Zorrizketan RSS Txokoa kudeatu
Zorrizketan
Mikel Zarateren idazlan galdua, aurkituta
Lezamako euskaltzale (eta idazle, irakasle, elizgizon...) ezagun Mikel Zarate (1933-1979) zenaren idazlan bat, galdutzat ematen zena, aurkitu eta argitaratu egin da.

Zehatzago, Goitioltzako 'Pospolin' informatzaile prestuaren esanetan:

Mikel Zarateren argitaratu bako lan hori agertu da azkenean, Karmelo Etxenagusiaren paperen artean egon da, antza. Labayru Ikastegiak bere "Idatz & Mintz" aldizkariaren azken zenbakian dago. Ez da eleberria, uste zan moduan, ipuin luzea baino. Nik oraindik ez dot eskuratu ezta leidu, baina laster egingo dot eta zehaztasun gehiago emon be bai txoko honetan.


Bestalde, antza denez "Bilbo irribarrez" liburuxkaren berrargitalpena be egin dau Labayruk.

Eskerrik asko, Pospolin!

Argibide gehiago izan ahala, hementxe gehituko ditugu.
Oso ondo
2008.06.13 12:20 - Erabiltzailea: "Fernan" dela dio
Pozten naiz.
2008.06.13 12:21 - Erabiltzailea: "Fernan" dela dio
Zein da lan hori? Non topatu da? Nork?... Argibide gehiagorik emango?
2008.06.18 12:04 - Erabiltzailea: aikor
aikor: Informazioa Goitioltzako "poxpolin"engandik etorri jaku. Ezer zehatzagorik ezagutzen dogunean, jakinaren ganean jarriko zaituegu.
2008.06.23 15:34 - Erabiltzailea: unai
Mikel Zarateren argitaratu bako lan hori agertu da azkenean, Karmelo Etxenagusiaren paperen artean egonda, antza. Labayru Ikastegiak bere "Idatz & Mintz" aldizkariaren azken zenbakian dago. Ez da eleberria, uste zan moduan, ipuin luzea baino. Nik oraindik ez dot eskuratu ezta leidu, baina laster egingo dot eta zehaztasun gehiago emon be bai txoko honetan.
Bestalde, entzun dot "Bilbo irribarrez" liburuxkaren berargitalpena be egin dauela Labayruk. Kontatuko deutsuet...
2008.06.26 19:03 - Erabiltzailea: "Pospolin" dela dio
Aupa Unai. Lan bikaina egiten zabiltz. Aurrera ZU eta Gora Goitioltzako jaiak!!!
2008.06.26 19:06 - Erabiltzailea: "Fernando" dela dio
Pospolin: Zure argibideak gehitu dodaz. Jarraitu informatzen!

Unai.
2008.06.30 19:39 - Erabiltzailea: unai
Izena:
Emaila:
Erantzuna:
Irudian agertzen diren hizkiak idatzi alboko testu-kutxan.
Idatzitako kodea ez dator bat aurreko irudikoarekin. Saiatu berriro:
© Zorrizketan 2008