Euskaldun zaharrak eta euskara ikasten daudenak harremanetan jartzeko proiektua da berbalagun, elkarrekin euskara hutsean berba egiteko. Derion eta Larrabetzun martxan dabil, oso aktibo ibili ere, eta aurrerantzean Lezamara (besteak beste) zabalduko da. Hortaz,
- Euskalduna bazara, asko dozu emoteko, euskaraz egin gura dauen horri laguntzeko prest bazagoz
- Euskara ikasten bazaude, edo egondakoa bazara, eta euskal mihingaina herdoiltzen hasi bazaizu, hona hemen dantzan jartzeko aukera paregabea: irakasle gabeko klaseak!
Batean zein bestean, interesatuta bazaude, bidali email bat
zorrizketan@euskalnet.net-era.