euren esperientzia.

Kukuke antzerki eskola aurten jarri da martxan, eta bertan 12 ume aritu dira. Antzerki Topaketak erabat arrakastatsuak izan dira eta, haiei esker, ume asko animatu dira datorren ikasturtean eskolan parte hartzera. Aurrematrikula ekainean izan bazen ere, irailean berriro zabalduko da izen ematea.
Txorierriko II Antzerki Topaketak


Aurton bigarrenez, Txorierriko Antzerki Topaketak izango ditugu gure herrian. Aurton, gainera, berritasun batekin: Derioko Kukuke Antzerki eskolako umeeen emanaldia ikusteko aukerarekin.

Eguna: ekainaren 7a.
Ordua: 18:30
Lekua: Gurea aretoa, Derio.
Liburutrukea (ekainaren 1a)
Mugimendu badabil gure liburu trukean. Badakizue eskatu eta gozatu.
Badakizue, liburuak eskatzeko bi bide daude: telefonoz (635753595 telefonoan) edo posta elektronikoz (tximintx@gmail.com). Eta liburuak ekarri nahi badituzue, ba bide berak erabili ditzakezue.
LIBURUAK:

Narratiba/Eleberria

Marguerite Duras: MAITALEA, Ibaizabal, 1984 (Mikel Garmendia Ugarte)
Joseba Sarrionandia: LAGUN IZOZTUA, Elkar, 2001
Ramon Saizarbitoria: GUDARI ZAHARRAREN GERRA GALDUA, Erein, 2000
Laura Mintegi: ECCE HOMO, Txalaparta, 2006
Joan Mari Irigoien: BESTEA DA MUNDUA, Elkar, 2008

Saiakera
Lander Garro: EZ MERKEENAK! BAI ONENAK! ARGIA EUSKAL PUBLIZITATEA ABIAN, Alberdania, 2006

9 urtetik gorakoak
Pello M. Zabaleta: TXORIMALOARENAK, SM Baporea, 1992
José Luis Olaizola: BONI MARTÍNEN ISTORIOA, Anaya, 1987
R.A. Montgomery eta Paul Granger: ELURRETAKO GIZON NARDAGARRIA, Elkar, 1982

12 urtetik gorakoak

Joxerra Garzia: MALEN LABERINTO MADARIKATUAN, SM Baporea, 1986

Nikolai Gogol: SUDURRA, Elkar, 1992 (X. Mendiguren Bereziartu)


Helduen euskalduntzean irakurtzeko aproposak (5. urratsetik gora)

H. Rider Haggard: SALOMO ERREGAREN MEATZEAK, Elkarlanean, 1998

Robert Louis Stevenson: BOTILAKO DEABRUA, Elkarlanean, 2003

W. Shakespeare: HIRU ISTORIO, Elkarlanean, 2003
Euskararen eguna Txorierrin, aurton Zamudion
Txorierriko Mankomunitateak urtero legez, euskararen eguna dala eta ekitaldiak antolatu ditu Txorierrin, aurton Zamudion.

Honako ekitaldi hauek izango dira:

- Azaroak 27, barikua: bertso-saioa Zamudion,
Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza eta Unai Iturriagagaz.

- Azaroak 28, zapatua:
12:00tan Umeentzako tailerrak eta puzgarriak
13:00tan Diapositiba emanaldia: Trekkingo Baltoro, GI eta GIIra
19:00tan Taberna ibiltaria

Eta, horrez gain, institutu eta eskoletan ekintza gehiago. (Ikus beheko kartela)

Antzerki topaketak.


Maiatzaren 23an, I.Antzerki Topaketan euki genduzan Derion. Institutuko Areto Nagusia ume eta gurasoz bete zan, beste ume batzuek antzerkia zelan egiten eben ikusteko.

Kurkuluxetan antzerki eskolako gaztetxoek "Bazasor banda" eta "Romeo eta Julieta" obrak antzeztu ebezan. Ondo baino hobeto demostrau euskuen aktore mundialak dirala.

Emanaldiaren ostean, ariketa bat egin eben aktore gazteek eta bertan derioztar gaztetxuek be aukerea euki eben euren aktore dohainak erakusteko.







Umeentzako Txotxongiloak
© Tximintx 2007